Eae hiri hierarkia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,31 KB

Alde zaharra


. Hiri baten barruan eraikitako lehen zonaldea, gehienetan planoan islatzen dena, Antzinako Arokoa, Erdi Arokoa edo Aro Modernokoa dena eta, beraz, aldi bakoitzean eredu bati jarraituz (klasikoa, antolaketarik gabekoa, harresi baten barruan,...).

Zabalgunea


XIX eta XX. Mendeetan burgesiak eraikitako hiria, askotan hiri zaharraren inguruan, plano klasikoari jarraituz, koadrikula bat osatzeko eta bilbe itxiaren bidez osatua.

CBD. Hiriko erdialdean dagoen zonaldea, goi mailako eginkizunez beteta (merkataritza, finantzetakoa, enpresa handien egoitzak), eta batzuetan bilbe propioa  duena, etxeorratzez beteta.

Hiri-hierarkia. Hiriguneen arteko sailkapena zenbait irizpideren aldetik begiratuta, biztanleria kopurua, eginkizunak (ekonomikoak, politikoak, administrazioarekin erlazionatuak, kulturalak, hezkuntza arlokoak) eta besteekiko harremanak (komunikazio sareak). Horren bidez, horrelako sailkapena sortzen da: lehen mailako metropoli nazionalak, lurralde metropoliak, hiri handiak, ertainak eta txikiak.

Ingurune metropoliarra. Hiri handi batez eta horren inguruko beste hiri ertain edo txiki batzuez osatutako hiri multzoa edo metropolia. Adibidez Bilbo, ertainak diren Barakaldo eta Getxo eta beste txiki batzuk (Portugalete, Santurtzi, Sestao, Basauri,..).

Hirikidetza (konurbazioa). Hiri handien edo metropolien arteko biltze zonaldea, goi mailako garraio sareekin erlazionatuak (autobideak, AVT). Espainian, mediterranear kostaldekoa aipatzen  da, Bartzelonatik Malagara bitartean sortu daitekeena.

Urbanizazio ez burutua. Hiri handien inguruan landa munduko jarduerak eta populaketa, batetik,  eta urbanizazio berriak eta industria guneak beste aldetik sortutako espazio-nahasketa.

Mugimendu pendularrak. Lanagatik edo ikasketengatik etxebizitzatik lanera eta ikasketa zentrora eta kontrako moduan egiten diren eguneroko mugimenduak.

Hiri Antolaketarako Plan Orokorra, HAPO. Udalerria planifikatzeko dokumentua, zorua zenbait motatan sailkatzen duena bakoitzaren erabilera zehaztuz eta udalerriaren ekipamendua zehazten duena.



Entradas relacionadas: