Enpresa indibiduala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,13 KB

 

1- ORGANIGRAMA

Enpresa baten organigrama, beren Egituraren adierazpen grafiko sinplifikatua da. Enpresako mailak eta arloak Adierazten dira, eta haien arteko harreman hierarkiko eta funtzionalak.Mota desberdinekoak daude: Bertikalak, horizontalak edo zirkularrak.

GIZA BALIABIDEAK

1-Giza Baliabideen sailaren egitura eta funtzioak

Giza Baliabideen sailaren egitura:

-Lan-Harremanak Eta prebentzioaren arloa (funtz): Gatazken konponketak, prebentzio arloa Egituratzea, eta prebentzio eta mediku zerbitzua aukeratzea.

-Langileen administrazioaren arloa (funtz): Kontratuen formalizazioa, nominak eta gizarte Segurantza, altak bajak baimenak eta oporrak, absentismoaren kontrola, Distziplina-araubidea, ordainketa-sistemak.

-Kudeaketaren arloa (funtz): Langilearen hautaketa eta heziketa, langilearen harrera, Lidergotza, motibazioa, komunikazioa, lan-taldea.

MOTIBAZIO-TEKNIKAK:

-Lan-egoera hobetzea

Dirua: Bidezko soldatak finkatzea.Soldata finkoa + pizgarriak. Segurtasun baldintzak. Ordutegi malguak eta txandak. Inguruaren baldintzak: argia, tenperatura…Estabilitatea

Motibatzeko baino interesa ez galtzeko baliagarriak dira

-Lanpostua aberastea:

Eginkizunak ugaritu aberasgarriagoa izan dadila: 1. Askotarikotasuna (ekintzen aniztasuna) monotonoa ez izateko

2. Autonomia eta gaitasuna erabakiak hartzeko.

-Egokitzea:

Bahitik ateratzeko lanpostuak diseinatzeko baldintzak ezartzen dira

-Parte hartzea:

Parte-hartzea eta enpresa-ordezkaritza sustatzea

-Aintzat hartzea

Errekonozimenduak: egindako lanari balioa ematen zaiola adieraztea suposatzen du (aitortzea eta goraipatzea)


2.- LAN-MOTIBAZIO

Motibazio Deritzo pertsona bat modu jakin batean jardutera bultzatzen duen indarrari, Ahalegin-maila jakin bat baliatuz eta nahiren bat asetzeko. Motibazioarekin Errendimendua handiagotzen da.

Abraham Maslow psikologo humanista izan zen Estatu Batuetan. Ezaguna da Maslow piramidea izeneko teoria asmatzeagatik, Non gizakiaren beharrak sailkatzen dituen.Maslow-en Piramidea proposaturiko giza motibazio eta beharrizanei buruzko teoria eta Eredu bat da, motibazio horietan hierarkia edo lehentasuna ezartzen duena, Piramide bateko mailen antzera. Maslow-en arabera gizakiaren motibazioak haren Beharrizanen asetzea da, eta hala bost beharrizan mota bereizten ditu:

Lehentasuna Duten beharrizanak dira gizabanakoak lehenbizi bete nahi dituenak; Piramidearengailurrean, aurrekoak lortuta, autoerrealizazioa bilatzen du. 1.Beharrizan fisiologikoak (janaria, aterpea, ...) 2.Segurtasun-beharrizanak (beldurrik gabe bizitzea, ...) 3.Atxikimendua, maitasuna eta beste gizarte Harremanetarako beharrizanak. 4.Estimua eta autoestimua. 5.Autoerrealizazioa.

Maila Beheragoko beharrizan batek lehentasuna du maila goragoko beste bati buruz. Hala, pertsona batek beharrizan fisiologikoak zein bete gabe baditu, eta aldi Berean gizarte harreman beteagoak izateko beharra sentitzen badu, bere Motibazio nagusia beharrizan fisiologikoak betetzea izango da, beharrizan Fisiologikoek lehentasun handiagoa dutelako. Halaber, lehen lau mailetako Beharrak urritasun-beharrak dira, behar horien gabeziak tentsioa sortzen Duelako gugan, baina haietarako motibazioa eten egiten da beharrizana bete eta Gero. Gratifikazioa litzateke goragoko beharrizan batera pasatzeko motibazioa, Aurrekoak bete eta gero. Autoerrealizazioa, berriz, piramidearen gailurrean, Behar berezia litzateke aurreko lauen aldean; nork bere ahalmen guztiak Garatzearekin dago loturik, eta mugarik gabekoa litzateke, bete ondoren motibatzen Jarraitzen duenez.

Maslow Piramidearen teoriak eragin zabala izan du. Bereziki enpresaren kudeaketan, Zuzendariei langileei autoerrealizazio-beharrak asetzeko gomendatu zaie teoria Horretan oinarrituta, aurreko beharrizanak betetzen doazen heinean, horretarako Langileen parte-hartzea sustatuz esaterako.


3- LANPOSTUEN AZTERKETA ETA HAUTAKETA PROZESUAK

Enpresa ondo Badijoa, ziurazki langile gehiago kontratatzea pentsatuko duzue. Hau izango da Prozesua:  

-Lanpostuaren Azterketak behar du:

·Lanpostuaren deskribapena (lanpostu ezaugarriak Identifikatuz)

·Langilearen profilaren deskribapena (izan Beharreko ezaugarri egokienak)

Horretarako Enpresak Profesiograma bat egingo du

-Behin Jakinda betetzeko lanpostuaren profila, Hautaketa prozesura pasatzen gara:

·Errekrutatze-prozesua

·Hautagaien aurretiko azterketa

·Frogak Egitea: test, froga praktikoak, elkarrizketak…

·Hautagaien aukeraketa eta kontratazioa

4-ENPRESAREN LAN-BETEBEHARRAK

KONTRATAZIOA


Kontratu mota aukeratu.Soldata finkatu: Ezagutu behar da gure sektoreko Hitzarmen Kolektiboa eta horren soldataren taulak

GIZARTE SEGURANTZA


Langilearen afiliazio eta alta. Langilearengatik Enpresak egin behar duen Kotizazioa

LAN-ARRISKUEN PREBENTZIOA:


Prebentzio zerbitzua: propioa Edo kanpokoaOsasun-azterketak

GIZARTE-SEGURANTZAGATIK, ZEIN DA LANGILE BATEN KOSTUA ENPRESA BATEAN?

Orokorrean, Hilabetero, langile bakoitzeko kotizazio kuota, soldata gordinaren %31 - %35 a Da, aparteko pagak sartuta (Kalkulu azkarra egiteko formula).



FORMA JURIDIKOAK

Aukeratzeko Kriterioak:

Egingo Dugun jarduera:


gerta liteke forma juridiko jakin batean eratu behar Izatea, legeak hala arautzen duelako

Elkarte Anonimoa: futboleko klubak, banketxeak, aseguruen entitateak.

Bazkide Edo sustatzaile kopurua


Forma juridikoak markatzen du zenbat Bazkide beharko da eratzeko

Enpresa-erantzukizuna hirugarren aurrean


Bazkideek, Enpresak bere gain hartutako betebeharrei aurre egin beharko diete.

  • Mugatua: enpresaren kapitalari egindako Ekarpenarekin.
  • Mugagabea: beren ondare osoarekin (enpresarena Eta pertsonala ere)

Enpresa Eratzeko gutxieneko kapital soziala


Zenbait forma juridikotan Gutxieneko kapital sozial jakin bat behar da eratu ahal izateko.

Zerga-alderdiak


Lortutako mozkinengatiko zergak horrela ordainduko dituztePertsona fisiko duten Enpresaburuek (banakako enpresaburua eta ondasun erkidegoa) pertsona fisikoen Errentaren gaineko zergaren bidez (PFEZ)

Sozietateek sozietateen gaineko Zergaren bidez.

Gizarte Segurantzako kotizazioa


Regimen orokorra eta Regimen berezia langile Autonomoena (RETA)

Eratzeko Izapideak


Aukeratzen dugun forma juridikoaren arabera, eratzeko Eta martxan jartzeko tramiteak errazago edo konplexuagoak izan daitezke.

Entradas relacionadas: