Enpresaren finantzaketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,72 KB

-Ondasun entregak eta zerbitzu ematean-Ondasunen erosketa komuna-Ondasunen inportazioak Kanonetan ez da BEZik ordaintzen, hala ere, operazio guztiek ez dute BEZa ordaindu behar, adibidez, hezkuntza, osasuna…Beraz, zerga hau benetan jasaten duena azken bezeroa da, ezin baitu bere gastuetatik kendu. Zergaren subjektu pasiboa, enpresek eta profesionalek, ogasunari sartzen diote bildutako dirua eta zergapekoa kontsumitzailea da.Tasa inpositiboak desberdinak dira segun eta zein produktu den:·       %4ko tasa oso murriztua. Oinarrizko produktuei aplikatzen zaie.·       %7ko tasa murriztua. Orokorrean elikagaiari aplikatzen zaio baina baita garraioari.·       %16ko tasa orokorra. Gainerako ondasun eta zerbitzurei aplikatzen zaie: alkohola, butanoa…Enpresek BEZaren ordainketa eta kobrantza era zuzenean eraman ahal izateko, lege eskakizun eta betebehar formal batzuk kontuan hartu behar dira: - Fakturak ondo begiratu- Enpresek, emititutako fakturen liburua, jasotako fakturen liburua eta inbertsio-ondasunen liburua eraman behar dituzte. Horretaz gain, enpresaburuek honako obligazioak dituzte: -         Ondasun eta zerbitzuen fakturak egitea.-         Emititutako eta jasotako faktura guztien zerrenda aurkeztea.-         Urte guztiko operazioen laburpena aurkeztea. 9.- ENPRESAREN FINANTZAKETA-ITURRIAK ·       Zer da finantzaketa-iturria? Enpresak bere proiektuak aurrera eraman ahal izateko erabiltzen duen kapitala da.Finantzaketarako 3 bide daude:1.    Itzultzeko epearen araberako sailkapena:1.1          Epe motzerako finantzaketa-iturriak. Itzultzeko epea 12 hilabete arte luzatzen denean. Adib à Banku maileguak.1.2          Epe luzerako finantzaketa-iturriak. Itzultzeko epea 12 hilabete baino gehiago denean. Adib à Epe luzerako mailegua.2.    Enpresaz kanpo edo bere ohiko jardueragatik eduki dituen irabaziak, baina dibidendua sozioen artean banatu ez denean.2.1          Barne finantzaketa. Enpresak bere jardueragatik eduki dituen irabaziak, baina dibidendua sozioen artean banatu ez denean.2.2          Kanpo finantzaketa. Enpresek kanpotik lortzen duenean kapitala. Sozioek, akzioen bidez egindako aportazioa izan daiteke.3.    Enpresaren jabeenak edo enpresaz kanpoko pertsonak izatearen araberako sailkapena.3.1          Norberaren finantzaketa-bideak. Enpresak sortutako irabaziak.3.2          Kanpoko finantzaketa-bideak. Bankuetatik lortutako maileguak. 9.1 BALIABIDE PROPIOAK EDO BERARIAZKO FINANTZAKETA Enpresak dituen baliabide egonkorrenak dira, baina baita arriskutsuenak ere.-Enpresaren baliabide propioak hauek dira:1. Kapitala: Bazkideek egiten dituzten ekarpenak dira. Ekarpenak, gizabanakoek, beste enpresek, bankuek… egin ditzakete. Arrisku Kapitaleko Sozietateak (AKS), enpresak zabaltzeko bideak ematen ditu, eta hauek ere egin dezakete ekarpenen                 . Ez da epe jakin batean itzuli behar den kanpo finantzaketa. AKSak bere kapital partaidetza saldu dezake eta inbertsioa errekuperatu. 2. Erreserbak: Enpresak banatu ezin dituen irabaziak dira eta etorkizunean inbertsio batzuk egiteko erabiliko du. Hauek dira erreserba motak:- Legezkoak: Kopurua legeak ezartzen duenean.- Estatutu erreserbak: Enpresaren estatutuak ezartzen duenean (barne araudiak).- Borondatezkoak: Estatuarenak edo pribatuak izan daitezkeen subentzioetatik lortutako ezohiko irabazi edo erreserbez ezartzen dituztenak. Erreserbak enpresetan geratzen diren irabaziak dira eta hauekin inbertsio gehiago egin daitezke. Aberaste-autofinantzaketa bezala ere ezagutzen da. -         Enpresaren mantentze-finantzaketak hauek dira: (enpresa bere hornidurak erosi ahal izateko).1.    Amortizazioak: Enpresaren aktiboak dira, hau da, enpresaren material higiezinak (ordenagailuak, makinak, lurra…). Material hauek zaharkitzen ari direlako balioa galtzen du. Urteak pasa ahala, amortizazio fondoaren igoera ematen da, aktiboen balio,galeraren berdina da. Ondasunak ordezkatzeko garaia iristen den bitartean, amortizazio fondoa finantzaketa-iturri gisa erabiltzen du enpresak.2.    Hornidurak: Mantentze finantzaketako beste hainbat gastu ordaindu ahal izateko, enpresak fondo bat sortzen du oraindik sortu ez diren galerei edo etorkizuneko gastuei aurre egiteko. Adib à Enpresaren inmobiliarioa, zerga-ordainketak… Enpresaren emaitza: Amortizazio eta hornidura fondoa, sozietateen gaineko zerga, dibidenduak (banatu diren irabaziak) eta erreserbak (banatu ez diren irabaziak).·       Zer da dibidendua? Bazkideen artean banatzen diren irabaziak dira. 9.2 EPE ERTAIN ETA LUZERAKO KANPOKO FINANTZAKETAKO BALIABIDEAK ·       Zer da mailegua? Eskatzen den diru guztia erabiltzen da eta horren arabera interesak ordaindu behar dira.·       Zer da kreditua? Erabilitako diruagatik bakarrik ordaintzen dituzu interesak.Enpresak dirua behar duenean, kanpo finantzaketara jotzen dute:1.    Epe ertain eta luzerako maileguak: Enpresek maileguak eskatzen dizkiete: Mailegua onartu ondoren, enpresak berehala erabili dezake dirua. Gero, interesekin itzuliko du.2.    Jesapenak, obligazioak edo enprestitoak: Enpresek jaulkitzen dituzten kreditu tituluak dira eta partikularrek eta beste enpresa batzuk erosten dituzte interes baten truke. Instituzio publikoek ere obligazioak jaulkitzen dituzte. Zergak desgrabatzeko asko erabiltzen da, hau da, zerga gutxiago ordaintzeko.3.    Leasing: Bezeroak, higiezinak alokatzen dizkio leasing-enpresari errenta kuota bat ordainduta: Leasing kontratuak, 2 urteko iraupena izatea eskatzen dute gutxienez, kontratuak, alokatzeko aldia maitu ondoren, ondasuna erosteko aukera ematen du, beti ere bezeroak alokatutako ondasuna enpresa jarduera bat gauzatzeko erabiliko duela frogatzen badu. Beraz, kontratua amaitzean 3 aukera ditu: erostea, kontratua berritzea edo itzultzea.
Bezeroak beregain hartu behar ditu alokatze aldi osoan zehar ondasunari dagozkion gastu guztiak, baita dagokion zerga ordaintzea, hala nola, ondasunaren asegurua eta mantentze gastuak. Kuotaren zenbateko honakek zehazten dute: ondasunaren amortizazioa, ekoizpen-kapitalaren interesak, administrazio gastuak eta enpresa errentariak huts egiten duen kasurako arrisku-primak.
4.    Renting: Epe ertain edo luzerako ondasun higigarriak alokatzean datza. Kontratuan, errentariak epe jakin batean errenta finko bat ordaintzeko konpromisoa hartzen du, eta renting enpresak, zerbitzu batzuk emateko konpromisoa hartzen du.·       Ekipoa zahartzen bada berritzeko aukera ematen du.·       Ondasunaren mantentzea egiten du (Leasing-ek ez du egiten).·       Arrisku oroko asegurua kontratatzen du.Fiskalki %100 kengarria den gastua da. Ez dago errentamenduaren iraupen minimorik. Kontratua amaitzean ez du erosteko aukerarik ematen.*Zein da aukera interesgarria?
1- Epe luzerako inbertsioa egin nahi izanez gero, leasing da interesgarriagoa.
2- Langile autonomo edo enpresa baten helburua ibilgailuekin bakarrik lan egitea bada, renting, izan ere, ordaindu beharreko kuotak baxuagoak dira. Gainera gastu guztiei erantzuten die.3- Kontratu guztietan hizki txikia arreta handiz irakurtzea komeni da, kontratuaren iraupena zehatzari, baja eman nahi duen bezeroaren kasuan, ezarritako aparteko baldintzei eta ibilgailuen egoerari buruz. 9.2 EPE MOTZERAKO KANPO BALIABIDEAK Enpresak epe motzerako kredituak lor ditzake, bere ustiapen zikloaren zati bat finantzatzeko. Gehien erabiltzen diren epe motzerako finantzaketa-iturriak hauek dira:1.    Epe motzerako maileguak: Enpresak mailegu bat eskatzen du 12 hilabete baino gutxiagorako, epe hori amaitu baino lehen utzitako dirua + interesak ordaindu behar ditu.2.    Epe motzerako banku-kredituak: Bankuak enpresekin erabiltzen dituzten modalitateak2.1.        Kontuko zorpekoa: Enpresak erabilgarria den saldoa baino gehiago erabiltzen duenean. Gehiago erabiltzean, zenbaki gorritan utziko du, baina gero, enpresak interes batzuk ordaindu beharko ditu kopuru horren truke. Honen abantaila, dirua berehala erabili daitekeela baina interesak denboraren arabera handitzen dira.2.2.        Kreditu kontua: Enpresak erabili duen diru kopuruaren interesak eta erabili ez duenaren komisioak ordaindu beharko ditu.3.    Merkataritza kreditua: Enpresak ez dio hasieratik hornitzaileari ordaintzen eta denbora horretan finantzatzeko denbora izan du.4.    Efektu-deskontua: Bankuak deskontua egiten dio enpresari irabazietako interesengatik. Hala ere, letra (epea finkatutakoan ordaindu bejarreko diru-kopurua) ordainduko ez balitz, bankuak aipatutako kopurua eta itzultze gastuak kargatuko ditu enpresaren kontuan.5.    Faktoring: Enpresak bezeroengan dituen kreditu-eskubide guztiak saltzen dizkio “faktor” izeneko enpresa bati, eta honek, berehalako likidezia ematen dio enpresari eta “morosoen” arazoa ekiditen du. Bezeroek ez badute ordaintzen, ez da enpresaren erantzukizuna, baizik eta “faktor” enpresarena. Desabantaila: interes eta komisio asko.6.    Berezko finantzaketa fondoak: Aldez aurretiko negoziaziorik behar ez duten fondoak dira. Enpresak fondo batzuk izan behar ditu (soldatak, haziendari…) ordaintzeko.

Entradas relacionadas: