Eremu lerroak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,46 KB

COULOMBEN LEGEA:


Bi karga elektrikoren arteko erakarpen edo aldarapen indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala.

INDAR ELEKTRIKOAREN EZAUGARRIAK:-Kargak zeinu berekoak direnean→ Indarra alderatzailea Kargak zeinu desberdinekoak badira→ Indarra elkar erakarri-Distantziarako indarrak dira.-Ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezaten.-Binaka ageri dira.

Indar elektrikoek gainazalaren printzipioa betetzen dute.

EREMU ELEKTRIKOA

Gorputz kargatu batek karga elektrikoa edukitzeagatik bere inguruko espazioan sortzen duen perturbazioa da.

EREMU ELEKTRIKOAREN INTENTSITATEA:Espazioko puntu bateko eremu elektrikoaren intentsitatea, E, puntu horretan karga positibo unitatea jarriz gero, azken honek jasango lukeen indarra da.

EREMU ELEKTRIKOAREN PROPIETATEAK:1


Erradiala da eta distantziaren karratuaren arabera txikiagotzen da;beraz,eremu zentrala da.2.Eremuaren noranzkoa Q kargaren zeinuaren araberakoa da, karga negatiboa bada, eremu elektrikoa kargaranzkoa da; positiboa bada, kargatik urruntzeko noranzkoa da.

EREMU LERROAK


Indar lerroak espazio horretan kokatutako karga positibo batek jarraituko lituzkeen ibilbideak dira. Puntu bateko eremuaren intentsitate bektorea puntu horretatik pasatzen den eremu lerroarekiko ukitzailea da beti.

Indar lerroen kopurua infinitua da, eremu elektrikoan infinitu puntu daudelako. Bi indar lerro ez dira inoiz elkartuko. Eremu lerroak zenbat eta bilduago egon,eremu elektrikoa geroz eta bortitzagoa izango da.

GAINAZAL EKIPOTENTZIALAK


Potentzial elektriko bera duten  espazioko puntuak bilduz lortzen dira.1.Edozein puntutan gainazal ekipotentzialak eta indar lerroak elkar perpendikularrak dira.2.Eremu elektrikoak karga bat gainazal ekipotentzial bereko puntu batetik bestera eramaten buruturiko lana nulua da.3.
Gainazal ekipotentzialak kargan zentraturiko gainazal esferiko zentrokideak dira.




Entradas relacionadas: