e

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB

 

Enplegu-politika helburu nagusia ekonomka bateko langabezia murriztea duten planak eta prozedurak dira. Biztanleria eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsona guztien kopurua da. Inflazioa da ekonomia bateko prezioek oro har eta modu jarraituan gora egitean. INEren erosketa-saskia oinarrizko kontsumo talde bakoitzeko produktu adierazgarrien hautaketa bat da. Kontsumoko prezioen indizea (KPI) batez besteko famili baten ohiko kontsumoaren adeirazgarri diren ondasunen prezioen batez besteko haztatua da. Infazio-tasa kontsumoko prezioen indizeak aurreko aldiarekiko izan duen aldaketa da, ehunekotan neurtuta. KPI harmonizatuta (KPIH) inflazioaren neurri bateratua ematea helburu duen estatistika-adierazlea da, nazioarteko aldaketak egin ahal izateko. Azpiko inflazioa edo oinarrizko inflazioa prezioek luzera izango zuten bilakaera aurreikusteko erabiltzen da.

Merkatuaren barne-indarrak herrialde bateko ekonomia-eragileen portaeraren araberakoak dira, eta eskaintza eta eskari agregatuaren joko askean adierazten dira. Prezioen bataz besteko maila deritzogu ekonomia bateko ondasunen eta zerbitzuen prezioen batez besteko haztatuari.


Eskari agregatua ekonomia bateko prezioen batez besteko maila jakin bat izanik, familiek, enpresek, sektore publikoa eta atzerritarrek ekonomia horretan egiten duten gastu osoari. Aurrezteko joera marjinala: Kontsumitu egiten dena aurreztu egiten denez, pertsonek errenta handiagoa dutenean zenbat gehiago aurrezten duten adierazitakoa da. Inbertitzea zeharka giza beharrak asetzen dituzten ondasunak eskuratzea da; beste ondasun batzuen ekoizpenean laguntzen duten ondasunak eskuratzea. Kontsumitzeko joera marjinalak pertsonek errenta handiagoa dutenean zenbat ondasun eta zerbitzu gehiago kontsumitzen dituzten neurtzen du. Inbertsioaren biderkatzaile deritzo inbertsioa handitzean ekonomiak oro har izaten duen errenta-hazkundeari. Ekaintza agregatua adierazten du zer ekoizpen-kantitate saltzeko prest leudekeen espresak batez besteko prezio eta ekoizpen-kostu jakin batzuetan. Oreka makroekonomikoa faktore hauen elkarrekintzaren orotarako emaitzak izango da: merkatuaren barne-indarrak, Gobernuaren ekonomia-politikaren eta merkatuaren kanpoko nahaste kontrolaezinen eta iragarrezinen elkarreginarena.

Entradas relacionadas: