Zer da elkarrizketa?

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,31 KB

 
  1. Testu moldeak ahozko hizkuntza erraminta gisa.

Idatzien inguruan dihardugunean ohituta gaude testu moldeen inguruan hitz egitera, eta horietan gutuna, ipuina eta errezeta bezalako testu moldeak topa ditzakegu . Askotan ahaztu egiten zaigu ahozko hizkuntzak ere baduela antzeko banaketa bat. Kasu horretan, jendaurreko azalpenak, txisteak, antzerkiak eta elkarrizketak bezalako moldeak topa ditzakegu.

Argi izan behar dugu  testu molde jakin bat lantzen dugun heinean ahozkoaren alderdi batzuk lantzen eta barneratzen ari garela.
Hizkuntzaz at dauden horiei erreferentzia eginez, ahotsaren melodia, arnasa, abiadura eta kualitatea ditugu. Kinesikoen barruan, gorputzaren jarrerak topa daitezke, hala nola, begirada, mugimendua eta keinuak.

  1. Begiradaren beharra, komunikazio ez berbala ere haintzat hartzen da.

Aurreko atalean aipatu moduan, ahozko hizkuntza hitzaz haratago doa, gizabanakoa bere osotasunean hartzen du, hau da, komunikazio berbalaz gain, komunikazio ez berbalak ere zeresan handia du. Horren barruan hainbat aspektu bereiz edo aipatu daitezke. Hizkuntzaz at daudenak, kinesikoak, proxemikoak, kanpoko itxura dagozkionak, espazioaren zatiketari erreferentzia egiten diotenak eta euskarriak.

Hizkuntzaz at dauden horiei erreferentzia eginez, ahotsaren melodia, arnasa, abiadura eta kualitatea ditugu. Kinesikoen barruan, gorputzaren jarrerak topa daitezke, hala nola, begirada, mugimendua eta keinuak.

  1. Elkarrizketaren erabilera egokiaren beharra.

Ahozkoaren inguruan ari garen heinean, argi izan behar da elkarrizketak paper garrantzitsua izango duela. Ohi dakigun moduan, elkarrizketa, hizkuntzaren ikaskuntza bide nagusia da.

  1. Ahozko ikaskuntzan estrategia desberdinen erabilera.

Ahozko hizkuntza irakaste ikaste prozesu honetan irakasleak beteko duen rola ezinbestekoa izango da eta horretarako estrategia eraginkorrenak zeintzuk diren identifikatzen saiatu behar da. Ahozkoa lantzeko interakzioa ikaste prozesuaren erdigune izan beharko da, modu horretan ikasleak etengabe hartuko baitu parte. Talde lana

Entradas relacionadas: