Erantzukizun politikoen legea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,73 KB

 

1. Estatu berriaren ezarpena


1939ko apirilaren 1ean amaitu zen Gerra Zibila eta Nazionalen garaipenak botere absolutua eman zion Francori “Estatu berria Eraikitzeko eta Espainia inperial eta katolikoa berreskuratzeko”

1.1. Espainia berria (Frankismoaren definizioa)


-Frankismoa, Francoren gobernu pertsonala ez ezik, Politika eta gizarte sistema ere izan zen, pixkanaka bilakatuz irauten jakin Izan zuena  -Diktadura pertsonala izan Zen, eskubideak eta askatasunak urratu zituena, erreprimitzailea izan zena eta Ez zuena ideologia landurik: ··Hasieran sinbolo, lege eta erakunde faxistak Erabili zituen eta batzuk amaierara arte iraun zuten. · ·Beste batzuk, berriz, Desagertzen joan ziren, batez ere faxismoek Bigarren Mundu Gerra galdu eta gero.  -Konstituziorik, alderdi politikorik eta Eskubide zibilik gabeko Estatua zen, legezkotasun demokratikorik gabe. - Gabezia hori (konstituzioarena)
Oinarrizko Legeen bidez konpondu zen, Erregimenaren beharren arabera aldarrikatu zirenak: ··
Gorteak Eratzeko Legea (1942): teorian espainiarren “ordezkaritza” organoa. ·· Espainiarren Forua (1945): espainiarren eskubideak jaso ziren (erregimenaren printzipioen Menpe) eta Estatuaren konfesionaltasun katolikoa ezarri zen. ··
Erreferendum Nazionalaren Legea (1945): gobernuaren edo Gorteen erabakiak herri-kontsultara Aurkezteko aukera ematen zuen. ··
Ondorengotza Legea (1947): Espainia erresuma Zela jasotzen zen eta “Uztailaren 18ko Mugimendu Nazionalaren” printzipioen Mende zegoela. ··
Mugimendu Nazionalaren Printzipioei buruzko Legea (1958): Mugimenduak (Frankismoak) bere egin zituen ideia falangistak eta Falangek Boterea galdu zuen. ··
Estatuaren Lege Organikoa (1967): Estatu Berriaren egitura juridikoa osatu zuen eta horrekin amaitu zen prozesu “Konstituziogile” luzea 1.2. Estatuaren egitura

-Francok botere absolutua zeukan gerra amaitzean: ··Armaden Jeneralisimoa ··Estatuko, gobernuko eta alderdi bakarreko burua. -Hori zela Eta, gurtza egin zitzaion, erregimen faxisten antzera, eta Estatuko erakundeek, Elizak eta prentsak goretsi egiten zuten. -Ez zegoen inolako kontrolik Berarengan eta bakarrik “Jainkoaren eta Historiaren” aurrean zen erantzule. -1947tik Aurrera botere hori izaera probidentziala hartu zuen, eta hori Txanponetan islatzen hasi zen: “Francisco Franco Espainiako Kaudilloa Jainkoaren graziaz”. -Erregimenaren joera ideologikoak, doktrina eta politika Egitura Mugimendu Nazionalean bildu egin ziren. - Gorteak botererik Gabeko kontsulta organoa ziren, Francoren esanetara zegoena, eta bere Prokuradoreak erregimenaren eliteen ordezkariak ziren.

1.3. Lan-arloko legeria

-1938an, gerran zehar, Lanaren Forua onartu zen, Italia Faxistaren ereduan oinarritutako sindikalismo bertikala:
··Sindikatu bakarra, Falangeren gidaritzapean ··Korporatibista eta nahitaezkoa zen, langile Eta nagusi guztientzat (klase-borrokaren aurkakoa) ··
Greba egitea eta Kaleratzeko askatasuna debekatu ziren ··Sindikalismoa erregimenaren Esanetara zegoen

1.4. Erregimenaren oinarri ideologikoak

-ARMADA

Erregimenaren bizkarrezur eta oinarria  ··Beti izan zen leiala Francori ··Franco Armadaz baliatu zen ordena bermatzeko ··Ideal berak zituzten gerran garaile Izan eta gero ··Ministro asko militarrak ziren

-ELIZA

altxamendua onetsi zuen eta Legitimotasun moral eta espirituala eman zion ··Francoren garaipena Elizarena Ere izan zen ··Nazional-katolizismoa: botere handia zuen Elizak, zenbait Gizarte esparrutan kontrol handia zuelako (batez ere hezkuntzan eta moral Publikoan) ··Elizatik estatuaren lanetan jardun zuten bi erakunde laiko sortu Ziren: Propagandisten Elkarte Katoliko Nazionala (ACNP) eta Opus Dei ··Bigarren Mundu Gerra bukatu ostean, erregimenak katolikoa zela argudiatu zuen, Europako Faxismoekiko loturak ukatzeko eta Vatikanoren babesa izateko

-FALANGE

Francok bere agintaritzapera moldatu zuen José Antonioren doktrina ··Falangeren politika eta ideologia funtsezkoak izan Ziren erregimenarentzat  ··Francok Baliabide gisa erabili zuen 1936ko espirituari eta idealei eusteko

1.5. Gizarte oinarriak

-Francoren diktadurak burgesiaren, lur jabeen Eta negozio gizonen babesa izan zuen, bai eta erdiko klasekoen Sektore handi batena ere. -
Monarkikoen artean, bi talde: ··

Karlistak

Ez zuten arazo handirik sortu (Franco fede eta tradizioen defendatzailea Zelako) ··
Don Joanen aldekoak (Joan Karlos I.Aren aita): Francoren eta Alfontso XIII.Aren semearen arteko harremana tirabiratsua izan zen, batez ere 1945ean don Joanek monarkia konstituzionala berrezartzeko eskatu eta gero. _ Horregatik Estatuko Burutzarako Ondorengotza Legeak (1947) don Joan Karlos etorkizunean ondorengo izateko bide eman zuen _Joan Karlos Madrilera Joan zen 1948an Mugimendu Nazionalaren printzipioetan oinarritutako hezkuntza Jasotzera

2. Erbestea, errepresioa eta oposizioa

2.1. Erbestearen mingotsa

-Gerraren azken etapa hastean Errepublikaren Defendatzaileak, 500.000 inguru, Espainiatik alde egiten hasi ziren, Errepresioa ez jasateko. -Gehienak Frantziara joan ziren eta hego-ekialdean Zeuden kontzentrazio esparruetan sartu zituzten baldintza penagarrietan. -Indultu Mugatu bat aprobetxatuz 200.000 inguru itzuli ziren. -Frantzian gelditutako Batzuek nazismoaren kontra borrokatu zuten Erresistentziarekin batera eta Horietako batzuen nazien kontzentrazio-esparruetan amaitu zuten (Mauthausen, Dachau edo Treblinka). -Aukera izan zutenak Amerikara joan ziren: Txile, Argentina, Kuba, Dominikar Errepublika eta, batez ere, Mexikora

2.2. Gerraoste luzeko errepresioa

-Errepresio legeak: ··1939ko otsailean Erantzukizun Politikoen Legea argitaratu zen eta 1934ra arteko atzeraeragina zuen (Asturiasekoa “hartzeko”).Horren arabera, garaituek ez zuten lekurik “Espainia Berrian” ··1940an Masoneria eta Komunismoa Erreprimitzeko Legea onetsi zuten  ··1941ean Estatuaren Segurtasunari buruzko Legea. -Preso kopurua izugarria zen eta horietako asko mendekuaren edo salaketa Interesatuen biktima errugabeak ··Kartzela berezietan zeuden (kontzentrazio Esparruetan, zezen plazetan, eskoletan...) baldintza  

Entradas relacionadas: