Enpresaren banaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 18,88 KB

BIGARREN SEKTOREA


1. Bigarren sektorea

Pertsonek naturako baliabideak, lehengaiak, erabiltzen ditugu, gure beharrak asebetetzeko. Industriak natura-baliabideak eraldatu eta produktu landu bihurtzen ditu. Eraldaketa prozesuan, gure bizitzako beste alorretan bezala (garraioa, etxebizitza…)
energia
beharrezkoa da. Energia lortzeko jarduerak ere bigarren sektoreko jarduerak dira. 


Lehengaiak

Aipatu ditugun natura baliabide horiek, lehengaiak, bi motatakoak izan daitezke: 

  • Animalia eta landare jatorrikoak (lehen sektorea ikastean ikusi ditugu) 

  • Mineral jatorrikoak: meatzaritza da mineral hauek lurretik ateratzen arduratzen den jarduera. Meatzaritzako jarduerak bigarren sektorean daude. 

Mineral jatorriko lehengaiak energetikoak eta ez energetikoak izan daitezek. Energetikoak  ondorengo puntuan ikasiko ditugu. Ez-energetikoen artean hau dira mineral garrantzitsuenak:

  • Burdina

  • Bauxita: hemendik aluminioa ateratzen da. 

  • Kobrea (elektrizitatea eroateko kableetan erabiltzen da)


Industria

Lehenago aipatu dugun bezala, lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten prozesu eta teknika guztiak dira.

Industria motak: 

  1. Industria astuna: Industria astunak beste industria-
    Jarduera batzuk hornitzen ditu behar dituzten produktuez.

  • Siderurgia edo burdingintza.

  • Metalurgia-industria: metalezko beste mineral batzuk metal edo aleazio bihurtzen ditu; esaterako bauxita aluminio bihurtzen du.

  • Industria petrokimikoa: erregai fosilak erabiltzen dituzte (esateako petrolioa) beste produktu batzuk ekoizteko: plastikoak, gasolina…

  • Zementu inndustria: harriak eraikuntza-material ihurtzen dituzte.

  • Ekipamendu-ondasunen industria: beste industria batzuetako tresnak egiten dituzte (makinak, yresnak, garraio-materiala, zura…) 

  1. Industria arina: Industria arinak produktu landuz horniten ditu kontsumitzeileak: 

  • Elikagaigintza: esnekiak, kontserbak, opilak, prestatutako janariak…

  • Kimiko arina: botikak, kosmetikoak, garbigarriak…

  • Elektroonika: saletako telefonoak, ordenagailuak, kalkulagailuak, musika-ekipoak, telebistak…

  • Automobilgintza: ibilgailuak, piezak…

  • Ehungintza: jantziak, errezelak…


2. Kokapena

  1. Garraio-erraztasunak: komonikazio oneko lekuetan lehengaiak jasotzeko, ekoitzitakoa emateko…

  2. Eskulanaren eskuragarritasunak eta kostuak: enpresaren arabera prestakuntza handiko langileak dauden lekuan edo eskulana merkea den lekuan.

  3. Kontsumitzaileengatik hurbil egoteak: oinarrizkoa da produktu galkorrak produzitzen dituzten enpresentzat.

  4. Faktore politikoak: gatazkarik gabeko lekuak izatea eta baita ditu-laguntzak eta zerga-salbuespenak egotea.

  5. Beste industria batzuetatik hurbil egoteak: industriaren hornitzaile diren beste industria betzuk kokatuta dauden lekuak bilatzen dira batzuetan. Industrialdeak eta enpres-eta teknologia parkeak. 

  6. Lurzoruaren prezioak: lurzoru asko behar dutenez prezioa garrantzizkoa da. 

  7. Natura-baliabideen ugaritasunak: haur egun ez da faktore erabakigarria.


3. Industria herrialde garatuetan

Herrialde garatuek industria indartsua dute. Egonkortasun politika, teknologia berrietan inbertitzeko kapitala, garraio-azpiegiturak eeta eskulan gaitua dituzte, eta hango biztanleak kontsumitzaile handiak dira.

Munduko multinazional handienak herrialde garatutaetakoak dira. 1990etik aurrera ekoizpenaren faseak deslokalizatzen hasi zre. Filialak instalatzen dituzte gutxiago daratutako herrialdetan (eskulan merkea, zerga-pizgarriak, legedi malgua…) 

Zuzendaritza-lanak eta berrikuntza guneak beretzat gordetzen dituzte. 

Hiru industria-eremu  nagusiak gaur egun: 

  • AEB - Amerikako estatu batuak

  • EB - Europar batasuna 

  • JAPONIA.

Entradas relacionadas: