Ekosistema motak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB

 

EKOSISTEMAK

Biosfera: lurrean bizi diren izaki bizidun guztiek eta ingurune fisikoak eratzen duten multzoa da. Beraz, bizia dagoen planetako aldeak hartzen ditu.

Ekosistema


Bat biosferaren zati bat da, biozenosiaz, biotopoaz eta bien arteko erlazioek osatua. Lehenengo biak elkarren mande daude.

                  Ekosistema = biotopoa + biozenosia + erlazioak

1

Biotopoa

Ekosistemaren espazio fisikoa da. Osagai ez.-biziduna. Biotopoa = ingurunea + ingurumen-faktoreak

     1.1 Ingurunea: ekosistema bateko izaki bizidunak bizi diren eta mugitzen diren lekua da. Ingurunearen eta izaki bizidunen artean materia/

                           energia trukea etengabea da.

          1.1.1 Uretako ingurunea: urez eraturiko ingurunea. Urak, gasak eta hainbat nutriente disolbaturik, organismo urtarrak haietaz baliatzeko.

                                               Urak izaki bizidunen gorputzak inguratzen ditu. Eguzkitik hartutako beroa gorde. Aireak baino "d" handiagoa.

          1.1.2 Lehorreko ingurunea: urak estali gabeko lurrazaleko ingurunea da. Kontaktuan organismoentzat beharrezkoak diren gasekin.

                                                  Lurzoruan hainbat nutriente. Uraren, klimaren, altitudearen arabera ingurune lehortar motak.

                                                  Ur eskasia, tenperaturaren oszilazioak eta urak baino "d" txikiagoa.

     1.2 Ingurumen-faktoreak (faktore-abiotikoak) = biotopoaren ezaugarri fisikoak eta kimikoak. Ezaugarri hauek biotopoa definitu eta biozenosia

                                          baldintzatzen dute. Ekosistema batean bizi diren espezie guztiek beren biotopora moldaturik egon behar dute.

               Argia: Bereziki garrantzitsua organismo fotosintetikoentzako. Ad: fitoplanktona urazalean bakarrik bizi da eta basoko lurrean argi gutxi.

               Ura:
Izaki bizidun guztiek behar dute. Izakiek urritasun/ugaritasunera moldatu behar. Ad: kaktusak.

               Tenperatura: Gorputzeko tenperaturari aldatu gabe eusteko gai direnak:

Homeotermoak

Ez direnak berriz, poikilotermoak.

               Gazitasuna: Garrantzitsua uretako ingurunean. Orokorrean espezieak baxura moldatuta. Batzuk ur gezetan beste batzuk gazietan.

               pHa: Organismo bizidunak orokorrean beren pH tartea dute eta tarte hortan gara daiteke bakarrik. Altuagoa (alkalinoa) baxuagoa (azidoa).

2

Biozenosia

Ekosistema batean bizi diren izaki bizidunen multzoa da. Ekosistema bakoitzak bere biozenosia du, biotopoaren araberakoa.

     Organismoa: espezie bateko izaki-biziduna

     Populazioa: espezie bereko izaki bizidunek osatutako multzoa. Ezaugarriak: dentsitatea, jaiotza/heriotza-tasak eta inmigrazio/emigrazio tasak.

Fluktuazioak


Populazioko indibiduo kopuruaren aldaketak.

Zergatik?

Ingurumen aldaketengatik (suteak, lehorteak), migrazioak

                                             edota harrapakari-harrapakinen arteko desorekak.

     Komunitatea: espezie ezberdinetako izakiek osatutako multzoa.

     Ekosistema: biotopoa + biozenosia + erlazioak.

     Habitata: populazioa bizi den leku fiskoa da.

     Txoko ekologikoa: (nicho ecológico) espezie bakoitzak ekosisteman betetzen duen funtzioa da. Ad: muskuiluarena iragaztea da.

3. Organismoen arteko erlazioak

- Populazioen artean beti etengabeko elkarrekintza dago.
Intraespezifikoak nahiz interespezifikoak.

3.1 Intraespezifikoak (espezie barneko erlazioak)

               Lehia: janaria, bikotekidea, argia, lekua, edo baliabideak lortzeko nahian sortzen da.

               Familia: ugaltzeko eta kumeak zaintzeko ezartzen da.

               Koloniak: guraso bakar beretik sortutako banakoen taldeak. Sortu ondoren elkarrekin fisikoki lotuta bizitzen jarraitzen dute.

               Talde elkarketak: ehiza, migrazioak, elkar laguntza, defentsarako elkarketak.

               Animalia sozialaren asoziazioa: lana hierarkikoki banatzean datza. Ad: erleak.

3.2 Interespezifikoak (espezie ezberdinen arteko erlazioak)

Mutualismoa


(+/-) espezie desberdinetako bi banako edo gehiago elkartzen dira bien onurarako.

               Sinbiosia: (+/+) menpekotasun harremana oso estua da eta organismoek ezin dute elkarrengandik separatuta.

               Lehiaketa: (-/-) bi espezie desberdinak elkarren aurka borrokatzen dira zerbait lortzeko.

               Harrapakaritza: (+/-) harrapariak harrapakina hiltzen du elikatzeko. Harrapakinek babes estrategiak garatzen dituzte.

               Parasitismoa: (+/-) banako bat (parasitoa edo bizkarroia) beste baten lepotik (ostalaria) bizi da kalte eginaz.

               Inklinismoa: (+/0) banak batek beste biziduen gorputza edo gorputz-hondarrean bat hartzen du babes gisa.

               Komentsialismoa: (+/0) banako bat beste organismo batek utzitako janari hondakinaz elikatzen da eta bigarren horri ez dio axola.

Entradas relacionadas: