Ekonomia enpresa estrategia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 27,41 KB

1. Enpresa estrategia

Enpresa estrategia

Estrategia


:
enpresa batek egin behar dituen ekintzei eta ekintza horietarako erabili ditzakeen baliabideei buruz enpresak har ditzakeen erabakien multzoa. Horren helburua arrakastarekin lotutako enpresa-helburu batzuk lortzea da.

Zuzendaritza estrategikoa



estrategia edo estrategia-multzo baten kudeaketa prozesua da, enpresaren barruan. Enpresa ingurune aldakor bati eta lehiakideen interakzioari egokitu behar zaio, epe luzeari begira. Enpresaren zuzendaritzaren helburu nagusia enpresaren arrakasta da, lehia posizioa hobetuz edo antolakuntza mehatxatzen duten arazoak konponduz.

Estrategia

Ekintza plana (estrategia martxan jarri)


Helburuak lortu


Zuzendaritza estrategikoko prozesua

Analisi estrategikoa


Argi eta garbi zehaztu zer helburu lortu behar diren


Enpresaren kanpo-azterketa egin. (aukerak eta mehatxuak)
. Ingurunea aztertu, orokorra eta espezifikoa, lehiakidearenarekin konparatu. AMIA

Enpresaren barne azterketa egin. Indarrak eta ahuleziak.
Enpresaren antolaketa aztertu eta lehiakidearenarekin konparatu. AMIA

2.  Estrategia aukeratzea

Zer estrategia mota ezarri nahi den zehaztu. (Korporatiboa, negozio-estrategia edo estrategia operatiboa)


3. Estrategia aztertzea


Enpresaren estrategia nola aplikatuko den zehaztea eta planifikatzea. Estrategia-ekintzen denborazko plana zehaztu.

Estrategia motak

Estrategia korporatiboa : Enpresaren helburu globalak. (Zer sektore hautatu, zer produktu saldu…)


Negozio estrategia: Alderdi jakin batzuekin lotuta. (Prezioa, marketing estrategia…)


Estrategia operatiboa: Enpresaren baliabideak efizientziaz kudeatzea.Estrategia korporatiboren bat edo negozio estrategiaren bat lortzen laguntzea du helburu. (Nola aurreztu materialetan, nola ekoiztu errazago, nola lortu kredituak…)

2. Lehia estrategiak:  lehia-abantaila eta balioa sortzea

Lehia estrategiak:  lehia-abantaila eta balioa sortzea.

Enpresaren lehia estrategiak sektoreko gainerako enpresekiko posizioa hobetzea du helburu, lehiakideek baino emaitza hobeak lortzeko lehia abantailak lortuz.

Lehia abantaila:


enpresak lehiakideen aldean posizio hobea lortzeko eta hura sendotzeko garatu behar dituen barne-ezaugarrien multzoa.


Enpresaren lehia posizioa hobetzen lagundu dezakeen elementu bat balioa sortzea da. Hau da, balio erantsia sortzea, lehia-estrategia baten barruan arrakasta lortzeko elementu bat.

Balio-katea:


Michael E.Porter ikertzaileak dioenez, enpresa-jarduera aztertzeko modu bat da, enpresak bere jardun orokorra zenbait zatitan bereizteko modu bat, balioa sortzen duen jardueretan lehia-abantaila lortzeko iturriak identifikatu ahal izateko.


Porterren balio-katearen grafikoa →

Laguntza jarduerak

Administrazioa eta kudeaketa

Giza baliabideen zuzendaritza

Teknologia

Finantzak, kontabilitatea, kalitatea..


Lehen mailako jarduerak

Barne logistika

Ekoizpena

Merkaturatu eta salmentak

Zerbitzua

Enpresa jardueraren azterketa honen bidez, jarduera bakoitzari errentagarritasun handiena lortzen saiatzen da, beharrezkoa ez den guztia murriztuz.

Lehia estrategiak: Enpresa batek lehia abantaila bat lortzeko zer negozio-estrategia ezar ditzakeen zehazten du. 3 motatako lehia estrategia daude:

Desberdintze-estrategiak:


Produktua lehiakideen produktuetatik bereiztea edo produktu bakarra delako pertzepzioa sortzea

Kostuetan liderra izatearen estrategia:


Kostu baxuenetan ekoiztea, lehiakideek baino prezio merkeagoa eskaini ahal izateko


Espezializazio.Estrategia:


Merkatuko segmentu batean arreta jartzea eta desberdintzeko edo kostuetan liderra izateko estrategiak aplikatzea

3. Enpresaren ingurunea

Enpresaren ingurunea


Ingurune batean parte hartzen duten sistemak dira enpresak. Enpresak inguruneari eragiten dio eta ingurunearen eragina jasaten du.

2 ingurune mota:


Ingurune orokorra: Enpresa guztiei eragiten die. Hainbat alderdik osatzen dute → Ekonomikoak, soziologikoak, politikoak, legalak, teknologikoak eta ingurumenarenak.

Ingurune espezifikoa: Eragina dauka enpresa jakin batzuetan. Sektore berdinetan daudenak eta ezaugarri komunak dituztenak. Alderdi hauek osatzen dute → Hornitzaileak, bezeroak, lehiakideak, finantza bitartekariak, banatzaileak eta lan merkatuak.

Ingurunearen azterketa: AMIA metodoa


Enpresan eragina izan dezaketen faktoreak aztertzeko metodo bat da. Batetik indarrak eta ahuleziak daude (enpresaren barne ebaluazioa bidez hautematen dira) eta bestetik aukerak eta mehatxuak (ingurunearen azterketa eginez jakitn dira).


BARNE

FAKTOREAK

Indarrak

Ahuleziak

Enpresaren antolaketa aztertzen da, eta lehiakideen antolaketarekin konparatzen da. (Barne-faktoreak)



KANPO-FAKTOREAK

Aukerak

Mehatxuak

Ingurunea aztertzen da, orokorra eta espezifikoa, lehiakideekin konparatuta zer aukera eta mehatxu dauden jakiteko (Kanpo-faktoreak)



Barne faktoreak (enpresaren atributoak)


Indarrak (helburu positiboa)


Ahuleziak (negatiboak helburuentzako)


Puntu indartsuak: enpresaren gaitasunak dira, lehiatzeko abantailak


Puntu ahulak: ekintzak aurrera eramatea mugatzen dituzten gauzak. Enpresarentzat oztopoak dira. Kontrolatu eta gainditu beharrekoak.


Kanpo faktoreak (ingurunearen atributoak)


Aukerak (helburu positiboak)


Mehatxuak (negatiboak helburuentzat)


Enpresari lehiatzeko abantaila, errentagarritasuna hobetzea, edo negozio kopurua handitzeko ahalmena ekar liezaiokeen edozer gauza.

Inguruneko indarrak dira eta ondorengo eraginak izan ditzake: enpresaren estrategia ezartzea galaraztea, estrategiaren eraginkortasuna murriztea, arriskuak areagotzea, baliabide gehiagoren beharrak izatea edo diru sarrerak eta errentagarritasuna jaistea.


ADIBIDEZ

INDARRAK

AHULEZIAK

Ondo prestatutako giza baliabideak

Motibazio eta prestakuntza gutxiko langileak izatea

Helburu argiak

Helburuak oso argi ez izatea

Puntako teknologia edukitzea

Ekonomia baliabide urriak

Ekonomia baliabideak izatea

Zaharkitutako teknologia

AUKERAK

MEHATXUAK

Demografia hazkundea

Lehiakide berriak agertzea

Merkatuak hazteko zikloan egotea

Ordezko produktuak agertzea

Esportatzeko aukerak

Bankuen interes-tasek gora egitea

Teknologia berriak agertzea

Merkatua krisian egotea


Porterren lehia indarra

Enpresa baten lehia egoera enpresaren ingurunean identifika daitezkeen 5 aldagaien araberakoa da


Enpresak 5 faktore horiek aztertu ondoren, estrategia korporatibo bat adierazi ahal izango du, eta horren bidez, merkatuan duen posizioa eta bere negozioaren arrakasta-espektatibak egokien planifikatzeko aukera izango du.

Ordezko produktuen mehatxuak

Lehiakide berrien mehatxuak

Bezeroen negozio-ahalmena

Hornitzaileen negoziazio-ahalmena

Lehiakideen lehia-maila

Enpresaren gizarte erantzukizuna

Enpresak gizarte-alderdiak ere kontuan izan behar ditu, eta horren ondorioz enpresaren erabakiek gizartean izan dezaketen eragina.

Enpresek hartutako erabakiek gizarte-kostua dakarte: bere jarduerak enpresaren parte ez diren beste pertsona batzuei kalteak eragin dizkienean eragindako kostua.

Gizarte-erantzukizun korporatiboa (GEK): Gizarte eta ingurumen kezkak enpresaren erabakietan txertatzea


Enpresaren barruko jokabide-kodeak egitea


Langileek familia-bizitza eta lan-bizitza bateragarri egin ahal izateko neurriak hartzea


Langileei formakuntza ematea, ingurumen alderdiei buruz



Balantze soziala: borondatezko dokumentua, enpresak gizarte-ikuspegiz egiten dituen jarduerak jasotzen ditu


Etika negozioetan: jarduteko onartutako arau batzuk daude, zuzentasun moralean oinarrituak. Zintzotasuna, legeak eta ingurumena errespetatzea, langileekin hartutako konpromisoak betetzea…

4. Hazkunde estrategiak

Enpresaren kokapena eta dimentsioa

Enpresak eta enpresaren jarduerak arrakasta izateko, oso erabaki estrategiko garrantzitsua da enpresa non kokatuko den eta zer dimentsio izango duen zehaztea.

Kokapen faktoreak:


Merkatuaren eskaria: bezero potentzia non dago

Lehengaien hornidura:lehengaien kalotatea, kostua eta eskuratzeko erraztasunak


Lan merkatua:enpresan lan egin dezaketen langileak, haien ezagutza teknikoak, lege egoera

Komunikabideak eta garraioa:garraioak erraz heltzeko moduko lekua den


Hornidurak:horniduren eskuragarritasunari buruzko informazioa. Elektrizitatea, ura..


Eraikuntza lanen kostuak: Kostua ez da berdina

Legedia:zer lege-arau mota dauden. Zerga alorrekoak, merkataritza eta gizarte alorrekoak..


Inbertsioak eta finantzazioa:finantza arakundeak eskuragarriak eta inbertsioak egiteko aukera


Eskualdearen ekonomia-garapena: eskualdearen garapen maila aztertu behar da



Dimentsio faktoreak:


Salmentak edo fakturazioa

Ekoizpen-ahalmen instalatua

Ekoizpen-bolumena

Lanean diharduten baliabideak

Baliabide propioak

Enpresaren plantila

Enpresak sortutako balio erantsia

Mozkin gordinak

Barne-hazkundea

Enpresen lehenbiziko helburua barne hazkundea izaten da. Horretarako, ekoizpen ahalmena handitzea erabaki dezake produktu bera ekoizten jarraituz (espezializazioa) edo produktu berriak ekoitziz (dibertsifikazioa)

Barne hazkundearen aukerak hobeto aztertzeko, Ansoffen matrizea:



Produktuak

Egungoak

Berriak

Merkatuak

Egungoak

Merkatuan gehiago sartzea. (Espezializazioa)


Egungo merkatuetan produktu gehiago saltzea


Produktu berriak sortzea. (Dibertsifikazio estrategia)


Produktu berriak egungo merkatuetan saltzea


Berriak

Merkatua garatzea (Espezializazioa)
Produktu berdinak beste merkatu batzuetan saltzen saiatzea.

Dibertsifikazioa


Produktu berriak ezagunak ez zaizkigun merkatuetako bezeroei saltzea



Hazkunde estrategiak

Enpresaren helburuetako bat bizitzan ekoizpen ahalmena handituz joatea da. Bi modu daude enpresek hazkundea izateko: barne hazkundea eta kanpo hazkundea.


BARNE HAZKUNDEA

KANPO HAZKUNDEA

Enpresaren ekoizpen ahalmena handitzea. Hau da, enpresaren ondarea handitzea, inbertsio berrien bidez


Beste enpresa batzuekin lankidetzan aritzea, beste merkatu batzuetan sartzeko



Kanpo-hazkundea

Barne hazkundearekin nahikoa ez denean enpresek kanpo hazkundera jotzen dute. Beste enpresa batzuekin lankidetzan aritu edo beste enpresa batzuekin akordioak egin.

Kanpo hazkunde motak:


Bat-egite purua: sozietate batzuk elkartzen dira beste sozietate berri bat sortzeko. Ondare bakarra eratzen dute. Indarrak batzeak, aukera ematen die enpresa horiei bakarrik lortuko ez lituzkeen helburuak lortzeko.

Xurgapen bidezko bat-egitea:Enpresa batek beste bat edo batzuk erostea (xurgatzea). Beste enpresa horiek desegin egiten dira eta beraien ondarea enpresa erosleak bereganatzen du.

Partaidetza sozietatea: Enpresa batek beste enpresa baten kapital sozialaren zati bat erosten du, enpresa hori mendean hartzeko.


Enpresen lankidetza: Enpresa independenteen arteko harreman bereziak dira: akordioen bidez, enpresak lankidetzan ibiltzen dira helburu komunak lortzeko baliabideak eta informazioa partekatzeko, kostuak eta arriskuak gutxituz.

Klusterrak: Ekonomia sektore jakin batean interesa duten enpresen, erakundeen eta unibertsitateen kontzentrazio geografikoak. Negozio-bereko enpresa taldeak, antzeko erronka estrategikoak dituztenak.

Joint-Ventureak: Bi enpresen edo gehiagoren arteko akordioak dira, non biek kapitala edo beste aktiboren bat jartzen dute. Beste herrialde desberdinetako enpresen artean egiten dira, enpresetako batek ondo ezagutzen ez duen herrialde batean jardun nahi duenean.

Trustak edo kontzentrazio bertikalak: Enpresa multzoak dira, denen artean ekoizpen-prozesuko fase guztiak hartzen dituztenak, kostuak murrizteko eta merkatuan nagusi izateko.

Kartelak edo kontzentrazio horizontalak: Ekoizpen sektore bereko enpresa elkarteak dira. Merkatuaren gehieneko kontrola dute eta ados jartzen dira prezioetan eta salmenta-estrategietan.

Holding-a: Enpresa nagusi batek beste enpresa batuetako akzioak eta partaidetzak erosten ditu eta enpresa horiek kontrolatzen ditu.

5.Nazioartekotza: multinazionala


Nazioartekotzea


Globalizazioa → herrialdeen arteko ekonomia harremanen hedapena, mundu-ekonomia sortzeko adinekoa, non parte hartzen duen ekonomia bakoitza besteen mende dagoen.


Nazioartekotzea → nazioarteko merkatuetara irekitzea. Enpresa batek nazioarteko merkatu horietan jarduteko egiten dituen eragiketak.

Nazioartekotze-prozesua: estrategiak

Nazioartekotze multidomestikoa: Antolaketa oso deszentralizatua. Filialen jarduna independentea da. (Una enpresa tiene varias enpresas por todo el mundo pero no les dice como tienen que funcionar, son independientes)

Nazioartekotze globala: filialak enpresa nagusiaren mendekoak dira. (Las enpresas hacen lo que les mandan de la enpresa superior)

Nazioartekotze transnazionala: Antolaketa partzialki zentralizatua. Modu independentean jarduten dute


Enpresa multinazionalak

Multinazionalak enpresa multzoak dira. Horietako bat enpresa nagusia da eta besteak enpresa nagusiaren filialak. Nagusia jatorriko herrialdean egoten da eta filialak herrialde desberdinetan banatuta.

Ezaugarriak:


Multzo osoaren emaitzei esker, elkar konpentsatzen dira eta oreka lortzen dute


Punta-puntako teknologia dute


Enpresa nagusiak taldeak jarraitu beharreko estrategia zehazten du eta filialak taldeko ekoizpen jarduerez arduratzen dira.

Oso handiak direnez eskala ekonomiak lortzeko aukera dute


Oso handiak direnez, garrantzi handia izaten dute bere sektorean


Enpresa nagusiak filialen gaineko kontrola dute haien kapital sozialean partaidetza izanda



Deslokalizazioa

Ekoizpen jarduerak herrialde industrializatuetatik garapen bidean dauden herrialdeetara aldatzea, garapen-bideko herrialde horietako biztanleen soldatak baxuagoak direlako. (Trasladar las enpresas a sitios donde les salga mas barato)

Kostuak minimizatzean, enpresek lehiakideek baino merkeago ekoiztea eta legiakorragoak izatea lortzen dute, merkeago saldu ahal izango dutelako.

2 egoera hauek gerta daitezke:


Enpresak jatorrizko herrialdeko ekoizpen instalazioak guztiz ixtea


Enpresak jatorrizko herrialdean neurri batean ekoizten jarraitzea, nahiz eta ekoizpen hori asko murriztu


Deslokalizazioak oso eragin negatiboa izate du jatorrizko herrialdean: langabezia eta desinbertsioak gora egiten du eta kaltegarria da eskualdeko edo herrialdeko ekonomiarako.

Destinoko herrialdean kontrakoa gertatzen da: inbertsioak egiten dira eta enplegua sortzen da. (onuragarria hango biztanleentzat).

6.Enpresa txiki eta ertainak (ETE-ak)

Enpresa txiki eta ertainak (ETE-ak)

Oso garrantzitsuak dira bai gizartean eta bai ekonomian, familia asko enpresa horien mende daude


Enpresa txikia → langileak 50 baino gutxiago eta fakturazioa 5 milioi euro baino gutxiagokoa


Enpresa ertaina→ Langileak 50-250 artekoak eta fakturazioa 5-10 milioi eurokoa



Enpresa-multzo horretakoak dira estatuko enpresen eta Euskadiko enpresen %98 baino gehiago. Beraz, oso garrantzitsuak bai gizartean eta bai ekonomian, enpresa horien mende daudelako familia asko eta asko, horietan lan egiten dutelako.


ETEn abantailak

ETEn desabantailak

Antolaketa malgua

Enpresa prestakuntza urria

Langileen integrazioa

Finantza ahalmen urria

Merkatu interstizialetan garatzea

Langileen kualifikazioa eta prestakuntza teknikoa bajuagoa

Enplegu-sortzaileak

Zaharkitze teknologikoa


Entradas relacionadas: