Deslokalizazioa
: Ekoizpen-jarduerak herrialde industrializatuetatik garapen-bidean dauden herrialdeetara aldatzea, garapen-bideko herrialde horietako per capita errentak baxuagoak izaten baitira herrialde industrializatuetan baino.
Klusterrak
Ekonomia-sektore jakin batean interesa duten enpresen, erakundeen eta unibertsitateen kontzentrazio geografikoak dira.
Kartelak
Ekoizpen sektore bereko enpresa-elkarteak dira. Merkatuaren gaineko kontrola ia osoa dute eta ados jartzen dira prezioetan.
Joint-venturak
Bi enpresaren edo gehiagoren arteko akordioak dira, non biek kapitala edo beste aktiboren bat jartzen duten. Oro har, herrialde desberdinetako enpresen artean egiten dira.
Trusta:
Enpresa multzoak dira, denen artean ekoizpen-prozesuko fase guztiak hartzen dituztenak, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusi izateko.
Holdinga
Enpresa nagusi batek beste enpresa batzuetako akzioak eta partaidetzak erosten ditu eta enpresa horiek kontrolatzen ditu. Organigrama: Organigramak enpresaren antolakuntza-egitureren adierazpen grafikoak dira, adierazpen sintetikoak eta sinplifikatu, eta enpresaren egiturak zer ezaugarri nagusi dituen azaltzen dute.
Soldata
Langileak bere lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzatan jasotzeen dituen ordainsariak dira.
Sindikatua
Langileen elkarte bat da, langile horiek dituzten interes komunak defendatzeko sortua. Sindikatuek langileen aldarrikapen ekonomikok sozialak eta politikak defendatu eta lortzen dute helburu.
Negozio Kolektiboa
Lantegi, enpresa edo enpresa talde batean jarduera zer baldintzatan garatuko den adosteko, langileen eta enpresaburuen artean akordio bat lortzeko abiarazten den prozesua da.
Interes Gatazka
Bi solaskidek nork bere interesak defendatzen dituenean eta bataren eta bestearen interesek talka egiten dutenean.
Adimen Emozionala
Norberaren eta besteen sentimenduak aitortzeko eta horiek erabiltzeko trebetasuna da.
Lan-Motibazioa
Langileak jasotzen dituen estimuluak, lan-eremuan modu jakin batean jokatzera bultzatzen dutenak.
Merkataritza zuzenbidea
Enpresa betek egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen duen adarra.
Merkataritza Kodea
Espainian egiten diren merkataritza-eragiketen lege-esparru nagusia.
Merkatal erregistroa
Izena emandako enpresa eta merkataritza-sozietateei publizitatea ematea helburu duen administrazio erakunde bat da.
Akzioak
Sozietate anonimo baten sozietatearen kapitalaren zati berdinak diren eta errenta aldakorra dute tituluak dira. Akzioduna enpresaren jabea da. Finantziazio propioa dute eta askatasunez eskualda daitezke.
Dibidenduak
Sozietate baten irabaziak akzionisten artean banatzen.
Balio-katea
Tresna analitiko bat da, aukera ematen duena enpresa batek produktu zerbitzu bat ekoizteko edo saltzeko egiten dituen jarduera guztiak deskonposatu eta aztertzeko.
Estrategia
Enpresa batek lehia-abantaila lortzeko egiten duena da.
Dibertsifikazioa
Enpresaren jatorrizko produktuekin nolabaiteko lotura duten ondasunak, produktu osagarriak, ekoizten astearen estrategia.
Espezializazioa
Merkatu hazkunderako estregia bat da nun produktu edo zerbitzu batean adituak diren.
Globalizazioa
Herrialdeen arteko ekonomia-harremanen hedapena, mundu-ekonomia sortzeko adinakoa, non parte hartzen duen ekonomia bakoitza besteen mende dagoen.
Multinazionala
Ekoizpen-ahalmen handia duten merkataritza-sozietateak dira edo merkatu berrien bila dabiltzan enpresen kontzentrazioen edo bat-egiteen bidez sortutakoak.
ETE-A
Enpresa txiki eta handiak dira; lehenengoak 50 langile baino - ditu eta 5 miloi baino fakturazioa, bigarrenak berriz 50 eta 250 langile tartean daude eta 5 eta 10 miloi bitarteko fakturazioa.