Eleberri existentzialista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,48 KB

ELEBERRI EXISTENTZIALISTA. Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" (1929) Leturiaren egunkari ezkutua (1957) publikatu zuenean euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia, giroa eta kokapena ezohikoak ziren. Badu eleberri honek Unamunoren ukitua baita Europan hain modan zeuden Jean Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialiten kutsua ere. Kokapena erabat hiritarra izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen da. Lehen pertsonan idatzia.

Bigarren nobelan Peru Leartzako (1960)
eguneroko bizimodu aspergarriaketa denboraren ihesak kezkatzen dute pertsonaia nagusia.
Leturia eta Leartza arrazoi desberdinagatik, problemaz jositako gizonak ditugu amaiera txarra izango dutenak. Bi liburuek hizkuntza dute alderdirik makalena. Nabari da gazte euskaldunberri batenak direla.
Lehen liburuetako euskara gordin samar hori hobetueta aberastu zuen Elsa Scheelen (1969)
bere hirugarren eleberriarekin. Egitura aldetik,ostera, bide jorratuagoak erabili zituen.

NOBELAGINTZA TRADIZIONALAGOA. Eusebio Erkiaga (1912-1993)


lekeitiarra.

Arranegi (1958), Araibar zalduna (1962) eta Batetik bestera (1962)

plazaratu zituen.Isialdi luze baten ondoren, Jaioko dira (1984)
eta Txurio txuria(1986).
Gerraen buruzko gaiak oso gutxitan imprimatu zituen Hegoaldean. Irabazleen bandoan jardundako Sebastian Salaberria(1915)
ausartu zen lehendabizikoz gatazka anker hura nobela batean tratarzen. Bertsolari honen Neronek tirako nizkin (1964)
kontakizun herrikoiak, ia inolako azterketa politikorik gabe, garbi asko frogatzen du gerra guztien izugarrikeria are gehiago anaiarteko borroka baldin bada.

MIRANDE ETA ARESTIREN ELEBERRIAK


Aldizkarietan agertu zituen Gabriel Arestik (1933-1975)
bere ipuinak eta nobela bat. Liburuetan egilea hil eta geroargitaratu ziren. Idazle bilbotarraren eleberri bakarra Mundu-munduan (1965)
dugu. Nobela atipiko honetan oso hurbil baina ezkutuan dagoen bizimodua bistaratzen digu.

Jon Mirande (1925-1972)


paristarraren prosa lanak ere ez ziren berandura arte liburuetaratu. Bizi zelarik Haur besoetakoa (1970)
eleberria soilik argitaratu zioten. Hamaika urte lehenago buruturik zuen jada gizon heldu eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen dizkigun liburua.Euskal Herrian aipa ezinezko gaia zen oraindik 1960an. Lanaren balioaz gai bat jorratzeko duen trebezia eta zenbait pasarteren edertasuna. Kontuan izanda, Mirandek beste idazlan batzuetan ez duela inolako erreparorik gauzak era askoz gordinagoan adierazteko.

EUSKARA BATUAREN HISTORIA. Aranaren hizkuntz proiektua:


Sabino Arana (1865-1903) Lecciones del euskera Bizkaino liburuan batasunaren beharraz jabetu zen arren, euskalkiak murriztu eta bakar batera ekarriko zituzkeen edozein proiekturen aurka zegoen. Bere ustez, lurralde bakoitzak bere euskalkiabultzatu beharko zukeen irakaskuntza maila guztietara hedatuz.

-Ortografia:

Batasuna beharrezkotzat jo zuen. Bere proposamenak Hegoaldean onartu ziren eta honek Iparraldekoekiko desberdintasunak areagotu zituen. Bi joera hauek batasuna 70 urte beranduago etorri zen Euskaltzaindiaren eskutik. ´r eta H ez.
-Izendegia: Ordura arteko izen ofizial guztiak erderaz ziren. Hutsune hau betetzeko, izendegia egin zuen bi irizpide kontuan izanik: Esperantoaren jokamoldea eta Astarloa apologistaren ideial (=a soinua gizontasunaren adierazle: Kepa, Joseba... Eta E soinua neskena: Josebe, Jone...

-Hiztegi arloan:

Hainbat neologismo sotu zituen, erdal usaina zuen eozein hitz baztertu egin beharko zelako: txadona( exe+donea)... Hau oso arriskutsua izan zitekeen. Hala ere, ondorengo zanbait idazlek kontraerreforma lana egin zuten.

Azkueren proiektua:


Euskalki bat proposatu zuen euskara hizkuntza estandartzat: "gipuzkera osatua". Batuak gipuzkera zukeen oinarrian, beti ere, beste esukalkietako elementuez osatua. Eredu honetan Ardi galdua lan literarioa idatzi zuen.

Krutwig-en hizkuntz proeiktua


Lhen euskal prosalarien hizkuntz eredua proposatu zuen: Leizarraga, Axular eta Etxeberriena. Egia da, XVI. Mendeko euskara arkaikoa dela baina antzinatasun honek edozein hizkuntzari prestijioa, ohorea eta adeitasuna eskainiko zizkiokeen, bere ustez.

Villasanteren proiektua:


Hizkuntza batuak ez zituen joera kultoak bakarrik bildu behar, herriaren formak ere kontuan izan behar zituen. Axular idazlearen euskara izan zen hizkuntz eredua: Lapurteta klasikoa deiturikoa.

Euskaltzaindiaren proiektua


Koldo Mitxelena izan zen 1968an Euskaltzaindiak aukeratu zunea euskara batuaren lan proektua egiteko. Arantzazuko txostena izenez ezaguna den lan honetan euskararen batasuna ezinbestekotzat jotzen da bizirik iraun dezan. Ezin zaio euskalki bati lehentasuna eman besteen gainetik eta edozein modutan akordioek bi helburu izan beharko lituzke: euskalkiak elkarrenganfik gehiago ez aldentzea eta ahalden heinean elkarrenganako hurbileta bat bultzatea.Horregatik lapurtea-nafarrera eta gipuzkeratik zerbait duena suertatu da.

Entradas relacionadas: