Dirua, Banku-kontuak eta Txartelak: Oinarrizko Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB

1. Dirua: Kontzeptua, Motak eta Funtzioak

Dirua denok onartzen dugun truke-bitartekoa da, zerbait ordaintzeko edo kobratzeko erabiltzen dena.

Motak: Legezko dirua eta banku-dirua bereizten dira.

Diruaren funtzio nagusiak

  • Balio-gordailua: Dirua ondasun iraunkorra da; beraz, edukitzaileak egoki iruditu bitartean gordetzeko aukera du. Hala ere, diruak balioa gal dezake inflazioaren eraginez.
  • Kontu-unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Neurri-unitate horri esker, ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke, bestela ezinezkoak liratekeenak.
  • Truke-bitartekoa: Dirurik gabe, trukea erabili beharko genuke (ondasunak ondasunekin aldatu). Diruari esker, asko sinplifikatzen da eskaintzak eta eskariak egokitzeko arazoa.

2. Banku-kontuak eta Gordailu Motak

  • Agerriko gordailuak: Banku-kontuak edo ageriko gordailuak diru-gordailuak dira, eta kutxek zein bankuek eskaintzen duten zerbitzurik oinarrizkoena dira. Dirua berehala eskuratu daitekeelako deitzen zaie "agerikoak". Bi mota nagusi daude: kontu korrontea eta aurrezki-kontua.
  • Epe finkoko gordailua edo ezarpena: Titularrak, interes moduan jasoko duen ordainsari baten truke, gordailua epe jakin baterako egiteko konpromisoa hartzen du. Ezin izango du gordailua lehenago eskuratu, ez behintzat penalizaziorik jaso gabe. Gordailu mota honek interes handienak ematen dizkie bezeroei; hala ere, kontu hauekin ezin dira ohiko banku-eragiketak burutu.

Online bankua: Abantailak eta arriskuak

Abantailak: Erosotasuna, edozein ordutan jarduteko aukera, azkartasuna, eragiketa merkeagoak, informazio-gardentasuna eta zerbitzu pertsonalizatuak.

Desabantailak eta arriskuak: Interneteko hainbat eragiketa ez dira guztiz seguruak. Horregatik, bankuek segurtasuna indartu behar izaten dute (pasahitzak eta gakoak ezarriz) iruzurrezko eragiketak ekiditeko. Bankuek beren esku dagoen guztia egin dute bezeroen eragiketetan iruzurrak saihesteko.

3. Banku-harremanak: Eskubideak eta Erreklamazioak

Eskubideak eta betebeharrak

Eskubideak: Kontratuaren agiria eta likidezia-agiriak jasotzea.

Betebeharrak: Hitzartutako banku-komisioak garaiz ordaintzea eta erakundeak eskatutako identifikazio-datuak ematea.

Informazioa eta negoziazioa

Komisioen eraginez, banku-produktu bakoitza banku ezberdin batean kontratatzea oso garestia izan daiteke. Hori dela eta, jendea banku bakarrarekin edo birekin aritu ohi da. Produktu bat kontratatu aurretik, informazioa biltzea ezinbestekoa da.

Erreklamazioak

Bezeroen Arretarako Zerbitzua (BAZ): Erakundearen eta bezeroaren arteko gatazketan erabakitzeko autonomia duen bankuaren saila da.

4. Txartel Motak eta Ezaugarriak

Banku-txartelak

Finantza-erakunde batek igortzen ditu (banku edo kutxa batek). Erosketak egiteko eta kutxazainetan dirua ateratzeko erabiltzen dira.

  • Zordunketakoak (debito): Dirua momentuan kentzen da kontutik.
  • Kreditukoak: Ordainketa hilabete amaieran egiten da. Daukazuna baino gehiago gastatzeko aukera ematen dute. Bi modu daude: guztizko ordainketa edo ordainketa geroratua.
  • Txanpon-txartela: Aurretik kargatutako kopuru bateraino erabili daitezke.
  • Txartel birtuala: Internet bidezko erosketetarako soilik balio dute.

Bankukoak ez diren txartelak

Igorri dituen saltokian soilik erabil daitezke (saltoki handiak, denda-kateak, etab.).

Fidelizazio-txartelak: Ez dira ordainketa-bitartekoak; puntuak pilatzeko, deskontuak lortzeko edo opariak eskuratzeko balio dute.

Entradas relacionadas: