Egoera normalizatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,25 KB

 

1- Nolako ondorioak ekarri zizkion gerrak euskarazko literaturgintzari?

Gerrak ondorio larriak ekarri zizkion Euskarazko literaturgintzari. Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren. Zenbaitek presondegian egon behar izan zuten eta beste Batzuk, atzerrira joan behar izan ziren.

2- Zeintzuk dira atzerriko literaturaren idazlerik esanguratsuenak. Aipatu hiu Idazle eta obra bana

Frankismoak euskal literatura debekatu Zuenez, idazle asko herbesteratu ziren, hasieran Europara, beranduago Ameriketara. Idazle esanguratsuenen artean:

-Telesforo Monzon. Urrundik poema (1945)

-Jokin zaitegi. Goldaketan (1946)

-Irazusta. Joañixio (1946)

3- Zer da Euzko Gogoa? Zer da Eskualduna Iparraldean?

Zaitegik euskalgintzari egindako Ekarpenik aipagarriena izan zen Euzko Gogoa. 1950ean Guatemalan eratu, zuzendu Eta kaleratu zen kultur aldizkaria izan zen. Hainbat idazle erakarri zituen Proiektu hartara, adibidez, orixe.

ESKUALDUNA astean behin kaleratzen zen Aldizkaria izan zen, kutsu kontserbadore eta alemanzaleduna. Dena dela, honek Ez zuen aurrekoaren adinako estima izan, izan ere, haren zuzenariak “Arotzarenak” zenbait salaketa izan zituen, adibidez, nazismoarena.

4- Pierres Lafitte euskal letren buruzagiak egindako lanak ugariak dira. Adierazi Garrantzitsuenak

Lafitte idazleak artikulu, liburuxka eta Liburu askoz osatutako bibliografia du:

-Le basque et la littérature déxpression Basque (1942)

-Grammaire basque (1944)

-Murtuts (1945)

5- Zein da gerraostean berton argitaratutako lehen liburua?

Denboraldi frankistan igarotako euskal Errepresioa amaitu ondoren Mitxelenaren “Arantzazu euskal sinismenaren poema (1949) “ jotzen dugu argitaratutako lehen liburutzat.


6- Orixeren “Euskaldunak” liburuaren ibilbidea eta gaia

Euskaldunak poeman gerra garaia kontatzen Da. Hasiera batean poemak ez zuen arrakastarik izan jendeak ez zuelako nahi Gerra garaia berriz gogoratu, baina idazkera bikaina zuenez, gaur egun ere, Literatura ikertzaileak haren poema ikertzen ari dira, maisua ote zen Egiaztatzeko.

7- Zein izan zen gerraosteko egoera Euskaltzaindia erakundearentzat? Noiz Berrantolatu zen?

Gerrako lurrikarak erasan nabarmena egin Zion Euskaltzaindiari; ofizialki desegin ez bazuten ere, 1950-1955 inguru arte Ez zen berrantolatzerik izan. Hemendik aurrera ordea, sarriago biltzen hasi Zen, eta eginkizunik garrantzitsuenetako bat idatzizko eta ahozko literatura Sustatzea izan zuen.

8- Noiz/nork sortu zen Egan aldizkaria Eta zein helburu zuen? Noren gidaritzapean?

Egan aldizkaria 1948an jaio zen Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak sortua. Elkarte horren eranskin literarioa izan Zen. 1954tik aurrera euskara hutsean kaleratzeari ekin zion, Antonio Arrue, Aingeru Irigarai eta Koldo Mitxelenaren gidaritzapean.

9- Azaldu zer esan nahi duen “gerraosteko Urte latzak” unitate honen tituluak


Gerraosteko Garaia euskal literaturak errepresio garaiak bizi izan zituen eta oraindik ere, Gerraren ondorioak ageri ziren gizartean. Zenbait idazle fusilatuta, Kartzelaratuta eta beste hainbat atzerrian egon ziren. Gainera, XX.Mendearen Hasieran bultzaturiko hainbat lan eta egitasmo etenda geratu ziren.

10. (90 or. Testua) Lotu Salbatore Mitxelenak salatzen duen egoera eta urte latzen Kontzeptua. Zein ahapalditan agertzen da batez ere?

Mitxelena da testu honen egilea. Zentzu Hertsian lehena ez bada ere, idazle honen “Arantzazu euskal-sinismenaren poema” Jotzen da gerraosteko bertoko lehen liburutzat, 1949an argitaratua.

Testu hau, frankismoaren giroan idatzia Dago. Pinuak lizar, pago, intxaur, gaztain eta haritzak ordezkatu dituen Moduan, erdarak euskara ordezkatu du. Gerra garaian aurreko urteetan Nabarmendutako idazle batzuk hil ziren, zenbaitek presondegian egon behar izan Zuten, eta beste batzuek atzerriko bidaiari heldu zioten. Gerrak ondorio gogorra Izan zituen euskal literaturan, beraz, eta hamabost urteetan lehortea izan zen Euskal literaturetan, 1945.
urte ingurura arte.

6. Ahapaldian agertzen da batez ere

Entradas relacionadas: