Enpresen Kudeaketa: Antolakuntza, Komunikazioa eta Langileen Motibazioa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 8,48 KB
Planifikazio Funtzioa
Planifikazio funtzioak helburu batzuk finkatu, horiek lortzeko estrategiak markatu, enpresaren politikak ezarri eta erabaki irizpideak zehazten ditu.
Komunikazioa Enpresan
Komunikazioa enpresan bertikala edo horizontala izan daiteke.
Bertikala
- Goranzko komunikazioa: Langileetatik zuzendaritzara doa. Helburua da zuzendariek langileen arazoak, kexak, iradokizunak eta abar ezagutzea, eta langileak enpresaren parte sentitzea.
- Beheranzko komunikazioa: Zuzendaritzatik langileetara doa. Helburua da langileek zuzendaritzaren helburuak eta arauak ezagutzea.
Horizontala
Hierarkia berean dauden pertsonen artean sortzen den komunikazioa da, departamentu desberdinetako pertsonen artekoa. Derrigorrezko komunikazioa da enpresaren funtzionamendu egokirako.
Taylor eta Lanaren Arrazionalizazioa
Taylorrek lana arrazionalizatu nahi zuen, denbora hilak kendu eta langile bakoitzak egin beharreko mugimendu justuak zehaztuz, ekoizpena handitzeko asmoz. Langileen lana sustatzeko, oinarrizko soldata ezarri zuen, errendimendu hobea lortzen zuenak soldata hobea izan zezan. Gastuak murrizteko printzipioak hauek dira:
- Karguen eta lanen analisi eta diseinua.
- Funtzioen espezializazioa.
- Erantzukizunen deszentralizazioa.
- Aisialdi denbora kendu eta lana arrazionalizatu.
- Soldata pizgarriak ezarri.
Hasieran, taylorismoak harrera ona izan zuen, baina denborarekin, langileen monotonia zela eta, sindikatuak protestak egiten hasi ziren. Frantzian, aldi berean, Fayol izeneko gizon batek antolakuntza sistema bat sortu zuen. Sistema horrek giza faktorea eta enpresa elkarren artean erlazionatzen zituen bere osotasunean, lana ez ezik, enpresaren globalitatea ere antolatuz. Fayolen arabera, pertsona bakoitzak nagusi bakar baten menpe egon behar zuen. Bere irizpideak hauek ziren:
- Lanaren banaketa.
- Agintaritza eta erantzukizunaren arteko oreka.
- Ondo definitutako hierarkia.
- Agintaritza eta zuzendaritza unitatea.
- Ordainketa zuzen eta behar bezalakoa.
Mayo eta Giza Erlazioen Garrantzia
Mayo taylorismoaren kritikatik abiatu zen, eta giza erlazioek enpresa barruan duten garrantzia erakutsi zuen. Esperimentu batzuk egin zituen enpresa batean, eta ondorio hauek atera zituen: musikarekin errendimendua handitzen zela, atsedenaldiak egiteak eta langileen lana azaltzeak eragin positiboa zutela. Hasierako egoerara itzuli zenean, ekoizpena handitzen jarraitu zuen, lankidetza erlazio handiak sortu zirelako eta giro ona zegoelako.
Ondorioak:
- Pizgarri materialez gain, beste pizgarri batzuk ere garrantzitsuak dira.
- Arreta berezia jarri behar zaie langileei enpresan; horrela, emozionalki asebeteago egongo dira, eta horrek eragin positiboa izango du.
- Gizakia ez da makina bat bezala programatu behar.
Motibazioa
Pertsona guztiek dituzte beharrak, eta horiek asetzeko behar duten bultzada motibazioa da. Beharrezkoa da langileak motibatzea, giza baliabideen departamendutik ateratako proposamenekin, errendimendua eta ekoizpena handitzeko. Enpresen pizgarriak:
- Dirua: Balio du kontsumoak asetzeko, estatus beharra asetzeko, gizarte posizioa ematen digu. Langileak nabaritu behar du enpresa kontzientea dela berak egindako lanaz, onartu egiten diotela eta gehiago ordaintzen diotela.
- Etorkizuneko itxaropena: Langileak postutik igotzeko eta lanpostua hobetzeko aukera duenean, eta esfortzuak nolabaiteko ondorio profesionala duenean motibatuta dago.
- Lanaren onarpena: Pertsona guztien esfortzua kontuan hartu eta konpentsatu behar da.
- Lankidetza lanean: Erantzukizunak eman behar dira, funtzioak besteengan delegatuz. Horrek langileak enpresaren parte sentiarazten ditu.
Maslow-en Beharren Piramidea
Maslow-en arabera, giza beharrak progresiboki ase behar diren bost kategoriatan sailka daitezke. Behar horiek motibazio iturriak dira, eta ase ahala desagertzen dira.
- Oinarrizko beharrak: Jan, edan, babestu... Hauek dira garrantzitsuenak.
- Segurtasun beharrak: Behin-behineko kontratua, segurtasuna... Lehen mailakoak ase ondoren sortzen dira.
- Behar sozialak: Maitasuna, gizartean integratuta sentitzea, errespetatua izatea enpresan...
- Norberaren estimu beharrak: Norberarengan konfiantza izatea, fama, ospea...
- Autorrealizazioa: Piramideko maila guztiak ase ondoren dator. Enpresa arloan, nagusia edo zuzendaria izatea, adibidez. (Pertsona batzuek ez dute ordena berean asetzen piramidea).
Antolakuntza Formala
Pertsona bakoitzaren funtzioak, aginte maila eta erantzukizunak zehazten dituen egitura da, edo enpresaren elementu bakoitza dagokion leku egokienean kokatzen duen egitura intentzionala.
Departamentalizazioa
Lana banatzeko, enpresak sektoretan edo departamentuetan banatzen dira:
- Funtzioen araberako departamentuen banaketa: Gaitasunaren arabera biltzen dira, egiten duten lanaren arabera.
- Produktuen araberako departamenduen banaketa: Azken produktua eratzeko balio du, baina bakarrik produktu bat baino gehiago egiten dituzten enpresetan erabiltzen da.
- Prozesuen araberako departamenduen banaketa: Lana ekoizpen katea osatzen duten faseen arabera antolatzen da.
- Geografia guneen araberako departamentu banaketa: Langileak banatzen dira, produktuak helburu duten geografia gunea hobeto ezagutzen dutelako.
- Bezeroaren araberako departamentu banaketa.
Soldata
Besteren kontura lan zerbitzuak emateagatik langileek jasotzen duten dirua da (espezietan ere izan daiteke, % 30 gehienez). Oinarrizko soldata bat dago, 600 euro ingurukoa.
Oinarrizko Soldata
Gobernuak ezarritako oinarrizko soldata da. Ezin da soldata bat kopuru hori baino txikiagoa izan.
Aparteko Ordainsariak
Gutxienez bi aparteko ordainsari egon behar dira, normalean udarako eta Gabonetarako. Kantitatea eta data hitzarmen kolektiboan adosten dira.
Soldata Bermea
Langileen soldatak lehentasuna dute enpresaren beste zorren aldean.
Nomina
Langileari bere soldataren likidazio gisa, soldataren ordainketa justifikatzeko ematen zaion agiria da.
Langilearen Eskubideak
- Asteroko atsedenaldia: etenik gabeko egun bat.
- Urteroko oporrak.
- Lanean diskriminatuak ez izatea (kontratu, sexu, erlijioagatik...).
Langileen Betebeharrak
- Lanpostuaren betebehar konkretuak egitea.
- Segurtasun eta higiene neurriak betetzea.
- Produktibitatea handitzen laguntzea.
- Lanaren fruituak enpresari entregatzea.
- Zuzendaritza boterea errespetatzea.
Sindikatua
Langileen interes komunak defendatzeko elkarte bat da.
Langileen Ordezkaria (Delegatu Sindikala)
10 eta 50 langile artean dituzten enpresetan, langileen ordezkariak egongo dira. 6 eta 10 langile arteko enpresetan ez da beharrezkoa. 30 langileko enpresa batean, ordezkari 1 egongo da, eta 31 eta 49 langile artekoetan, 3 ordezkari.
Enpresa Komitea (Langile Batzordea)
50 langile baino gehiago dituzten enpresetan, talde ordezkaria da. Komiteko kide kopurua proportzionala da langile kopuruarekiko.
Negoziazio Kolektiboa
Enpresaren eta langileen artean akordio batera heltzeko prozesua da.
Hitzarmen Kolektiboa
Langileen ordezkariek eta enpresariek alor geografiko eta jarduera konkretu batzuetarako negoziatu eta adostutako kontratu bat da.
Gatazka Kolektiboa
Enpresa eta langileak akordioetara heltzen ez direnean, konpontzeko neurri hauek har daitezke:
- Langileen eta enpresarien ordezkarien arteko negoziazioa.
- Hirugarren pertsona bat inplikatzea:
- Bateratzailea: Ideiak hurbiltzen ditu.
- Bitartekaria: Soluzioak proposatzen ditu, baina ez da beharrezkoa onartzea.
- Arbitrarioa: Soluzioak proposatzen ditu, eta onartu egin behar dira.
- Epaitegietara jotzea.
Presio neurriak:
- Greba: Langileek lana eteten dute.
- Itxiera patronala: Enpresariak lantokia ixten du greba kasuan edo lan erregimeneko beste edozein irregulartasun dagoenean.