Enpresa eta enpresaburua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 25,77 KB

NEURRIAREN ARABERA:


Enpresak handiak, ertainak edo txikiak izan daitezke, eta horretarako irizpide nagusiak daude:


Irizpide ekonomikoa: fakturazioaren bolumena, hau da salmentatik lortutako dirusarrerak


Ondare irizpidea: enpresek duen ondarea, ondasunak, eskubideak eta betebeharrak

Antolaketa irizpidea: enpresaren langile kopurua eta antolaketa


Gehien erabiltzen den irizpidea antolaketari dagokiona da, langile kopurua aintzat hartzen duena



FORMA JURIDIKOAREN ARABERA

Bi enpresa mota handi daude:


Banakako enpresa. Jabe bakarra badu, enpresaren jabea pertsona fisikoa bada, adibidez: denda txiki bat, enpresaburua eta kapitala jarri duena pertsona bera dituena

Sozietate enpresa. Jabe bat baino gehiago, elkarte eta ondare erkidea sortzen badute, bakoitzak bere kapitala jarrita ustiapenerako.


BANAKAKO ENPRESAREN EZAUGARRIAK:


nortasun fisiko duen enpresa mota da, banako enpresaburua bere izenean eta enpresa baten bidez merkataritza jarduera, industria jarduera egiten duen pertsona fisiko bat da.

Banako enpresaburuak:


-adin nagusikoa izan behar du

-bere ondasunak erabiltzeko eskubidea osoa izan behar du

-ez dauka lege araubiderik

-enpresaren erabateko kontrola du

-jabea enpresak sortutako zorren erantzule da hirugarrenen aurrean


Horrelako enpresak sortzeko ez da gutxieneko kapitalik eduki beharrik, jarduera egiteko kontratu pribatu batean jasota egon behar du ea zer ekarpenak egiten dituen, erantzukizuna mugagabea da eta sozietate zibil pribatua bi pertsonen arteko kontratu batean oinarritzen da, eta horren barnean SOZIETATE ZIBIL PRIBATUEN EZAUGARRIAK: erantzukizun mugagabea, sozietatearen izena bazkideek aukeratutako edozein izan daiteke eta bi bazkide behar dira gutxienez, ondoren ez dago eratzeko gutxieneko kapitalik, bazkideen idatzizkoa eratu formalki eta bazkideek PFEZaren zergak ordaindu.


SOZIETATEA DEN ENPRESAREN EZAUGARRIAK:


Sozietatea den enpresa nortasun juridikoa duen enpresa da, honekin batera sozietate mota hauek daude:


-sozietate zibil publikoa

-merkataritza sozietateak

-gizarte intereseko sozietateak


sozietate zibil pribatuaren helburu eta ezaugarri berberak ditu, baina sozietateko bazkideen arteko itunak publikoak dira eta notarioarekin formalizatu, ondoren enpresa baten ustiapenean lankidetzan aritzeko, pertsona osatutako sozietate mota bat da, hain helburu dute mozkinak lortzea eta irabaziak banatzea, merkataritza sozietateen artean, bi mota bereiziko ditugu.


SOZIETATE PERTSONALISTAK. Kudeaketa beraiek egiten dute eta horren barnean ere bi mota: sozietate kolektiboa eta komanditako sozietate hutsa.


SOZIETATE KAPITALISTAK. Kapital ekarpena bazkideen ezaugarriak baina garrantzitsuagoa da eta enpresaburua kontrolatzea profesional baten aukeran dago, honen barnean ere sozietate motak: komanditario sozietate akzioduna, erantzukizun mugatuko sozietatea, sozietate anonimoa eta enpresa berria sozietate mugatua.


SOZIETATE KOLEKTIBOA:


Ezaugarri nagusiak:


>>Sozietatea eratzeko, bi bazkide behar dira gutxienez eta ez dago gehieneko kopururik. Dena den, bazkide gutxi izateko egokia den sozietate mota da.

>>Bazkide gutxi-guztiek hartzen dute parte epresaren kudeaketan. Hala eta guztiz ere, bazkideen ekarpena lana soilik bada (bazkide industrialak esaten zaie), eizin dute kudeaketan parte hartu.

>>Bazkideek, sozietatearen zorrei dagokienez, honelako erantzukizuna dute: erantzukizun pertsonala, solidarioa (bazkide bati zor guztiak ordaintzea eska dakioke) eta mugagabea.

>>Ez dago eratzeko gutxieneko kapitalik


>>Bazkide -izaera ezin da askatasunez eskualdatu: gainerako bazkideek ados egon behar dute horretarako


>>Sozietatearen izenak hau izan behar du: bazkide konpainia’’ adierazmoldea edo ´´yy Cia’’


Laburdua eta horen atzetik, beti, ‘’Sozietate Kolektiboa´´ edo ‘’SK´´ aburdura jarri behar da


>>Sozietateen gaineko Zergak zergapetzen ditu horrelako sozietateak



KOMANDITAKO SOZIETATE HUTSAK:


Ezaugarri nagusiak:


>>Bi bazide mota ditu:


-Bazkide kolektiboak: Sozietatea zuzenean kudeatzen dute eta erantzukin pertsonala, solidarioa eta mugagabea dute sozietatearen zorrei dagokienez.

-Bazkide komanditarioak: Ekarpen ekonomikoa egiten dute sozietatean, ez dute enpresaen kudeaketan parte hartzen eta emaitza ekonomikoen partaidetza dute.

Horrenbestez, sozietatean egindako ekarpenaren araberako erantzukizuna dute, mugatua beraz


>>Bi bazkide izan behar ditu , gutxienez, eta horietako batek kolektiboa izan behar du eta besteak komanditarioa


>>Bazkide-izaera ezin da askatasunez eskualdatu: gainerako bazkideek ados egon behar dute, horretarako


>>Ez dago eratzeko gutxieneko kapitalik

>>Sozietatearen izenak hau izan behar du : bazkide kolektibo guztien izena, batzuena edo bakarrena eta atzetik ‘’eta konpainia´´ adierazmoldea eta ‘’Komanditako Sozietatea´´

>>Sozietateen gaineko Zergak zergapetzen ditu komanditako sozietateak



KOMANDITAKO SOZIETATE AKZIODUNA

Ezaugarri nagusiak:


Komanditako sozietate hutsaren oso antzeko ezaugarriak ditu, eta alderdi hauek soilik bereizten dituzte batzuk eta besteak:

>>Bazkide komanditaroen partaidetza (kapital- ekarpena soilik egiten dutenena) akziz osatuta dago, kapitalaren zati alikuotaz ( zati berdinez). Horregatik, sozietate anonimoen araudia ezartzen zaie, eta gutxieneko kapital bat eduki behar dute (60000€-koa ) Komanditako sozietate akzioduna eratzen den unean osorik harpideuta egon behar du kapitalak, eta horren laurdenak, ordainduta egon behar du.

>> Sozietatearen izena bazkideek aukeratutako edozein izan daiteke, eta atzetik ‘’Komanditako Sozietate Akziodun’’ edo ‘’S. Com. P. A.’’ laburdura eraman behar du


ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA

Ezaugarri nagusiak:


>>Bazkide batek edo gehiagok eratu behar dute. Bazkide bakarak osatzen badu, bazkide bakarreko sozietatea esaten zaio, eta bazkidea pertsona naturala ( fisikoa) zein pertsona juridikoa izan daiteke.

>>Bazkideen erantzunkizuna sozietatean egindako kapital-ekarpenaren araberakoa da; hau da, zorrekiko erantzunkizunak inbertitutako kapitalean du muga.

>>Sozietatearen kapitala partaidetza izeneko zatitan banatuta dago. Partaidetzak erantzukizun mugatuko sozietate baten zati metagarri eta zatiezinak dira. Ezin dira askatasunez eskualdatu. Erantzukizun mugatuko sozietatearen gutxieneko kapitala 3000€-koa da, guztiz harpidetuta eta ordainduta egon behar du sozietatea eratzen den unean. Hau da, bazkide guztiek elkarrekin eta batera egindako fundazioa da, eta, horregatik ez da dibidendu pasiborik onartzen, hau da, ordaintzeko dagoen parterik. Sozietatea eratzeko kapitala dirua, ondasunak edo eskubideak izan daitezen.

>>Sozietatearen izenak honela egon behar du osatuta: izena eta atzetik ‘’Erantzukizun Mugatuko Sozietatea’’ edo ‘’Sozietate Mugatua’’, edo ‘’SRL’’ edo ‘’SL’’ laburdurak.

>>Sozietatearen partaidetzak transmititzeko, sozietatearen administratzaileei jakinarazi behar zaie eskualdatu egin nahi direla, zenbat partaidetza besterendu nahi diren, nork eskuratuko dituen eta zer prezio hitzartu den. Sozietatearen bazkideek partaidetza eskuratu nahi badute, lehentasunez eskuratzeko eskubidea dute.


ENPRESA BERRIA SOZIETATE MUGATUA


Sozietate kapitalista mota bat da, berria, eta honetarako sortu da: enpresa txikiak azkar, erraz eta kostu txikiz era daitezen errazteko. Arintasun horretaz gain, merkataritza- aukera  berri hori hautatzen duten ekintzaileek beste bi abantaila ere izango dituzte: zergak atzeratuko zaizkie lehen urteetan, eta aholkularitza izango dute.

Horrelako sozietate mugatuen eraketak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiltzen direnez, administrazio-irizpideak, askoz sinpleagoak eta azkarragoak dira: bitarteko telematikoz eratzen dira 48 orduan


-Ezaugarri nagusiak:

  -Sozietatea eratzeko, bazkide bat behar da gutxienez, eta gehieneko kopurua bost bazkide dira.Hau da, pertsona bakarreko sozietatea izan daiteke, baldin eta sortzailea fisikioa bada.

-bazkideen etorkizuna mugatua da, bazkideak sozietatean egindako kapital-ekarpenaren proportzionala

  -sozietatearen kapitalak 3.000€-koa izan beharko du, gutxienez, eta 120.000€koa gehienez . Sozietatearen kapitala partaidetzatan banatuta dago.

  -Sozieetatenn gaineko zergak zergapetzen ditu horrelako sozietateak. Lehenengo zerga-aldietan zerga-hobariak izaten ditu


SOZIETATE ANONIMOA:


Enpresa handiei hobekien egokitzen zaien sozietate mota da


-Ezaugarri nagusiak:

 -Sozietatea eratzeko, bazkide bat edo gehio behar dira, izan pertsona fisikoa, izan pertsona juridikoak. Sozietate anonimoak bazkide bakarra badu pertsona bakarreko sozietatea deritzo.

-Bazkideen erantzukizuna mugatua da, sozietatean egindako kapital-ekarpenaren araberakoa

 -Sozietatea eratzeko gutxieneko kapitala 60.000€ koa da.Sozietatea eratzen den unean kapital osoak harpidetuta egon behar du, eta kapitalaren %25ek gutxienez, ordainduta egon behar du. Ordaintzeko dauden kopuruei dibidendu pasiboa esaten zaie, eta gerora ordaintzen dira, aurretik adostutakoa betez.

-Sozietatearen izena honela osatuko da:izena eta atzetik “sozietate anonimoa” edo “S.A” siglak

 -Sozietatearen akzioen transmisioa askea da, sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoen unetik aurrera.

-Sozieetaten gaineko zergak zergapetzen ditu sozietate anonimoak


Sozietatearen organoak:


Sozietate anonimoek bi organo nagusi dituzte: Akziodunen Batzar orokorra eta administratzaileak


Batzar orokorra


Bazkideen bilkura da, eta hor erabakitzen dira, bertaratutakoen edo ordezkatutakoen botoen gehiengo absolutuz, enpresari buruzko gai garrantzitsuak. Hiru batzar mota daude:

 -Batzar orokor arrunta: ekitaldi bakoitzeko sei hilabateen  barruan bilduko da sozietate-kudeaketa artertzeko, eta aurreko ekitaldiko kontuak onetsi eta emaitzen aplikazioa erabakitzeko. Administratzaileek deitu behar dute Batzar orokorra.

  -Aparteko batzarra. Batzar arruntaren betekizunak betetzen ez dituen batzar oro da. Urtetan bat baino gehiago izan daitezke eta urteko edozein unetan egin, eta administratzaileak deitu behar dute.

  -Batzar unibertsala: ulertuko da deialdia egin dela eta Batzarra baliozkoa dela edozein gai eztabaidatzeko, baldin eta sozietate-kapital osoa bildurik egonda, bertan dauden guztiek batzarra egiteko erabakia artzen badute aho batez.

-Administratzaileak

Sozietatearen administrazioa administratzaile bakarraren esku utz daiteke, edo talde baten esku, hau da, Administrazio Kontseiluaren esku. Administratzaileak batzar orokorrak izendatzen ditu.


Akziodunak. Akzioak


Akziodunak enpresaren akzio baten edo gehiagoren jabeak dira,eta, horrebestez, enpresaren jabeak dira. Eskubide hauek dituzte:

 -Sozietatearen mozkinen banaketan parte hartzeko eskubidea (dibidendu aktiboak jasotzekoa) eta likidaziotik gera daitekeen ondarean parte hartzekoa, Sozietatean duten partaidetzaren proportzioan . Dena den, erabaki daiteke sozietateak mozkinik ez banatzea eta erreserba moduan metatzea, hau da, berrio inbertitzen sozietatean.

 -Akzioak harpidetzeko lehentasunezko eskubidea, akzio berriak jaulkitzen direnean kapital-zabalkutzan akziodunek lehentasuna dute akzio berriak eskuratzeko.

 -Batzarretara joateko eskubidea eta haietan bozkatzeko eskubidea. Oro har, akzio bakoitzak boto eskubide bat dakar, baina ez da akzio mota guztiekin gertatzen. Enpresa handi-handietan gutxienezko akzio kopuru bat behar izaten da batzarretara joateko.

- Sozietateen erabakiak aurkaratzeko eskubidea, erabakiak legearen edo estatuen aurkakoak badira

-Akziodunen Batzarrean aztertuko diren gaiei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, botoa eman ahal izateko


Sozietate anonimo baten kapitala zati berdinetan banatuta dago, eta horietako bakoitzari akzio deritzo. Enpresa bati egiten zaizkion kapital-ekarpenak tituluen bidez adierazten dira, edo kontuko idatzoharren bidez.

Tituluak dokumentu fisikoak dira, eta kontuko idatzoharrak, kontabilizatzeko inskripzioak: bazkide bakoitzak zenbat akzio dituen jasotzen da, bai eta haien ondoz ondoko eskualdatzeak ere. Akzioek Burtsan kotizatzen badute, ezinbestekoa da kontuko idatzoharren bidez adierazita egotea.

Akzioe buruzko zenbait kontzeptu:


Balio nominala: Akzio bakoitzak duen balioa da eta tituluan edo kontuko idatzoharrean azaltzen da.Formula: balio nominala=sozietatearen kapitala/akzio kopurua.


Benetako balioa: Akzioak duen balioa da, merkatuan saltzen edo erosten den unean


Errentagarritasuna: Kapital batek errenta sortzeko duen ahalmena da. Ehuneko baten bidez azaltzen da, aldi batean irabazitakoa inbertitutakoarekin erlazionatzen du.


Merkataritza sozietate bereziak

A) Lan sozietatea

Sozietatearen kapitalaren gehiengoa modu pertsonalean eta zuzenean sozietatean lan egiten duten langileen esku dagoen sozietate anonimoa edo erantzukizun mugatuko sozietatea da lan-sozietatea. Kapitalean parte hartzen duten langileek sozietatean duten lan-harremanak mugagabea izan behar du.

Ezaugarri nagusiak


-Bazkide batek egin du izan kapitalaren herena baino gehiago, akzioetan edo partaidetzetan, erakunde publikoek izan ezik, sozietatearen kapitalaren %49 arte izan baitezakete. Sozietateak, gutxienez, lau bazkide izan behar ditu, eta horietatik hiruk bazkide langileak izan behar dute.


-Bazkideen erantzukizuna mugatua da, sozietatean egin duten kapital- ekarpenaren araberakoa


-Lan-sozietate anonimoen akzioak titulu bidez adierazita egongo dira, eta ez kontu idatzoharren bidez


-Lan-sozietateek bazkide ez diren langileak kontrata ditzakete, baina badituzte mugak: ez diren langileek guztira enpresan egiten dituzten lan-orduak ezin dira bazkide diren langileek guztira egiten dituztenak baino %15 gehiago  izan.


-Sozietatearen izenean, izena eta atzetik “Erantzukizun mugatuko Lan-sozietatea” edo lan sozietate anonimoa jarriko da, edo SLL edo SAL laburdurak.


-Sozietate horiek erreserba -fondo berezi bat osatu behar dute, eta lortutako mozkin likidoaren %10 gorde behar dute horretarako.


Eratzea:


Lan-Sozietatea eskritura publiko bidez formalizatu eta Merkataritza erregistroan inskribatu behar da. Horren aurretik, dagokion autonomia- erkidegoko lan-sozietateen erregistroan inskribatuta egon behar du.


C)KOOPERATIBA SOZIETATEAK


Interes eta premia berdinak dituzten eta enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoa eta juridikoen elkarte bat da kooperatiba.Sozietatea. Emaitza ekonomikoak soberakinak esaten zaie. Bazkideei eskaintzen zaizkie, funts erkideei erantzuna eman ondoren, egiten duten kooperatiba-jarduera kontuan hartuta. Kooperatibek ondare erkide bat osatzen dute, mugak daude hura eskualdatzeko eta ez dute irabazi-asmorik.


Ezaugarri nagusiak


-Lehen mailako kooperatiba, bigarren mailakoa edo ondorengo maila batekoa izan daiteke. Lehen mailakoan, bazikideak 3 izan behar dira. Gutxienez eta pertsona fisikoak izan ohi dira. Bigarren mailakoan, bi bazkide egon ohi dira, eta pertsona juridikoak diren koperatiboz osatuta daude. Bazkideen alta eta baja borondatzezkoa eta ashoa da.


-Bazkideek kooperatibaren zorren aurrean duten erantzukizunen sozietatean duten ekarpenaren zenbateko izendatura mugatzen da. Dena den, sozietatearen estatutuetan beste erantzuzkizun mota bat ere ezar daiteke, eta mugagabea izan daiteke.


-
Kooperatiba bakoitzaren gutxieneko kapitala estatutuetan dago ezarrita Kapitalak guztiz ordainduta egon beharko du sozietatea eratzen den unean.


-Sozietatearen izenean, izenaren atzetik “Kooperatiba Sozietatea” edo S coop laburdura joango da


-Kooperatibak lortutako soberakinen %30, gutxienez, Nahitatezko erreserba Fondoan eta Heziketako eta Kooperatiba sustapeneko fondoan sartuko dira.


Nortasun juridikoa eskuratzeko, kooperatibak batekizun formal hauek bete behar ditu. Eratze-eskritura eta estatutuak idatzi behar dira, eskritura. Notarioaren aurrean sinatu behar da eta kooperatiben erregistroan inskribatu behar da (EAEn,sozietatearen organoak.


Kooperatibak lau organo ditu:



-Batzar nagusia

 Bazkideen bilkura da, bai eta kideena ere, horrelakorik balu. Gaiak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko organo gorena da.




Kontseilu Errektorea


. Kooperatibaren gobernu-kudeaketa eta ordezkaritza-organoa da


Errekurtso Batzordea


. Bazkideek ezarritako zeharpenak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartzen ditu


Kontu-hartzaileak


. Urteko kontuak ikuskatzen dituzte


Kooperatiba motak


-Lan elkartuko kooperatibak


-Kontsumitzailea eta erabiltzailea kooperatibak


-Etxebizitza kooperatibak


-Nekazaritza kooperatibak


-Aseguru kooperatibak


-Irakaskuntza- kooperatibak


Entradas relacionadas: