Eliza gotikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,29 KB
REIMSEKO KATEDRALA//
Aurrean dugun irudi ikusgarri hau Frantzian aurkitzen den Reimseko catedral gotikoa da.1211-1275 urteen bitartean eraikitakoa da.Jesusen amari ,Mariari eskainita dago.Reimsen aurkitzen da,Frantziako hiriburu Parisetik 160km-ra.Reimseko Aubry de Humbert artzapezpikuak bidali zuen eta hainbat arkitektuk hartu zuten parte bere eraikuntzan.
//
Eraikuntzan erabilitako materiala harria da,harlandua hain zuzen ere.//
Oinplanoak gurutze latindar forma du.Hiru nabe ditu trantseptua baino lehen eta bost trantseptuaren ondoren.Trantseptua ere hiru nabekoa da eta disimulaturik ageri da.Absidea deanbulatorio edo girola batez inguraturik dago eta bertatik bost absidiolo zabaltzen dira forma pentagonaleko burua zabaltzen da eta gune honi argitasuna ematen dio.//
Barrualdean erdiko nabeak 38m-ko luzera hartzen du eta 138,75m neurtzen ditu luzeran eta 30 zabaleran.Gurutze gangaz estalita dago. Gangaren alboko bultzadei eusteko arbotanteak bideratu ziren.Alboko nabeak hiru mailatan banatuta daude:Arku-seiluak,triforio aeta klaristorioa.
//
Katedral honetako fatxada nagusia mendebaldera ematen duena da beste frantziar katedral askoren antzekoa da.Fatxada hau hiru kaletan banatuta egongo balitz bezala dago eta kale bakoitza nabe bati dagokio.Aldi berean,hiru nabetan mailak daude:ateladena,galeriarena eta arrosetoiarena.Modu honetan horizontaltasuna eta bertikaltasuna agerian geratzen dira.//
Hiru ateladak estatuaz beteta daude,Chartresekoak baino ez ditu Reimsekoak baino estatua gehiago.Erdiko atelada Ama Birjiniaren omenez egina da eta honen gainean enmarkaturiko arrosetoi bat dauka eta marko hori bera ere,eskulturaz egina dago.Arrosebi honi “la galeria de los reyes”deitzen zaio eta Clodoreoren bataioa agertzen da bertan.Trantseptuetako fatxadak ere eskulturez apainduta daude.Iparraldekoak Reimseko apezpikuaren irudia,Azken Afariaren errepresentazioa eta Jesusen irudi bat ageri ditu.Hegoaldekoak berriz,profeta eta apostoluz apaindurik arrosetoi bat ageri du.Koroaren gainean egurrezko kanpandorre bat dago,plomoz estalia eta 18m neurtzen dituena.//
Fatsada nagusiko bi dorreek 86m neurtzen dituzte.Besteak beste,David eta Golliaten arteko borroka eta Ama Birjinaren koroazioa ageri dira.//
Katedral hau,garai honetako beste guztiak bezala,distira gotikoaren ideiari estuki lotua agertzen da,garaiko gizarteak nahi eta behar zuen ikuspegi berri bati erantzun bezala,katedrala,kontaktu eta igoera izpiritualeko eraikin bezala hartzen zuen ikuspegia.Arkitektura gotikoa,12.Mendean jadanik,hiri bizitza oso azkar eraldatzen ikusten duen gizarte baten bornean tresna boteretsu bat da.Hiria,arlo polítiko eta ekonomikoan(gorantza doazen merkataritza harremanen islada)berebiziko garrantziaz birsortzen da,bere aldetik,burgesía aberatsak eta klero hiritarraren eraginak ere gorantza egiten duelarik.Honen emaitza,hirietatik kanpo,landatar elkarte monarkikoetan,eraikuntza erlijiosoen beharrak,hiritar oparotasunaren ikur berria den katedralagatik ordezkatzen da.Eta,Frantziaren barnean, gorantza doan duintasun berri baten bilaketen erantzun bezala,Reimseko katedral hau sortzen da.//
Arte Gotikoa12.Mendearen erdialdean sortu zen Frantzian,mende hasieran hasitako aldaketa teknologiko,filosofiko, erlijioso,ekonomiko.Politiko eta sozialen ondorioz.Hiriak asko garatu ziren eta bizimodu berriak eta bat-bateko pentsamolde aldaketak etorri ziren.Talde sozial berriak,esaterako burgesia,eta unibertsitateetan natura eta zientziak ikasten hastearen ondorioz,kultura eta artearen garapen prozesuari ekin zitzaion.
//
Aldaketa hauek guztiekin,artea errealistagoa eta naturalistagoa bilakatu zen.Erromanikoko Pantokratorra Ama Birjinak ordezkatu zuen,salbamenerako bitartekari bezala.//
Gotikoak hiru etapa izan zituen:Klasikoa lehenik,manierista ondoren eta azkenik,aberastasun dekoratibo handiko flamigeroa.//
Arkitektura gotikoan,aipatutako hirien garapenarekin eta eraikuntza-forma berriak sortzearekin batera,katedrala bilakatu zen hiriaren ikur eta hiritar ororen batasun ispiritualaren oinarri.Katedral barruan,gizakia jainkoarekin harremanetan jartzen zen eta eroskundea gutuago ikusten zuen.//
Frantzian,12.Mendean sortu zen arkitektura gotikoa.Aurrekari nagusia San Benitoren ordenak hedatutako gotiko zistertarra izan zen.Gotikoa unerik gorenera 13.Mendean iritsi zen,eta Reimseko honetaz gain,hauek dira adibide nagusiak:”Pariseko Notre Dame”,”Amiens”eta “Chartres”.Guztiak aldi klasikokoak dira.Beirateei ematen zioten garrantzi izugarriaren adibide nagusia,berriz,Pariseko “Saint Chapelle” eliza daukagu.//
Frantziakoaz gain,Ingalaterra eta Italiako katedral gotikoak ere aipatu egin behar dira //-Ingalaterrako gotikoa,berezi eta orijínala izan zen oso:burualde zuzena eta girola gabea zuen,gurutzadura bikoitza,bolumen trinkoak eta bertikaltasun gutxi.Hasiera bateko estilo primitiboaren barruan,”Salinsbury”-ko katedrala dugu.Geroago,14.Mendearen hasieratan dekoratutako estiloa garatu zen.Estilo hau ornamentazio aberastasun handikoa eta trezelete konplexuko gangaduna da.Garai eta estilo honetakoak dira besteak beste,”Gloucester”eta”Canterbury”-ko katedralak eta azkenik 1350inguruan sorturiko estilo perpendikular deituan abaniko itxurako(palma ganga)gangetan eta moldura bertikaletan oinarrituan,”Westminster-eko Enrike 7.Are kapera” eta”Windsord-ko San Jorgeren kapera”dira adierazgarri.//-
Italian klasikoaren eraginaren ondorioz,gotiko oso berezia sortu zen,Ceileo txikiduna,arbotante gabea eta koloreak txandaka marmola erabiliz dekoraturiko horizontaltasunean ematen zioten bandaz betea.Honen adibide nagusia “Sienna”-ko katedrala da.Italian gotiko zibila hirietako luxu handiko jauregietan gauzatu zen,esaterako,”Veneziako Dux jauregian” eta “Florentziako Signuran”