Egoera balantzea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,5 KB

 

(8. Gaia)

  1. Azaldu zure hitzekin erregistro nagusiak:

  • Erregistro zibila:

    • Pertsonen egoera zibilaren inguruko egitateak publiko egiten dituen erakundea da, eta legeak zehaztutako beste egitate batzuk ere inskribatzen dira bertan.

    • Erregistro Zibilean ondorengo hauek jasotzen dira; jaiotza, heriotza, izen-deiturak, ezkontzako erregimen ekonomikoari buruzko zehaztapenak, naziokotasuna eta auzotartasuna.

  • Merkataritzako erregistroa:

    • Banakako merkataria nahi izanez gero erregistratuko da, Sozietateak, ordea, derrigortuak daude inskribatzera.

    • Merkatal Erregistroaren funtzioa da informazioa jaso eta zabaltzea, Honela, urteko kontuak gordailuaren bidez erregistratuko dira, beraz, informazio honen izaera gehienbat finantzieroa da, sozietate baten kontabilitatea jasotzen da honela, fede publikoa emanez.

    • Erregistroak betetzen duen beste funtzio bat da kontabilitate-liburuak egiaztatzea, eta kontu-ikuskariak izendatzea, hau da, auditoreak.

  • Jabetza erregistroa:

    • Higiezinen salerosketei zuzenbide-segurtasuna ematearren sortu den erakundea da, nola partikularren arteko harremanetan, hala haien eta enpresen artekoetan eta enpresen beraien artekoetan.

    • Erregistroan jabetza-eskubidea inskribatzean, erregistroan une horretan azaltzen ez diren zuzenbide-mailako kargek zein arazoek ezin izango diote erosleari inolako kalterik eragin.

  1. Artxibo motak sailkatzeko orduan, sailkapen kronologikoa da garrantzitsuena, azaldu zer etapa daude dokumentuen iraupen edo biziaren arabera:

  • Kudeaketa artxiboak:
    dokumentuak tramitazio egoeran aurkitzen dira, beraz, artxibo hauek tramitatzen edo kudeatzen dituzten pertsonen inguruan egongo dira, gehienbat kontsulta edo erabilpen asko ematen zaielako eta beren edukiari buruz ez delako erabakirik hartu. Gehienez 5 urte.

  • Artxibo zentralak: dokumentuei buruz dagoeneko erabaki bat hartu denez ez dira gehiago erabiliko kudeaketa edo tramitaziorako, baina noizbehinka administrazioak nahiz herritarrez eska ditzakete dokumentu hauek. Kudeaketa artxibo ezberdinetako dokumentuak biltzen dira, 10 urtez.

  • Tarteko artxiboak-artxibo historikoak: dokumentuak kudeaketarako balio guztia galtzen dutenean, eta bakarrik interes pertsonala, informatiboa edo historikoa dutenean artxibo hauetan gordetzen dira. 1. Tarteko artxiboetara pasatzen dira, aukeraketa bat egingo da eta aukeratutakoak artxibo historikora bidaliko dira eta beste guztiak ezabatu. 10-15 urtez.

  1. Zer dira fondo dokumentalak? Zein da beraien antolakuntza?

  • Erakunde batek sortutako dokumentu guztiak osatzen dute, adibidez; udal fondoa.

  • Bi iharduera ezberdintzen dira: sailkatu eta ordenatu.

    • Sailkatu: dokumentuak talde ezberdinetan banatzen dira aukeratutako irizpideren arabera. Irizpidea honelakoa izan daiteke; edukiaren arabera, dokumentazioaren jatorrizko erakundea.

    • Ordenatu: talde bakoitzeko dokumentuak ordenatzea da. Ordenatzeko sistema ezberdinak erabil daitezke: kronologikoa, alfabetiko, numerikoa...


Entradas relacionadas: