Econo

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,86 KB

Diru-agregatua deritzo zenbait diru mota biltzen dituen magnitudeari.

Banku jarduera: aurreztaileen legezko dirua jasotzea, finantzaketa behar duten ekonomia-eragileei maileguan emateko.

Erreserba zatikatua: jasotako gordailu guztietatik bankuak ez-aktibo gordetzen duen diruaren ehunekoa, bezeroek dirua atera nahi dutenaren berehala erantzun ahal izateko.

Banku zentrala erakunde publikoa da, botere politikoarekiko idependentea, eta banku sistemaren funtzionamendua kontrolatu eta ikuskatzeko funtzioa du.

Legezko kutxa-koefizientea: banku zentralaren aginduz banku-sistemako erakundeek ez-aktibo duten legezko diruaren ehunekoa, dela bezeroek dirua atera nahi dutenerako baliabideak izan ditzaten, dela interes orokorreko arrazoiengatik.

Banku diruaren biderketa bankuan hasierako gordailua egin ondorenetik banku-sistemaren barnean legezko diruak izaten duen gehikuntza da.

Moneta-politika deritzo moneta-agintaritzak lotu nahi dituen helburuak erdiesteko hartzen dituen neurriei, eta zirkulazioan dagoen diru-kantitatea edo diruaren prezioa aldatuz gauzatzen ditu.

Finantza-sistema erakunde publikoek araututako egitura bat da, bitartekari multzo batek osatua, baliabide-aurrezkiak bideratzeko, kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoa finantzatzeko.

Eurosistema da Europako Banku Zentrala eta euroa moneta moduan hartu duten EBko herrialdeetako banku zentralak adierazteko aukeratutako terminoa. Euroguneko moneta-politika bateratua ere adierazten du, prezioen egonkortasunari eustea du helburu nagusia.


Kooperatibak interes eta behar berak dituzten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak dira, enpresa-jarduera jakin bat egiten dutenak, eta emaitza ekonomikoak, besteko enpresek ez bezala, lehentasunezko helburu honetara bideratzen dituztenak: aurrez adostutako elkarte-funtsak bermatzera.

Balore-burtsak jendeari zerbitzua emateko elkarte zibilak dira.

Burtsa-indizea merkatu jakin batean bilakaeraren adierazlea da, titulu adierazgarrienen kotizazioa jokabidean aintzat hartzen duena. Titulu horiek enpresaren garrantzien edo likidezia-mailaren arabera aukeratzen dira.

Etengabeko Merkatua edo SIBE Espainiako lau burtsak elkarrekin konektatzeko informatika-sistema da, aukera ematen duena zenbait balore denbora errealean negoziatzeko, ordenagailu-terminalen bidez.

lehentasunezko helburu honetara bideratzen dituztenak: aurrez adostutako elkarte-funtsak bermatzera.

Balore-burtsak jendeari zerbitzua emateko elkarte zibilak dira.

Banku diruaren biderketa bankuan hasierako gordailua egin ondorenetik banku-sistemaren barnean legezko diruak izaten duen gehikuntza da.

Etengabeko Merkatua edo SIBE Espainiako lau burtsak elkarrekin konektatzeko informatika-sistema da, aukera ematen duena zenbait balore denbora errealean negoziatzeko, ordenagailu-terminalen bidez.



Entradas relacionadas: