Enpirismoaren ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,95 KB

 

Raultza zientifikoa


Haiekin batera unibertsoaren ikuskera eraldatuak suertatu ziren: • Koperniko (1473-1543). Bera izan zen lurraren ordez eguzkia kokatu zuena unibertsoaren erdigunean nahiz eta hau zirkularra zela pentsatuz jarraitu zuen. • Kepler (1571-1630). Hiru lege ospetsuak ditu: 1) Planeten ibilbidea eliptikoa da ez zirkularra; 2) Planeten erradioek azalera berbera estaltzen dute denbora berberean 3) edozein diren bi planeten biraketa periodoak eguzkietarako duten bataz besteko distantziarekiko proportzionalak dira. Keplerren beste ekarpen garrantzitsua ‘indar’ kontzeptuarena izan zen. • F. Bakon (1561-1626). Zientziaren filosofia sortu zuen. Bere helburua zientziaren bidez gizartea eraldatzea zen. • Helburua, orain, praktikoa izango da: gizakia hobe bizitzea. Bere hitzetan: “natura menperatzeko natura bera obeditu behar da”. Hau dena lortzeko bi zati 1. Erroreak kendu; 2. Indukzioa ezarri gertakarien legeak aurkitzearren. • Galileo (1564-1642). Astronomia. (Teleskopioa) Eguzki-orbanak, ilargi-mendiak eta Jupiterren sateliteak, besteak beste, aurkitu zituelarik. Mekanika. Inertzia-printzipioa, gorputzen erorketa eta jaurtigaien ibilbide parabolikoen azalpena eta mugimendua erreferentzi puntuarekiko erlatiboa delako baieztapena. Metodo hipotetiko-deduktiboa. Hiru pauso ditu: 1) Ebazpena: 1. Behaketa eta 2. Abstrakzioa eta idealizazioa; 2) konposaketa: 1. Hipotesi bat egiten da eta gero hipotesi horien ondorioen dedukzioa dator; 3) baieztapen esperimentala (ez beti). Metodo hau oinarri batzuetan finkatzen da: a) natura sinplea da eta beraz lege gutxirekin azal daiteke; b) naturak orden bat dauka matematikoki adieraz daitekeena; c) ezagut daitekeena fenomenoak, gertakariak, dira eta haiek duten erregulartasuna da ezagut dezakeguna, ez besterik 2.





ENPIRISMOAREN EZAUGARRIAK • Arrazoia, ezagutzeko unean, pasiboa da ez arrazionalismoan bezala non eragilea edo aktiboa den. • Ezagutza ideien ezagutza da baina arrazionalismoan ez bezala jatorrizko ideiarik ez da. • Esperientzia da ezagutzaren oinarria, hots, ezagutza oro esperientzian hasten da. • Ezagutzen dena fenomenoa da, zera da, gauzen ezaugarriak zeinak subjektiboak diren. • Sustantziari dagokionez enpiristen arteko diferentziak izango dira zeren batzuk (Hobbes, Locke eta Berkeley) sustantzia ezberdinen existentzia defendatzen duten bitartean Humek sustantziarik ez dagoela dio. • Metafisika zientziatzat hartua izatea kolokan jartzen da. • Erabiltzen duten metodoa, gehien bat, indukzioa da. • Fisikak ezin du unibertsala eta beharrezkoa den baliozko ezagutzarik lortu. • Etika, enpirismoaren arabera, elkarrekin bizitzeko sentimenduz edota ohituraz egindako arauak dira, arrazoiak zer ikusirik ez duelarik.


Entradas relacionadas: