e

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,66 KB

 

1. GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA


· Sindikatua:

langileen Elkartea da, langile horiek dituzten interes komunak defendatzeko Sortua. Sindikatuek langileen aldarrikapen ekonomikoak, sozialak eta Politikoak defendatu eta lortzea dute helburu. Langileen oinarrizko Eskubideetako bat sindikatu-askatasuna da.


· Soldata:

langileak bere Lan-zerbitzuak besteren kontura emateagatik dirutan edo gauzatan Jasotzen dituen ordainsariak dira, izan benetan egindako lanagatik Zuzenean jasotzen dituenak, izan lantzat konta daitezkeen Atseden-aldiengatik jasotzen dituenak.


· Negoziazio kolektiboa:

Lantegi, enpresa edo enpresa talde batean jarduera zer baldintzatan Garatuko den adosteko, langileen eta enpresaburuen artean akordio bat Lortzeko abiarazten den prozesua da.


· Adimen emozionala:

Norberaren eta besteen sentimenduak aitortzeko eta horiek erabiltzeko Trebetasuna.

2. LAN KONTRATUA

Enpresa Baten eta langile baten nahiak islatzen dituen hitzarmen bat da. Langileak konpromisoa hartzen du enpresari bere zerbitzuak emateko, Haren agindupean jarduteko eta bere jarduerak sorrarazten duen Emaitza enpresari emateko, ordainsari baten truke.

Lan-kontratua Dokumentu baten jasotzen da, bi aldeek sinatua, eta sinaduraren bidez Adierazten dute hitzartutakoarekin ados daudela.

ATALAK:


· Lan-prestazioaren edukiera:

Egin behar den lan mota.


· Iraupena:

Hitzar daiteke Iraupen mugagabekoa izatea (finkoa)
Edota iraupen mugatukoa izatea (aldi baterakoa), enpresaren eta lanpostuaren ezaugarriak kontuan Hartuta.


· Ordainsaria:

Hileko soldata, aparteko ordainsariak eta bestelako soldata-osagarriak, Hitzarmen kolektiboaren eta indarrean den araudiaren arabera Zehaztuak.


· Frogaldia:

6 hilabetekoa Izaten da teknikari tituludunentzat eta 2 hilabetekoa gainerako Langileentzat; salbu eta enpresak 25 langiletik behera baditu, orduan 3 hilabeteko frogaldia izango da.


· Lanaldia:

Lan-jardunaldiaren iraupena, atsedenaldiak, oporrak eta aparteko Orduak zehazten dira.


· Kontratuaren forma:

Idatziz edo ahoz formaliza daiteke, eta modalitate bakoitzerako eredu Ofizial espezifiko bat erabiltzen da. Idatziz egin beharko da Kontratua, 4 astetik gorako iraupena badu edota kontratu-modalitateak Hartara behartzen badu.



3. SOLDATA


· Garbia:

Soldata gordinari Kenkariak kendutakoan geratzen den diru kopurua.


· Gordina:

jasotako diru Kopurua.

4. MASLOW

· Premia fisiologikoak.

· Segurtasun-premiak.

· Gizarte-premiak.

· Autoestimuarekin lotutako premiak.

· Bere burua errealizatzeko premia.

EKOIZPEN-ARLOA

1.KOSTUAK


· Finkoa:

ez Dute loturarik ekoizpen-mailarekin; hau da, ez dira aldatzen Ekoitzitako kopurua aldatuta ere. Enpresako epe laburrerako finkoak Diren faktoreen balioa da (lokalen errenta, makineriaren Amortizazioa, ekoizpen-instalazioen kostua...).


· Aldakorra:

zuzenean lotuta Daude ekoizpen-mailarekin; hau da, ekoizpenaren arabera aldatzen Diren faktoreen kostuak dira (lehengaiak, lana, energiaren Kontsumoa...).


· Zeharkakoa:

Ekoizpen-prozesuari eragiten diote edo zenbait produkturi eragiten Diete aldi berean. Ezin da esan produktu bakar aten gastuak direnik, Eta beste esleipen-irizpide batzuk erabili behar dira (ADB.: Lokalaren errenta edo administrazioko edo zuzendaritzako langileen Soldata).


· Zuzena:

ekoizpenarekin Zuzenean lotuta daude eta produktu bakoitzari zehazki eslei Dakizkioke, erraz neur baitaiteke zenbat aleri aplikatzen zaizkion (ADB.: erabilitako lehengaien kantitatea edo langile batek produktu Batean zuzenean lan egin duen ordu-kopurua).

Entradas relacionadas: