Donostiako ituna eta monarkiaren amaiera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,7 KB


Primo de Riveraren diktaduraren amaiera.

  • 1930eko urtarrilean Primo de Riverak, diktaduraren aurkako oposizioa geroz eta handiagoa zela eta, dimisioa aurkeztu zuen eta bere ordezkoa Berenguer jenerala izan zen.

  • 1930eko abuztuan erregionalistek, konstituzionalek eta alderdi errepublikano eta sozialistek bat egin zuten Donostiako itunean, non zenbait erabaki hartu ziren:

    • Prozedura iraultzailea bultzatzea.

    • Prozedura politikoa bultzatzea.

    • Iraultza batzorde bat antolatzea, zeinek monarkia kentzeko dei egiten zieten herritarrei.

  • Bitartean, Berenguerrek hauteskunde prozesu mailakatua antolatu zuen. Udal hauteskundeak
    1931ko apirilaren 12an ospatu behar ziren, Gorte Konstituziogileak lehenengo eta gero Gorteetarako hauteskundeak eratzeko.

  • Apirilaren 14an, goizeko 6etan Eibarren II Errepublika aldarrikatzen da.

  • Sanjurjo jeneralak, Guardia Zibileko buruak, monarkiaren alde borrokarik egingo ez zutela adierazi zuenean, Alfonso XIII.A erbestera abiatu zen.


Monarkiaren amaiera eta behin behineko gobernuaren sorrera.

  • Udal hauteskundeen emaitzak / erregeak alde egin / behin-behineko gobernuaren sorrera.

  • Errepublikanoek hirietan hauteskundeak irabazi ostean, 1931ko apirilaren 14ean, Madrilen, Bartzelonan, eta Espainiako beste hiriburu batzuetan Errepublika aldarrikatu zen.

  • Orduan, erregeak alde egitea erabaki zuen, armadaren sostengua galdu ostean.

  • Donostiako ituna sinatu zutenek osatu zuten behin behineko gobernua. Niceto Alcalá Zamora izan zen buru eta errepublikanoen eta sozialisten koalizioaren ordezkariez zegoen osatuta.


  • Eliz katolikoaren eta Kataluiniako arazoak.

  • Lehenengo arazoa Francesc Macía buruzagi katalanistak Kataluiniako Errepublika aldarrikatu zuenean eman zen.

    • Errepublikanoek, estatutu baten bidez, Kataluinia berezia zela onartuko zutela agindu zioten Macíari.

    • Jauntxoen Espainia behin betiko baztertu zuten eta anarkistek erregimen libertario baten alde borroka egiteko prestatu ziren.

  • Bigarren arazoa Gobernuaren zenbait indar politikoen antiklerismoaren ondorioz biztanleak elizaren kontrako ekintzak egiten hasi zirenean eman zen.

    • Toledoko arzobispoak (Segura kardinala) pastoral bat eta zentro monarkiko bat eraikitzeagatik elizaren ehun bat eraikin erre zituzten. Orduan, Segura kardenala Espainiatik kanporatu zuten.


  • Gorte konstituziogilerako hauteskundeak: noiz eta emaitzak.

  • Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak ekainaren 28an egin ziren. Errepublikanoen eta sozialisten arteko batasunak irabazi zuen. Beraz, kongersuan ezkerreko joera nabarmendu zen.

  • Errepublikako presidentea: Alcalá Zamora.

  • Gobernabrua: Azaña.

  • Haien lehenengo lana Konstituzio berria idaztea izango zela erabaki zuten.


  • 1931ko konstituzioaren ezaugarriak


  • 1931ko Konstituzioaren ezaugarriak: (Ekaina-Abendua artean eztabaidatuak).

    • “Espainia mota guztietako langileen Estatu demokratiko eta laikoa”

    • Espainia Estatu demokratikoa eta errepublikanoa zen. Sozialismoaren kutxua nabari zen.

    • Estatu laikoa, erlijiorik gabekoa. Orden erlijiosoak deseginda geratu  eta apaizaren soldata kendu zen. Neurri honen ondorioz, eta haren kontra zeudela adierazteko, Alcalá Zamorak eta Maurak karguak utzi zituzten.

    • Sugragio unibertsala ezarri zuten: emakumeentzat eskubidea.

    • Kamara bakarra: Kongresoa, gobernua arduraduna zelarik.

    • Interes publikoa jabego eskubidearen gainetik zegoen eta, beraz, gobernuak jabetza kentzeko aukera du.

    • Estatu zentral indartsua ezarri zuen, lurralde historikoek autonomi estatutu izateko aukera ere eman zuen.

Entradas relacionadas: