Epe motzerako banku kreditua kreditu kontua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,23 KB

 

Besteren baliabideak

B1) EPE LUZERA

Hemen dauden finantziazio-baliabideak dira: enpresek ekitaldi ekonomiko bat baino denbora luzeagoan izaten dituzten baliabideak, eta denbora hori igaro ondoren itzuli egin behar dituztenak, dagozkien interesak ordainduz.

-Epe luzerako maileguak: enpresek maileguak eskatzen dizkiete kreditu-erakundeei finantziazioa lortu ahal izateko. Mailegua onartu ondoren, enpresak berehala diru hori eskura dezake. Diru hori, dagozkien interesekin batera itzuli behar da, ezarritako baldintzetan.

-

Jesapenak

: enpresek ematen dituzten kreditu-tituluak dira (obligazioak, bonuak, zor-agiriak...). Partikularrek edo beste enpresa batzuek erosi egiten dituzte, interes baten truke. Ezarritako denbora pasatzean, enpresak diru gehi interesak itzuliko ditu, hitzartutako baldintzen arabera.

-Leasing: enpresa finantzatzeko sistema bat da, elementu aktibo finko bat erabiltzen hastekoa, errentamentu-kuota baten truke. 3 eragile ekonomikok parte hartzen dute: enpresa bezeroak (ondasun jakin bat behar dutenak), ondasunaren ekoizleak edo jabeak, eta leasing-
Enpresa. Leasing-enpresa, finantza-erakunde bat da, ondasunaren erosketa finantzatzen du, eta enpresa bezeroari ematen dio alokairu baten truke. Alokairu-aldia amaitzean, ondasun leasing-enpresari itzul dakioke edo erosi, kontratuan zehaztutako prezioan. Finantzaketa modu honen alde txar nagusia da oso kostu handia duela.

-Rentinga: Ondasunak epe luzera alokatzeko modu bat da. Renting-kontratuan, epe jakin batean hilero errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du errentariak, eta renting-enpresak zenbait zerbitzu eman behar dizkio: ondasuna erabiltzen utzi kontratuaren epean, arriskuentzat aseguru bat ordaindu… Errentariak ez du ondasuna erosteko aukerarik kontratua amaitzen denean.



B2) EPE LABURRERA

Enpresak epe laburrerako kredituak ere erabil ditzake, ustiapen-zikloaren (ciclo de funcionamiento)

Zati bat finantzatzeko

  -Epe laburrerako maileguak: Enpresak dirua eskatzen dio finantza-erakunde bati, epe laburrerak beharrak ordaintzeko. Aldi bat igaro eta gero, enpresak dirua eta interesak itzuli beharko ditu.

  -Epe laburreko banku-kredituak: 2 mota:

  1. Kontuko zorpekoa


    Kontu korronteko saldoa baino zenbateko handiagoa erabiltzean datza.
  2. Kreditu-kontua: enpresak ez badaki zenbateko beharko duen zehazki, kreditu-kontu bat eska dezake. Enpresak kontu korronte horretako dirua erabil dezake. Ondoren, interesak ordaindu beharko ditu erabilitako zenbatekoagatik eta komisio bat erabili gabeko zenbatekoagatik.

  -Merkataritza kreditua: Enpresak hornitzaileei egindako erosketak zorretan uztean lortzen duen finantzazio automatikoa da.

  -Efektu-deskontua: Epemuga igaro baino lehen, kobratzeko letrak banku bati utz diezazkioke enpresak, eta bankuak letren zenbatekoa aurrez ordainduko du kontuan, komisioengatik eta interesengatik zenbateko batzuk kendu ondoren.

  -Factoringa: Bezeroen gaineko kreditu-eskubide guztiak faktore izeneko bati saltzean datza.

  -Confirminga: Enpresak ordaindu beharreko fakturak ematen dizkio kreditu-erakundeari; hark ordainduko ditu fakturak mugaergunean diru enpresaren kontutik ateraz, eta komisio bat kobratuko du horregatik.

  -Berezko finantzazio-funtsak: Enpresak ogasunari sor dizkion zenbatekoak; edo langileen soldatak, hilabete bakoitzaren amaieran kobratu ohi dituztenak.

Entradas relacionadas: