Erantzukizun printzipioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,36 KB

 

Zer da erantzule izatea?

Erantzukizun hitza zuzenbidearen alorretik sortu zen.

Baina erantzukizun morala, juridikoa ez bezala, kontzientzia moralaren fenomeno subjektiboa da

Jarduten ari den subjektua bera sentitzen dela bere ekintzaren erantzule, eta ez dagoela inolako epailerik erantzule joko duenik, subjektu horren beraren kontzientziaz besterik.

Gainera, moralaren aldetik gaizki jokatu duela badakienak bere baitatik jasoko du zigorra, ez kanpotik (epailea, polizia, etab.): ausiki deritzegun gaitzespen-sentimenduak izango zaizkio zigor.

Beraz, moralaren aldetik ekintza baten erantzule izateak hauxe esan nahi du:

• Jardun duenak askatasunez jardun duela; edo, ekintza hori ez egiteko edo beste modu batera egiteko aukera ere bazuela onartzea.

• Jardun duena gai dela egindako ekintzaren arduradun izateko, hala jokatzera zerk bultzatu duen azalduz, hartarako zergatiak edo arrazoiak emanez.

• Egindako ekintzak eragindako ondorio guztiak onartzea (ongia edota gaizkia).

Lehenbiziko baldintza funtsezkoa da, ez baitu zentzurik inolako askatasunik izan gabe egindako ekintza batengatik inori

Askatasunaren beste aldea da, beraz, erantzukizuna: aske izanez egindakoen erantzule gara, ez beste ezerena, baina askatasunez egindako ororena, guzti-guztiarena.


2.1

Nork agindu behar du?


-Gizarte guztietan bada era bateko edo besteko antolamendu kolektiboren bat, taldearen funtzionamendua iraunaraztearren eginkizunak banatzeko. Gizarte konplexuetan, gizabanakoen kopurua handia denetan, koordinazioko eginkizun horiek botere politikoaren bidez betetzen dira.

-Botere politiko deritzo besteak modu jakin batean jokatzera behartzeko ahal edo indarrari.

-Botere politikoaren kontrola izateak bizilagun guztiei zer egin behar duten agintzeko ahala ematen dio gizabanako, talde edo instituzio bati.

-
Botere politikoa legitimoa da obeditu behar dutenek baliozkotzat daukatenean hura gauzatzeko modua.

-Horrek zer esan nahi duen argitzeko, bi kontzeptu bereizi behar dira aurrena: boterea eta autoritatea.
Norbaitek autoritatea duela esaten dugu haren aginduak obeditu behar dituztenek errespetatu eta balioetsi egiten dutenean hura. Boterea ez bezala, autoritatea ezin da inposatu; besteen onespenetik eta aitorpenetik baizik ezin sor daiteke autoritatea.


6.1. Estatuaren boterea


-Gaur egungo gure gizarte-antolaketa Aro Modernoaren hasieran hasi zen garatzen. Garai hartan Estatu nazionalak sortu ziren.

-Estatua zer den behar bezala definitzeko, funtsezko hiru ezaugarri hartu behar ditugu kontuan. Bata: botere subiranoa gauzatzen duen instituzio bat da estatua, eta horrenbestez, hark du subiranotasuna.

-Bigarren ezaugarria: estatuak eremu geografiko jakin batean bete ditzake dagozkion funtzioak; muga argiak ditu, beraz, beste estatu batzuei dagokien lurraldetik bereizia.

-Azkenik, hirugarren ezaugarria: estatuak haren mugen barruan bizi diren bizilagunen gain eragin dezake, eta biztanle horiek estatu-botereak emandako lege eta arauak bete beharra daukate.

- Max Weberrek, estatua aztertu zuenean, arreta handiz begiratu zion legitimitatearen garrantziari. Weberren esanetan, estatuak bereizgarririk badu, lurralde jakin batean indarkeria modu legitimoan erabil dezakeen instituzio

Bakarra izatea da





Entradas relacionadas: