Energia tradizionalak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB

 

Baliabide


:Gizakiontzat baliagarriak eta onuragarriak diren produktu naturalak dira.

Meatzaritza


:Meategietatik mineralak ateratzeko beharrezkoak diren jardueren multzoari deritzo.

Meatoki


:Mineral kantitate handiak dauden tokia da.

Energia-iturri


:Industria-prozesuetarako behar den indarra ematen duten baliabideak dira.

Baliabide berriztagarriak:


ez dira agortzen,edo denbora laburra behar da kontsumitu ondoren berriztatzeko, besteak beste, ura, haizea eta eguzkiaren energia.

Baliabide berriztaezinak:


, berriz, oso kantitate mugatuan daude naturan, edo haien sortze-

prozesua motelagoa da kontsumoa baino, hala nola petrolioa. Gaur egun, petrolioa lurpean sortzenari da, baina milioika urte behar dira erabili ahal izateko.

Energia primarioak


:Zuzenean naturatik lortzen ditugun energiak dira; esaterako erregai fosilak (ikatza, petrolioa),uranioa...

Energia sekundarioak


:Energia primarioaren bidez sortzen dira, esaterako, argindarra eta petroliotik ateratzen direnerregaiak (gasolina, gasolioa, etab.).

LPEE
:Zenbait estatuk osatzen duten Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea (LPEE). 1960.Urtean,bost estatuk –Iranek,Irakek,Kuwaitek,Saudi Arabiak eta Venezuelak-sortu zuten erakunde hori.Erakundearen helburua petrolioaren prezioak egonkortzea eta gora behera kaltegarriak ezabatzea da.

Industria:


Industrian sartzen dira natura-
baliabide bat produktu landu bihurtzea xede duten jarduera guztiak.

Forden eredua:


Kate-ekoizpenean oinarritzen den ekoizpen-modu berria.XIX. Mendearen amaieran Estatubatuetan sortu zuten eta Ford automobil-fabrikako muntaia-katean garatu zen, horregatik esaten zaio Ford eredua.

Nanoteknologia:


Atomoen eta molekulen (nanomaterialak) eskalan lan egiten duen teknologiari deritzo.

Ekoizpenaren deszentralizazioa


:Gaur egungo industriak aplikatzen duen estrategia berria da. Ekoizpenaren faseetako bat edo enpresetako jardueraren bat beste norbaiten esku uztean datza.

Zerbitzu periferikoak:


Gaur egungo industriek, produktuen kalitatea hobetzeko eta lehiakorragoak izateko, erabiltzen dituzten zerbitzuak dira. Zerbitzu horiek ez daude lotuta zuzenean ekoizpen-prozesuarekin, bainaoinarrizkotzat hartzen dira enpresak ondo funtziona dezan.

Industria-deslokalizazioa


:ekoizpen-prozesu baten jarduerak fisikoki banatzea, jarduera bakoitza leku egokienean egiteko.


Entradas relacionadas: