Enpirismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,76 KB

Arrazionalismoa-
A
rrazoimena eta erabiltzeko era (metodoa) unibertsalak dira, gizaki guztiengan berbera. -Arrazoimenak egia ezagutzeko ahalmenean konfiantza osoa. -Ideien innatismoa Arrazoimenean dauden printzipio innatoetatik ateratzzen ditu ezagutzak, kanpotik batere eduki jasotzen ez duelarik. -Esperientziaren baliorik eza. Egia ez dago ez munduan ez gizakien ekarpenetan. -Zientzia deduktiboa. Arrazoimenak egia batetik bestera joateko gaitasuna du, metodo egokiari jarraituz. Arrazoimen bakarra,metodo bakarra, zientzia bakarra.

-Prozedura matematikoak ezagutza zientfikorako eredu edo paradigmatzat hartzen ditu. -Arrazoimenaren eta errealitatearen arteko korrespondentzia, arrazoimena ondo erabiliz gero bertatik ateratzen diren ideiak kanpoko errealitatearekin bat etortzen dira. -Jainkoaren garrantzia. Bera baita gure arrazoimenaren eta errealitatearen egile. -Ordezkariak: Deskartes


Enpirismoa -Ezagutzaren jatorria esperientzia da. -Giza ezagutza mugatua da: esperientzia bera da muga, ezin da esperientziatik harago joan. -Ezagutza oro ideien ezagutza da, ideiak gure adimenean gertatzen diren errealitatearen irudikapenak dira. -Ezagutza oro objetu konkretu eta singularrei buruzkoa da. Ezagutzen dugun bakarra gure zentzumenei erakusten zaiena da, beraz, ez dago barneko esentziarik. -Enpirismoaren metodoak behaketa eta indukzioa dira. -Zientzia eredua natur zientziak dira. -Gauzak eta nolakotasun fisikoak ezagutzen ditugu, baina nolakotasun moralak edo estetikoak ezin dira hauteman. Ona edo txarra zer den adierazten duten judizio moralek edo estetikoek ez dute ezagutzazko baliorik. -Ordezkariak: Locke, Hume




Entradas relacionadas: