Diru politika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,84 KB

 

Erregulazio funtzioa:


Erregulazio funtzioa kapitalaren metaketa laguntzeko egiten da (ez guztien onurarako):

-Estatuak Bermea ematen dio esparru legalari, jabetza pribatua posiblea izateko Oinarrizkoa dena. Helburua kapital metaketa da.

-Gatazka Sozialak murrizteko politikak egiten ditu Estatuak.

Esleipen funtzioa:


Helburua Merkatuaren efizientzia handitzea da. “Merkatu-hutsak” gertatzerakoan egoera Konpondu behar du. Adibidez, monopolioak egotea ekidin behar du.

Horretarako dituen tresnak erregulazioa eta politika Fiskala dira.

Birbanaketa funtzioa:


-“Ongizatearen Estatua” kontzeptua: Kapitalismoaren desorekak gutxitxeko eta diruaren banaketa Justuagoa egitea.

-Ongizate Politikak egitea. Banaketa pribatu eta primarioen ondorioz desoreka ematen da Eta hasierako banaketa hori era justuago batean egiten saiatzen dira (birbanaketa)

-2 oinarri Dauzka:

oMoneta-transferentziak: Segurtasun Sozialaren sistema publikoaren barnean.

oLehentasunezko Ondasun eta zerbitzuen hornidura.

-Helburuak:

oSegurtasun Ekonomikoa.

oBerdintasun Handiagoa errentaren banaketan edo disparekotasun ekonomiko eta sozialaren Murrizketa.

oPobreziaren Ezabatzea edo murrizketa.

-Ereduak:

oIkuspegi Liberala (AEB)

oIkuspegi Instituzionalista (Suedia)

Egonkortze funtzioa:


-Eskari Agregatuaren Kontrolerako politika makroekonomikoen martxan jartzea da.

oEA= Kontsumoa + inbertsioak + Gastu Publikoa + Exportazio netoak

-Erremintak: Politika fiskala eta moneta politika.

Atzeraldi garaian baldin bagaude (desenplegu garaia): EA-ren politika Hedakorrak

aplikatuko ditugu. Bi era daude politika Fiskal hedakorrak aplikatzeko.

Moneta politika hedakorra, depresio Garaitik ere ateratzeko:

Hedaldi garaian baldin bagaude (inflazioa)
: E.A-ren politika murriztaileak aplikatuko Ditugu. Hau da, lehen azaldutako guztiz kontrakoa.

-Politika Fiskal murriztailea: Zergak igo edota gastu publikoa murriztu

-Moneta-politika Murriztailea: Interes tasak igo

ARAZOAK:

-Politika Proziklikoa

-Helburu Pribatuak dira beti politika ekonomikoaren oinarria.

-Pizgarriak Ematearen arazoak: Jendea eroso kokatzea eta gastu publikoa areagotzean defizit Publikoa sortzea.

-Estatuan Etekin pribatua bilatzen duten presio taldeak egotea.

-Estatuak Ez daki beti zeintzuk diren hiritarren lehentasunezko beharrak.

-Esku Hartze publikoa gero eta murriztuagoa da (globalizazioa)

Politika Ekonomikoko helburuak:

-Hazkunde Ekonomikoa Dirua da garrantzitsuena.Honen adierazlea BPGa da.

-Enplegu vetea Lanpostuak sortu, epe laburrean desenplegu ziklikoa

murriztu, epe luzean egiturazko desenplegua ezabatu.

-Prezioen Egonkortasuna Inflazioa eta deflazioa ekiditea.

-Pagamendu Balantzaren orekaZenbat ondasun eta zerbitzu erosi ditugu beste Herrialdeetan.

Gatazkak:

-Hedaldi ekonomiko Garaian: desenplegua; inflazioa.

-Atzeraldi Ekonomiko garaian: desenplegua; inflazioa.

Agintari ekonomikoek lehentasunak ezarri behar dituzte: helburuak Hierarkizatu, kuantifikatu eta epeak ezarri.

 Moneta politika:

-Helburua Ekonomian dagoen diru-kantitatea (diru eskaintza) kontrolatu, eta horrekin Bat diruaren prezioa (interes tasa) ezarri.

-Produkzioan Eta prezioan eragina du. (BPG eta inflazioa)

-Arduraduna: Banku Zentrala.

-Tresnak:

oMerkatu Irekiko eragiketakBanku Zentralak Merkatu Irekian tituluak saldu ala erosi Egiten ditu.

oDeskontu-tasa Politika Banku Zentralak banku komertzialei kobratzen dien Interes-tasa da.

oErreserba Baldintzen aldaketa Banku komertzialak behartuta daude erreserba minimoen Portzentaia bat izatera (%2). Gainontzekoa maileguak ematera bidera dezakete.

Politika fiskala:

-Gastu Publikoa:

oSektore Publikoaren erosketak/inbertsioak (hautazkoa)

oSektore Publikoaren transferentziak (osagai automatikoa).

-Zergak

oZuzenak: Gizabanakoen eta enpresen errentaren gain.

oEz-zuzenak: Prezioen gain.

Entradas relacionadas: