Ekonomia frankismoan

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,32 KB

Frankismoaren bi etapetan banatu dezakegu, lehenengoa 1939tik 1959ra eta bigarrena 1959tik 1975ra transizioa hasten dela. 
Gu bigarren etapari buruz hitz egingo dugu, desarrollismoa eta immbobilismoa. Bigarren etapa sei ataletan sakabanatu dezakegu. Aipatu egingo dugun lehenengo atal garratzintsua Espainako ekonomiaren gertatu zen aldaketari buruz da. Atal honen azpimultzo desberdinak ditu; desarrollismoaren gobernuak, egonkortasun plana eta garapen plana.
Desarrollismoaren gobernuak, teknokratak nagusi izatera igaro ziren, teknikoagoa zen ideologikoa baino, baina ez zuten inola ere diktadura eztabaidan jarri. 1950eko hamarkaldian norbide-aldaketa egon zen, hainbat arrazoi egon ziren, aipagarrienak hauek dira; Espainako bankuaren erreserbak agortzear zeudela, inflazio  gora zijoala eta aurrekontu-desoreka handia hauek barruko arrazoiak izan ziren baina beste bi atzerritik zetozen;
nazioarteko erakundeek egindako presioa Espainia isolamendutik atera berria zen, eta bestetik, gizarte-
Protestak ugaritzea.


Egonkortasun plana, bi helburu izan zituen: estatuaren esku hartze handiari bukaera ematea, eta merkataritza eta finantzak liberalizatzeko oztopoak kentzea. Plana hiru ardatz nagusi izan zituen:
ekonomia egonkortzea, inflazioa murrizteko, zerga-erreforma proposatu zen; ekonomiaren barne-liberazioa ; azkenik, ekonomiaren kanpo-liberazioa, atzerriko salgaiak oztopoak kentzea eta kanpoaldeko kapitalen inbertsioa sustatzea. Honen ondorioz, nazioarteko erakundeek Espainari diru-laguntzak eman zizkioten, Espainako ekonomia nazioarteko merkatuetan txertatu zen.
G
arapen planak, hiru plan egon ziren , bakoitza launa urtekoak ( 1964-1967, 1968-1971, 1972-1975). Ekonomia-plangintzarekin, hazkundea eragin nahi zuten. Bi jarduera handiei ekin zioten; batetik, egiturazko ekintzei, industriaren gabezia batzuk konpontzeko eta bestetik, garapen-poloei, eskualde batetik bestera zeuden ekonomia-desorekak murrizten saiatzeko. Plangintza hauek porrot egin zuten. Ordea, ekimen pribatua azpiegituraz eta oinarrizko gaiz hornito zuten, eta horrek industria-hazkundea sustatu zuten.


Bigarren atal garrantzitsua desarrollismo ekonomikoa da. Lehenengo azpi multzoa aviada biziko industrializazioa da. Industria, eragile nagusia izan zen Espainian, produktibitatea hobetzearen ondorioz, prezioak jaitsi, eta horrek esportazioak sustatu zituen. Kontsumo-ondasun iraunkorren eskariak oso nabarmen egin zuen gora. Aurrerapen eta teknologia-aldaketaren prozesua hainbat industria-sektorek gidaturik egin zen, adibide, kimikigintza. Horrekin batera, teknologia-eduki apaleko baina oso lehiakorrak ziren industria batzuk hazi ziren. Industria-tradizioko lekuak eta bestaldeko eskualdetan ere ekonomia-hedapen handia gertatu zen.
Bigarren azpi-multzoa, Espainian 1960ko hamarraldian izandako ekonomia-eraldakuntzek nekazaritza tradizionala delakoaren krisia eragin zuten. Horrez gain, aipa dezagun toki askotan oraindik ere minifundismoa zela nagusi, lurjabeen eskuetan zeuden latifundio handiekin batera. Industriak eskainitako lan-aukera berriek landa-exodoa eragin zuten. Mekanizazioak nekazaritza-lanpostuak murriztu eta are emigrazio handiagoa eragin zuen. Horren apartez, gobernuak lursail-biltzea sustatu eta ureztapen berriak erikitzea bultzatu zuen, hau aldatu zuen Espainako nekazaritzaren itxura: nekazaritza-biztanleria murriztu zen, eta ustiapen txiki asko desagertu ziren; aldi berean, nekazaritza-enpresek ekoizpen-sistemak eta produktibitatea hobetu zituzten.


Beste zati bat hirugarren sektorean gertaturiko aurrerapena da, ekonomiak hirugarren sektorera jotzeko prozesuan eragin nabarmena izan zuten. 1960ko hamarraldiko turismo-“booma” esaten zaiona eragiteko. Finantza-beharrek eraginda, banku sektoreak gora egin zuen, lehia mugatzeak Espainiako bankuen modernizazioa galdiarazi zuen. Nazioarteko merkataritzan aldaketa esanguratsuak gertatu ziren. Inportazioen eta esportazioen bolumena igo zen.
Espainak kanpoaldearen mendean zegoen, nazioarteko abagune onak, merkatu zabalak irekitzeko aukera eman zuen, era berean, Europako zenbait herrialdek nekazaritzatik zetorren eskulan-soberakina zurgatu zuten. Espainako ekonomia muga batzuk zituen, egia da espainarren bizimaila hobetu zela. Gobernuek egindako ekintzak industrian eta zerbitzuetan sektoreak haztea lagundu zuen baina nekazaritza atzeratuta gelditu zen. Bestaldetik, ekonomia teknologiaren eta atzerriko inbertsioen mende-mendean zegoenez, Espainia  finantza-ahula zuen, estatuak ez baitzuen gaitasuna aberastasuna ondo banatzeko , ezta azpiegitura egokiak sortzeko.


 Garai honetako beste puntu garrantzitsua demografian gertatu zena eta gizarte aldaketa. Espainian biztanleriaren gorakada egon zen. Bi arrazoi izan ziren demografía-hazkundearen iturburuak; hilkortasuna jaiztea eta heriotza-tasa altua. Bizi-itxaropena handitu zen. Denboraldi honetan migrazio-mugimendua ikaragarria egon zen Espainian, askok Europako beste herrialde batzuetara joan ziren eta beste batzuk Espainako beste probintzia batzuetara mugitu ziren. Honen ondorioz, Espainiako lurraldeen arteko demografía- eta ekonomia-desoreka nabarmenak areagotu zituzten. Ondorioz, txabolismoa eta gaizki hornituriko auzoak zabaldu ziren. Gertatutako guztia, gizarte-egituran aldaketak ekarri zituen, Espainian behin betiko finkatu zen gizarte kapitalista industrializatua. Hiriko burgesia finkatu zen, profesional autonomoekin batera, betse sektore batzuetan aritutakoak ere hazi ziren.
Gizarte-arau eta cultura-arau berriak sortu ziren, lehenik kontsumo gizartea zabaldu zen, bigarrenik hezkuntza-eskaria nabarmena ( Lege Orokorrak hezkuntza-sistema aldatu), hirugarrenik, familia nuklearra zabaldu zen baita emakumeen izaera aldatu zen eta mugimendu feminista berria sorrarazi zuen. Azkenik, Eliza berritu eta sektore bat erregimenetik aldentzen hasi zen.

Gizarte

Aldaketak erregimena demokrazizatzea eskatu, askatasun politikoa eta sindikala ere aldarrikatu zen.


Garai honetan erreformismo frankista eta immobilismoa egon zen. Teknokraten gobernua sortu zen, Carrero Blanco eta Opus Deiko teknokratak sartu ziren gobernuan.Beerikuntza politikoa sustatu zuten, desarrollismoa frankismoa errotuko zuela uste zuten, legedian berrikuntzak eginez eta gizarte-ongizatea hobetuz. Hainbat legedi-erreforma egin zuten; Ordena Publikoko Auzitegia eratu zen, Gizarte Segurantzaren Legea onetsi zen, sindikatu Bertikalean hauteskundeak sindikalak egin ziren (azkenengo honen ondorioz, zentsura zorrotza malgutu eta kultur tolerantzia handiagoa onartu), Prentsa Legea, Erlijio Askatasunaren Legea , Familia Ordezkatzeko Legea, Estatuaren Lege Organikoa onetsi zen, azkenengoa Ondoregotza Legea.
Nazioarteko harremanak, Esoainak Europako Ekonomia  Erkidegoan sartzeko eskaera egin zuen, baina ezezkoa eman zioten, baina Lehentasunesko Akordio bat sinatzea lortu zuten. Bestaldetik, Afrika deskolonizatzeko prozesuan ere parte hartu zuen.


Espainiako gobernuan ustelkeria zegioenez, prntsak afera zabaldu, eta gobernuko sektore immobilistenek Prentsa Legeak Ekarritako irekiera informatiboari egotzi zioten haien izena ez zikintzeko. Politikan, barn- politika gogortu beharra azpimarratu zuen, Prentsa Legea murriztuz eta zapalketa handituz. Horrela, zenbait delituri berriro matxinada militarren izaera eman zitzaien, eta salbuespen- egoera. Burgosko gerra-kontseiluan, gizartean kontrako mugimendu handia piztu eta nazioartean protesta handia sortu zen. Giro hartan, immobilistek atera ziren garaile Gobernuak egindako aldaketak gizarte gatazkak ekarri zituen eta oposizio politikoa. Erregimenaren kontrako oposizio gune nagusia langileen eskutik etorri zen, lan protesten contra zapalketa zorrotza egin zuten. Langileen Komisioak sortu ziren eta ikasleen demokratikoek sortu ziren. Elizan ere agertu ziren jarrera  diktaduraren contra et armadaren zati bat UMD taldea sortu zuen.


Oposizio politikoan, hazi eta birmoldatu zen , alderdi nazionalistak indarberritu ziren , gainera esker-muturreko alderdi sortu ziren eta talde armatuak ere.
Diktaduraren azkenengo urteetan krisialdian sartu zen erregimena.  1973an Luis Carrero Blanco gobernuburu izendatu zuten baina Eta hil egin zuen. Une horretatik aurrera, frankisten arteko haustura gero eta gehiago handitu zen. Giro hartan, Franco larriki gaixoturik zegoela, Arias Navarrok, gobernuburua, immobilismoaren alde egin zuen.  Erregimenean ikusten zen ahulesia beste talde politikoak bere onerako erabili zuten, langileen eta ikasleen protestek gora egin zuten nabarmen eta oposizioko taldeek erakunde bateratuak sortzea sustatu zuten, Espainako Junta DEmokratikoa sortu zen. Diktaduraren azken urteetan, halaber indarkeria politikoa areagotu zen 1
975.Urtean Franco hil egin zen.

Entradas relacionadas: