Ehun konjuntibo

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,89 KB

 

Zakila eta uretra:
zakilaren beheko aldea, muskuluz eta azalaz inguratuta dago eta diafragma urogenitalaren beheko aurpegura itsatsita dago. Zakilaren alde mugikorra sinfisi pubikoaren behealdean hasten da eta bi atal ezberdintzen dira, zakilaren gorputza eta glandea. Glandeak bere barnealdean hodi nabikularra du, hau muturrean estutu egiten da eta, uretraren kanpoko zuloa osatzen du. Glandearen koroa, zakilaren gorputzetik banatuta dago. Azal mehe batek inguratzen du zakila eta azal hau glandera heltzean tolestu egiten da, prepuzioa osatuz. Prepuzioa behealdean glandeari estuki itsatsita dago eta horrela, prepuzioaren trenulua eratzen du. Zakila bi gorputz leizetsuz eta esponjoso batez osatuta dago. Uretrak gorputz esponjosoa zeharkatzen du eta glandean bukatzen da. Gorputz leizetsu bakoitzak inguratzen du muskulu iskiokabernosoak. Honen bidez, gorputz leizetsuan zehar doan odola erregula daiteke. Gorputz esponjosoa zakilaren erraboilean hasten da eta muskulu bulboesponjosoz estalita dago. Honek, uretraren jariaketan parte hartzen du. Zakilaren behealdean guruin bulbouretralak daude. Hauen irazpen hodiak uretran bukatzen dira. Emakumeen organo genitalak: bi atal: barneko organo genitalak (obulutegia, tronpak, uteroa eta bagina)
Eta kanpo organo genitalak (ezpain handiak eta txikiak, klitoria eta himena)
.
Barnekoak: obulutegia: sabelaren barnean agertzen da eta 2,5-55cm ko luzera izaten du. Bi lotailuren bidez dago finkatuta:obulutegiaren lotailu propioa eta obulutegiaren lotailu esekitzailea. Tronpa: peritoneoaren barnealdean eta uteroaren lotailuaren goialdean kokatzen da eta 8-20cm ko luzera du. Funtzio nagusia, behin obulazio sortu denean, obozitoa uterora garraiatzea da. Uteroa: piramide alderantzikatuaren itxura duen egitura dugu. Aurrealderantz tolestuta dago. Uteroa ernalkuntza eta haurdunaldia garatzeko dago prestatuta. Bagina: muskuluz inguratutako 8-10cm ko hodia da. Barneko organo genitalen baskularizazioa: obulutegiak. Arteria obarikoak aortatik irteten dira. Ezkerreko bena obarikoa ezkerreko giltzurrun benan bukatzen da eta eskuineko bena obarikoa, beheko kaba benan. Kanpokoak: ezpain handiak: larruazaleko erliebe hau, iletsua da bere kanpoko aldean eta barruko aldetik mukosa moduko batek estaltzen du. Ezpain txikiak: larruazaleko erliebe mehea da, ilerik habekoa eta guruin sebazeo ugarikoa. Himena: larruazal tolesa, baginaren horma dortsaletik zabaltzen dena, eta neurri batean baginaren sarrera ixten duena. Honek, zulo baginala mugatzen du. Klitoria: zakil garatu gabea, ezpain txikien aurreko atal terminalean kokatuta dago.

Uretra: emakumeen uretra, behun maskuritik irten eta gero, sinfisi pubikoaren eta baginaren artetik zuzentzen da kanpoko zulora heldu arte hau klitoriaren azpitik 2-3cmra dago. Emakumeen titi guruinak: larruazaleko egiturak dira, baina emakumeengan, funtzionalki ugal organoekin zuzenean erlazionatuta agertzen dira. Haurtzaroan geldiro garatzen da, baina pubertaroan arinago burutuko da. Hasiera batean, ez da gantzezko metaketa baino eta azkenean bere egitura arrunta hartuko du. Haurdunaldian titi guruinak handitu egiten dira eta azkenerako esnea jariatzen hasiko dira. Edoskitzea bukatzen denan, guruina txikiagotu egiten da, ehun konektibia gehituz. Titietan honako egiturak dituzte: -titi areloa: zona zirkularra, pigmentatua, titi buruaren inguruan kokatua, areolako guruinek eragindako goragune sakabanatu txikiak dituena.

-titiburua: muskulatura leun ugarikoa, bertan daude hodi galaktoforo edo esne eramaileen irteera zuloak. -titi gorputza: titiaren guruin gorputza, inguruan duen gantz ehun guztiarekin. -titi guruina: emakumearen titiaren guruin ehuna.    Titiak gizonengan emakumeengan agertzen diren leku bereann kokatzen dira, baina kasu hauetan ez dira garatzen. Gizonen ugal aparatuaren fisiologia:

Ehun interstiziala

hodixka seminal bihurgunetsuen eta ehun konektibo laxuaren artean honako hauek kokatzen dira: odol hodiak, zelula interstizialak eta Leydigen zelulak. Azken hauek,  androgenoak (testosterona) sortzen dituzte eta neurri txikiago batean, estrogenoak. Semena: esperman agertzen diren espermatozoide kopuruak cm3 bakoitzeko 60-120 milioika izan behar du. Bestalde, espermatozoideek mugikorrak izan behar dute eta mugimendu hori flageloek eragiten dute

Entradas relacionadas: