Epe motzerako banku kreditua kreditu kontua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 31,7 KB

 

8.GAIA FINANTZAKETA ETA IMBERTSIO ARLOA:

A)BALIABIDE PROPIOAK EDO FINANTZIAZIO PROPIOA

Finantziazio propioa enpresaren baliabiderik egonkorrena da, enpresak ez baitu itzuli behar bizitza osoan. Baliabiderik arriskutsuena ere bada enpresak porrot egin ezkero azkenak izango baitira likidaziotik dagokien zatia jasotzen.

A)kanpokoak:

 -kapitala:sozietatea eratzean bazkideek emandako ekarpenez osatuta dago.

 -Administrazio publikoek emandako diru-laguntzak:enpresak doain jasotzen ditu.

B)barnekoak (autofinantzaketa)

 -Irabazi bidezkoa:Erreserbak: enpresak banatu gabeko mozkinei esaten zaie.Erreserba motak:legezkoak, estatu-erreserbak eta borondatezkoak.

  -Mantentze-funtsen bidezkoak:

       -amortizazioak:ibilgetuak ekoizpen-prozesuan galtzen duen balioa.

       -Hornidurak:enpresak funts bat sortzen du oraindik gertatu gabeko zenbait galerari edo etorkizuneko gastue aurre egiteko.

B)BESTEREN BALIABIDEAK

  b.1)epe luzera

Epe luzerako besteren finantziazio-baliabideak dira:enpresek ekitaldi ekonomiko bat baino denbora luzeagoan izaten dituzten baliabideak eta gero itzuli behar dituztenak interesak ordainduz.

Motak:

-Epe luzerako maileguak:enpresak maileguak eskatzen dizkiete kreditu erakundeei finantziazioa lortu ahal izateko. Mailegua onartu ondoren enpresak bereala lortu dezake diru hori.

-

Jasapenak

enpresak ematen dituzten kreditu-tituluak dira. Partikularrek eta beste enpresek erosi egiten dituzte, interes baten truke. Denbora hori pasa ondoren enpresak dirua eta interesak itzuiko ditu.

-Leasinga edo finantza-errentamendua: Enpresa finantzatzeko sistema bat da, elementu aktibo finko bat erabiltzen hastekoa, errentamentu-kuota baten truke. Leasingean hiru eragile ekonomikok artzen dute parte: enpresa bezeroak, ondasunaren ekoizleak edo jabeak, eta leasing-enpresak. Hau, finantza-erakunde bat da, ondasunaren erosketa finantzatzen du eta alkailu baten truke ematen dio bezeroari.Finantzaketa modu honen alde txar nagusia oso kostu handia duela da.

-Rentinga: Ondasunak epe luzera alokatzeko modu bat da. Renting -kontuetan, epe jakin batean hileko errenta finko bat ordaintzeko, konpromisoa hartzen du errentariak eta renting- enpresak zenbait zerbitzu eman behar dizkio: ondsuna erabiltzen utzi kontratuaren epean, ondasunaren mantentze-lanak egin, arrisku orotako aseguru bat ordaindu.

Leasingean ez bezala, errentariak ez du ondasuna erosteko aukerarik kontratua amaitzen denean.

B2) EPE LABURRA

Enpresak epe laburrerako kredituak ere erabil ditzake, ustiapen- zikloaren zati bat finantzatzeko. Hauek dira erabilienak:

  • Epe laburreko maileguak


    Enpresek dirua eskatzen dio finantza erakunde bati, epe laburrerako beharrak ordaintzeko. Aldi bat igaro eta gero (12 hilabete baina gutxiago) enpresak dirua itzuli beharko du , bai hitzartutako interesak ere.
  • Epe laburreko banku- kredituak: Bi mota:

  • Kontuko zorperoa: Kontu korronteko saldoa baino zenbateko handiagoa erabiltzean datza.

  • Kreditu- kontua: Enpresak ez badaki zer zenbateko beharko duen zehazki, kreditu- kontu bat eska dezake . Enpresak kontu korronte horretako dirua erabil dezake. Ondoren interesak ordaindu beharko ditu erabilitakoagatik eta komisio bat erabili gabeko zenbatekoagatik.

  • Merkataritza kreditua: Enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen duen finantzazio automatikoa da.

  • Efektu deskontua


    Epemuga igaro baino lehen, kobratzeko letrak banku bati utz diezazkioke enpresak, eta bankuak letren zenbatekoa aurrez ordainduko du kontuan, komisioengatik eta interesengatik zenbateko batzuk kendu ondoren.
  • Factoringa: Bezeroen gaineko kreditu- eskubide guztiak ( fakturak eta abar) faktore izeneko enpresa bati saltzean datza.

  • Confirminga: Enpresak ordaindu beharreko fakturak ematen dizkio kreditu- erakundeari; hark ordainduko ditu fakturak mugaegunean dirua enpresaren kargutik ateraz, eta komisio bat kobratuko du horregatik.

  • Berezko finantzazio-funtsak: Adib: Enpresk ogasunari edo Gizarte segurantzari zor dizkion zenbatekoak; edo langileen soldatak, hilabete bakoitzaren amaieran kobratu ohi dituztenak

8.2 INBERTSIOA. BERE EZAUGARRIAK

Inbertsioa da berehalako gogobetetze ziur bati uko egitea ondasun bat eskuratzeko erabiltzeko, etorkizuneko itxaropen baten truke.

DO= Hasierako ordainketa

n= Iraupena

Fi= kutxa- fluxu garbiak edo kuasierrentak kobraketen eta ordainketen arteko aldea da

Fi= Ki- Oi

R= Hondar balioa inbertsioaren bizitzaren amaieran ondasunak duen balioa da .


8.3INBERTSIOAK AZTERTZEKO ETA HAUTATZEKO METODOAK

Beraien oinarria da diruaren balioa denboran zehar konstante jotzea.

-Berreskuratze- denboraren irizpidea edo pay- backa:

Zehaztea zenbat denbora behar den hasierako ordainketa berreskuratzeko


B)HAUTAKETA METODO DINAMIKOAK

Metodo hauek kontuan dute zer une jakinetan sartu eta aterarzen diren diru kopuruak. Une desberdinetan lortutako bi diru kantitateak ez du balio bera, interes tasak aldatzen direlako eta inflazioa dagoelako,

               -Balio eguneratu garbiaren (BEG) edo kapital-balioaren (KP) irizpidea.

Kutxa fluxu garbi guztiak une honetan (0 unean) eguneratzen eta une honetan kapital-balioa zein den jakitea da.


Balio eguneratu garbiaren emaitza negatiboa bada, esan nahi du inbertsio-proiektuak eragindako inteeren guztizko batura handiagoa dela guztizko sarreren batura baino. Hori dela eta , ez da  inbertsiorik egingo. Balio eguneratu garbiaren emaitza positiboa bada esan nahi du inbertsioak eragindako diru kopuruen sarrera guztien batura handiagoa dela irteeren batura eguneratua baino. Inbertsioa bideragarria da.

    -Barne-errentagarritasunaren tasaren edo barneko itzulketa (BIT)

  • Eguneratze- edo deskontu -tasa BIT da eta BEG 0 balioa izatea eragiten du.

r  >  k bada, komenagarria da, inbertsioa egitea, errentagarritasun handiagoa lotzen baita merkatukoa baino. BEGak emaitza positiboak izango ditu eta empresa mozkina lortuko du

r=k bada, empresak ez du dirurik galduko edo irabaziko inbertsioa eginez

r<k bada, ez da komeni inbertsioa egitea, lor daitekeen errentagarritasuna txikiagoa merkatutakoa baino.

8.4 Empresaren zikloak

Empresak etengabe egiten ditu inbertsioak. Batetik ibilgetuko elementuak erosten ditu ( instalazioak,makineria…) bestetik zirkulatzeko elementuak (lehengaiak…)

A)Ziklo luzea

Diruzko baliabideak hartzean eta aktibo finkoko ondasunak (eraikinak..) ibilgetzean hasten da enpresaren ziklo luzea. Ondasun hoiek guztiak higatu egiten dira, erabileragatik eta zaharkituta geratzen direlako, besteak beste.Urteko amortizazioa produktuaren kostuan sartzen da, eta horri esker, inbertsioaren zati bat berreskuratzen da urtero. Ondasunak era bat amortizatutak daudenean, berritu egiten dira amortizazio-funtsa erabiliz , beste ziklo bat sortzen da.

B)Ziklo laburra

Ziklo laburrari ustiapeneko zikloa, merkataritza zikloa edo dirua-salgai-dirua zikloa ere esaten zaio. Ziklo laburra esaten zaio , behin baino gehiagotan gertatzen delako ziklo ekonomiko batean, urtebete baino iraupen laburragoa duelako

8.5 Batez besteko heltze aroa

Enpresek oro har , ekoizpen prozesuan inbertitutako dirua berreskuratzeko behar duen denbora tarteari esaten zaio. Batez besteko heltze-aroa, zirkulatzaileko elementuek ustiapeneko ziklo bat osatzeko behar duten egun kopurua da.


Entradas relacionadas: