Emakumeen boto eskubidea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,44 KB

 

19-.Munich 3.1.- Aurrekariak
Lerroux dimititu ondoren Fronte Popularrak irabazi zituen 1936ko hauteskundeak. Honen ondorioz gerra zibila hasi zen 1936ko uztailak 17tik 1939ko apirilak 1raino. Frankok gerra irabazi zuenez politiko errepublikazaleak fusilatu edo erbestera joan ziren. -Erregimen frankistaren hasieran isolamendua eta autarkia nagusitu ziren. Frankok botere guztiak bereganatu zituen eta nahiz eta gorteak berriro ireki ordezkariak berak aukeratuak ziren. Bigarren mundu gerra bukatu ondoren beste herrialdeekiko isolamendua nagusitu zen Frankoren erregimenak faxisten alde agertu baitzen.1947tik aurrera Espainiarekiko jarrera zeharo aldatu zen gerra hotza zela eta, Franko komunismoaren aurka agertu baitzen. Estatu batuek Marshall planaren laguntzak eman zizkien, baseak jartzearen truke eta NBEn sartzeko aukera izan zuen. Teknokraten gobernuak proposatutako legeek Espainiaren ekonomiaren hobekuntza suposatu zuten turismoa eta emigrazioa zela eta.3.3.- OndorioakFrankok indarkeriaz erantzun zuen eta dekretu baten bidez Espainiarren Foruaren 14. Artikulua( espainolek Espainian barruan bere bizilekua libreki aukeratzeko eskubidea) bertan behera utzi zuen eta hitzarmena sinatu zutenak espetxera edo erbestera kondenatu zituen. Espainiako prentsak hitzarmena maltzurtzat izendatu zuen , erregimenaren aurkako konspiraziotzat. Hau frankismoaren aurkako lehenbiziko oposizio antolatua izan zen. Europako demokraten babesa izan zuen eta Europako erakundeetan ez zioten parte hartzen utzi Frankori, bere erregimena demokratizatzen ez bazuen.Espainiak eta EEEk lehentasunezko hitzarmena sinatu zuten 1970an. 1985an (demokrazian) EEEn sartzea lortu zuen eta 1993an egokitzapen tartea pasatu ondoren desagertu ziren muga-zergak eta pertsona nahiz kapital zirkulazio librea.


AURREKARIAK-Primo de Riverak 1923 estatu kolpea eman eta zazpi urtez egon zen diktaduran. Arrazoi batzuk eman zituen estatu kolpea ematerakoan: txandakatze-sistema deuseztatu nahi zuen, Marokoko arazoa konpondu nahi zuen, orden publikoa bermatu eta mugimendu separatistak isilarazi nahi zituen.-1876ko Konstituzioa indargabetuz Espainiako arazoak konpontzeko irtenbidea aurkitu zuen. Politika guztia debekatu eta 1924ean “Union Patriótica” sortu zuen.-Diabetearen ondorioz, 1930. Urtean dimisioa eman eta beste jeneral bat jarri zuen bere ordez, Dámaso Berenguer. Honen diktadurari, diktablanda izena ezarri zioten bere metodoengatik.-1930ko abuztuan, monarkia ezabatzeko asmoz Donostiako ituna sinatu zuten, eta abenduan Galan eta García Hernandezen altxamendua gauzatu zen. Hauek, ordea, berehala epaitu eta fusilatu zituzten eta gainera Dámasok kargua utzi behar izan zuen.-J.B. Aznarren gabineteak, udal hauteskundeak antolatu zituen apirilaren 12.Rako, eta hartan, naiz eta botoetan monarkikoek irabazi, errepublikarrek hiriburu guztietan (Palentzia eta Cadiz ezik) garaile atera ziren.-Amaitzeko, Apirilak 14ean, Espainiako II. Errepublika aldarrikatu zen, eta erregeak, Alfontso XIII.Ak, irtenbide politikorik bilatzeko gai ez zelarik, alde egin zuen “bere borondatez”.

ONDORIOAK

Esan beharra dago 465 pertsonez osatutako gorteetan, bi emakume bakarrik zeudela, Clara Campoamor eta Victoria Kent, nahiz eta beranduago hirugarrenm bat (Margarita Nelken) gehitu. Sufragio Unibertsala aldarrikatzen zuen artikulua 34.A zen eta 161 boto alde eta 121 kontra eduki ondoren onartua izan zen, 23 urtez gain emakumeentzat. Horrela, 1931ko abenduaren 9an onartutako konstituzioari esker, 1933 azaroko hauteskundeetan emakumeak lehenengo aldiz botoa emateko aukera izango zuen.-Konparaketa bat egiteko aipatuko genuke emakumeen boto eskubidea Europako herrialdeetan urte desberdinetan eman zela: aurrena Eskandinabiar herrialdeek Finlandia 1906, Noruega 1913, Danimarka eta Islandia 1915, Suedia 1921, 1918-1920 tartean Holanda, Alemania, Austria, EEUU…, eta Britaina  Handia 1928. Espainiakoa 1931an gertaturik, arraroena behar bada Frantziakoa izan zen, II Mundu Gerra garaian 1944ean.-Bukatzeko esan beharra dago emakumeen botoa, dibortzioa, estatu akonfesionala, estatutuak eta abar, momentuko lorpenak izan zirela eta gutxi iraun zutela. Francok, gerra irabazi ondoren, 1939an Diktadura ezarri zuen aurrera pausu hauek desagertaraziz. Berrogei urte beranduago, Franco hil ondoren, Transizio garaian, 1978ko konstituzioan berriro onartuko dira.

Entradas relacionadas: