Diktadura frankistaren finkapena eta krisialdia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,15 KB
Frankismoaren finkapena eta amaiera 1959-1975
Frankismoaren bigarren etapan, Espainiako gizarteak bere historiako aldaketa sakonenetako bat izan zuen. Bitartean, Frankoren erregimena Bere printzipio diktatorialei eusten saiatu zen. Mendebaldeko ekonomia oparoarekin bat egiteko aukerak bidea ireki zuen Espainiak XX. Mendean izandako ekonomia hazkunderik handiena lortzeko.
Propaganda ofizialak “espainiar miraria” esamoldea erabili bazuen ere, askatasun demokratikoak ez izateak eta gizarte-
Egoera berriak erregimenaren aurkako oposizio-mugimenduak sustatu zituzten. Horren guztiaren ondorioz, krisialdia izan zen frankismoan, eta Franko hil ostean gero eta ageriagoa zen diktadurak ezingo zuela jarraitu.
1957tik aurrera, Francok izendatutako gobernuetan, politikari belaunaldi berri bateko ministroak sartu ziren. Hauek besteak baino prestakuntza hobea zuten eta profil teknikoa zuten, hori dela eta, teknokratak deitzen zieten. Hauen ustez erregimena jarraitu ahal izateko beharrezkoa zen ekonomia hazkunde politika sustatzea. Honen bidez desarrollismo-ekonomikoak gizarte egonkortasuna bermatuko zuen eta horrela ez ziren diktaduraren printzipio politikoak zalantzan jarriko.
1957. Urte aldera ekonomia porrot egiteko zorian zegoen, beraz laguntza eskatu zitzaien nazioarteko erakundeei hala nola ELGE eta NDFri, baina hauek laguntzaren truke zenbait neurri zuzentzaile aplikatzera behartu zuten erregimen frankistari politika autarkikoak bertan behera uzteko. Neurri horiek Egonkortze Planean (1959) jaso ziren. Plan horrek hiru ildo nagusi zituen:
Ekonomia egonkortzea; interes tasak igo, banku kredituak murriztu eta soldatak izoztu.
Barne ekonomiaren liberazioa; estatu-
erakunde esku-hartzaileak eta prezioen finkapena deuseztatu ziren.
Kanpo-ekonomiaren liberazioa; atzerriko salgaiak sartzeko eta atzerriko kapitalen inbertsioetarako oztopoak kendu egin ziren.
Honen bidez zenbait erakundek maileguak eman zizkioten Espainiari.
Egonkortze Planeko neurrien ondoren, gizarte- eta ekonomia garapenerako plan batzuk jarri ziren martxan. Lau urteko hiru plan aldarrikatu zituzten (1964-1967, 1968-1971 1972-1975), eta haien funtzionamendua kontrolatzeko, Grapen Planaren bulegoa sortu zen, Laureano López Rodó buru izanik. Planek bi ardatz zituzten: egitura-ekintzak, industriaren gabeziak konpontzeko eta garapen-poloak, eskualdeen arteko desorekak murrizteko, industrializazio urriko eremuetan enpresa berriak sortuz. Plangintza frankistaren emaitzak oso mugatuak izan ziren; baliabide asko eraginkortasunik gabe inbertitu zirelako, herrialdea azpiegiturez eta oinarrizko gaiez hornitzea izan zen plangintzaren lorpen nagusia.
Ekonomia-hedapenaren eragile nagusia industria izan zen, hau industria-produktibitateko hobekuntzari, makinen eta teknologiaren inportazioari, atzerriko inbertsioei eta soldata kostu baxuei esker izan zen. Azken hauen eraginez ekoizpen dibertsifikazioa gertatu zen eta industria-tradizio handieneko eremuek (Katalunia, Euskadi) nagusi izaten jarraitu arren beste gune batzuk ere industrializatu ziren.
Nekazaritzan 1960ko hamarkadan krisia eman zen, nekazaritza tradizionaleko ekoizpenak ezin izan zion aurre egin hiri-klasetako dieta berriaren premietara. Horretarako lur jabe askok inbertsioak egin zituzten, hori dela eta laborantzaren intentsifikazioa eta abeltzaintza-ustiategi modernoak sortu ziren. Errentagarritasuna hobetzeko gobernuak lursailen kontzentrazioa eta labore ureztatu berriak sustatu zituen.
Hori dela eta, lur eremu txikiko nekazariak hirietara joan ziren lan bila eta nekazari-exodoa deritzona eman zen. Ondorioz, nekazari enpresa berriak sortu ziren nekazaritza-ahalmen handiagoarekin eta eskulan gutxiagorekin.
Aldi berean, asko handitu zen zerbitzuen garrantzia ekonomian. Nazioarteko merkataritzak hazkunde nabarmena izan zuen, bai inportazioek, bai esportazioek. Eraikuntzak ere bultzada handia izan zuten, eraikin asko egin baitziren. Ekonomia-jarduera berriak finkatzeko premiak banku-sektorearen garapena sustatu zuen.
Oro ar, frankismoaren propagandak aldarrikatu zuen 1960ko ekonomia-garapena planifikatu, bideratu eta gidatu zuela, aldiz “espainiar miraria” Espainiako ekonomia nazioarteko merkatuarekin lortzearen ondorioa, eta Europak urte haietan zuen ekonomia-hedapeneko fasea aprobetxatzearen ondorioa izan zen.
Garapen honek Espainiako biztanleen bizi-maila hobetu zuen, baina Espainiako ekonomiak kanpo-faktoreekiko zuen menpekotasuna ere areagotu egin zen. Espainiak atzerriko inportazioak, teknologia eta inbertsioak behar zituen, eta faktore horrek, gastu handiak sortzeaz gain, atzerriko herrialdeetako enpresen interesen eta erabakien menpe egotea eragiten zuen. Azkenik zerga sistemen erreforma ez egiteak baliabide publiko urriak egotea ekarri zuen.
Arlo politikan Carrero Blancoren eraginez erreforma politikoak sustatu ziren, hauen helburua ekonomia-garapena sustatzea eta berrikuntza politiko bat egitea izan zen, honen bidez gizarte oparotasun eta ongizatearekin askatasun falta ez izatearen hutsunea sendotzea espero zuten.
Erregimenaren irudi errepresiboa aldatzeko Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortu zen 1963an, honen bidez delitu politikoak jurisdikzio militarretik zibilera pasatzen zen. Gizarte arloan Gizarte Segurantzaren Oinarriak Arautzeko Legea indarrean sartu zen, haren bitartez ongizate-estatu baten eraketa hasi zen. 1966an, Manuel Fraga Iribarnek (informazio eta turismo ministroak) Prentsa eta Inprenta legea sustatu zuen aurretiko zentsura kentzeko. 1967an, Estatuaren Lege Organikoa aldarrikatu zen, frankismoaren erakunde egitura osatzeko eta erregimenaren monarkikotasuna berretsi zen. Familien Ordezkaritzarako Legeak, berriz, aukera eman zuen familien ordezkari multzoa osatzen zuten Gorteetako 108 prokuradoreak hautatzeko, baina Mugimenduaren aldeko hautagaiak soilik aurkeztu zitezkeen eta familiaburuek soilik botoa eman ahal zuten. 1969ko uztailean, Ondorengotza Legean Francok printze Joan Karlos Borboikoa, Joan Borboikoaren semea, bere ondorengo izendatu zuen.
Aldaketa hauen ondorio sozialak ugariak izan ziren. Lehenik Espainiako populazioa handitu egin zen, jaiotza tasa altuak eta heriotza tasaren jaitsiera zela eta.
Migrazio mugimendu ugari ere gertatu ziren. Askok atzerrira joan ziren, baina beste askok Espainian bertan migratu zuten industria hirietara. Izan ere, hauek erakartze-ahalmen handia zuten, lanpostu eta bizi-baldintza hobeak eskaintzen baitzituzten. Beste migrazio fenomeno bat nekazaritza exodoa izan zen. Nekazaritzaren eraldaketen ondorioz eremu latifundistetan nekazari askok lanik gabe geratu ziren eta hiri eremutara joan ziren lan bila.
Hiri biztanleriaren hazkundearen ondorioz, soldatapekoen kopurua asko handitu zen, erdi-mailako klasearen gizarte-eragina areagotu zen, eta hiri-burgesia berria sendotu zen. Biztanleriaren sektorekako banaketak argi erakusten zuen eraldaketa erradikal hori, izan ere, 1950tik 1975ra industriako langileen kopurua nekazarien kopurua baino handiagoa zen.
Industriako eta zerbitzu-sektoreko soldatak hobeak ziren eta biztanleria landunak gora egin zuen, beraz, per capita errenta zein familien errenta handitu egin ziren, Europa mailaren aldea murriztuz.
Vatikanoko II. Kontzilioak argi eta garbi adierazi zuen Espainiako Eliza katolikoak Francoren erregimenetik urrundu behar zuela, eta utzi egin behar ziola 1939tik ematen ari zitzaion baldintzarik gabeko babesa emateari. Beraz, Vatikanoak hierarkia eklesiastikoa berritu zuen, apezpiku eta kleroko sektore tradizionalistenen erresistentzia gogorrari aurre eginez. Eliza askatasun demokratikoen eta adiskidetze politikoaren alde jarri zen, eta horrek gobernuaren haserrea ere eragin zuen.
1960ko hamarkadan antifrankismoa berrantolatu egin zen. Ezkerrak protagonismo politiko handia izan zuen, gizarte-mobilizazio eta gatazka gehienetan parte hartu baitzuen. Espainiako Alderdi Komunistak (PCE) presentzia handia zuen masa-mugimenduetan. Erakunde sozialista eta marxista berriak sortu ziren (FLP, PCE-ML eta PCI), bai eta borroka armatua sustatzen zuten taldeak (FRAP).
Espainiako Langile Alderdi Sozialistako (PSOE) PCEk baino parte-hartze txikiagoa izan zuen gizarte mugimenduetan, eta horrez gain, gatazkak izan zituen Espainiako militanteen (Felipe González buru) eta erbesteko zuzendaritzaren artean.
Halaber, frankismoaren oposizio moderatua sortu zen, hartan erregimeneko disidente batzuek ere parte hartu zuten, desengainatuta baitzeuden politika zapaltzaile eta antidemokratikoa amaitzen ez zelako. 1962an, oposizio moderatuaren sektore handi batek Europar Mugimenduaren IV. Kongresuan parte hartu zuten, Munichen (Alemania), Francoren diktadura nazioartean salatzeko.
Katalunian, ezkerreko erakunde nazionalista berriak sortu ziren eta oposizioko alderdi, mugimendu eta erakundeen antolakuntza unitario bat eratu zen. 1974an, Convergéncia Democrática de Catalunya (CDC) alderdia sortu zen Jordi Pujolek gidatua.
Euskadin, EAJk erreferentzia izaten jarraitzen zuen, baina oihartzun handieneko gertaera ETA erakundearen sorrera izan zen (1959). Erakunde iraultzaile eta nazionalista horrek frankismoaren aurkako borroka armatua sustatu zuen 1968tik aurrera.
1960ko hamarkadatik aurrera, langileen protestak ezan ziren erregimenaren aurkako oposizioaren adierazpen nagusiak. 1960tik 1975era, lan-gatazkak ugaritu ziren. Antolakuntza aldetik, Langile Komisioak (CCOO sindikatuaren sorrera aipatu behar da. 1964an sortu zuten, erakunde klandestinoa zen, eta lan-arlo borroka eta borroka politikoa sustatzen zituen.
1967tik aurrera, Langile Gaztedi Kristauekin zerikusirik zuten sindikalista batzuek CCOOtik banandu ziren eta Langile Sindikatu Batasuna (LSB) sortu zuten.
Ikasleen protestak gatazka-iturri etengabea izan zen. Espainiako Unibertsitate Sindikatu (SEU) falangista eta derrigorrezkoaren aurkako borrokaren baitan, ikasleen sindikatu demokratikoak sortu ziren eta diktaduraren kontra egin zuten. Erregimenak errepresioen bidez erantzun zuen, baina errepresio horrek ikasle-mugimendua erradikalizatzea baino ez zuen lortu eta unibertsitateak etengabeko protesta- eta matxinada-gune bihurtu ziren.
Halaber, gizarte mugimendu berriak sortu ziren askatasun eta demokraziaren alde, hainbat gizarte-sektorek sustatuta.
1970eko hamarkadaren hasieratik Franco hil arte (1975), gizarte gatazkak areagotu egin ziren eta oposizio demokratikoa gero eta handiagoa izan zen , bai eta erregimenaren barne tentsioak ere.
1973ko ekainean Carrero Blanco gobernuko presidente izendatu zuten, eta frankismoak Francoren heriotzaren ostean jarraituko zuela ziurtatzeko pertsona nagusi bihurtu zen. Plan horiek, ordea, ETAk zapuztu zituen, hauek Carrero Blanco erail baitzuten atentatu batean. Une horretatik aurrera, gero eta handiagoa izan zen erregimeneko bi sektoreen arteko haustura: batzuek erregimenak kosta ahala kosta jarraitzea nahi zuten (bunkerra) eta beste batzuek, berriz, apurka-apurka aldatu behar zela defendatzen zuten (irekitasunaren aldekoak).
1974an gobernu berri bat eratu zen Carlos Arias Navarro presidente izanik. Honek irekitasunaren aldekoak eta immobilistak elkartzeko helburua izan zuen, otsailaren 12ko espirituarekin bat. Baina benetako erreformarik egiten ez zela ikustean, irekitasunaren aldekoak gobernutik atera ziren, frankismoak demokratizatzeko ezintasuna zuela erakutsiz.
1973tik aurrera, langileek,ikasleek, eta auzo-elkarteek eragindako gizarte-gatazkak izugarri areagotu ziren, eta oposizioko taldeek baterako ekintza egitera jo zuten, diktadorea laster hilko zelakoan.
Urte horietan, halaber, indarkeria areagotu zen, ETAk atentatu gehiago egin zituelako eta ultraezkerreko terrorismoa sortu zelako (FRAP eta GRAPO). Arias Navarroren gobernuak,erantzuteko, errepresioa areagotu zuen.
Arazo horiek guztiei Saharako gatazkak sortu zuen krisia gehitu behar zaie.
Azkenean, Franko 1975ko azaroaren 20an hil zen, herrialdea arazoz beterik zegoenean. Francok Espainiaren etorkizuna ondo lotuta utzi zuela uste bazuen ere gizarte gatazkak zirela eta, agerikoa zen ezinezkoa zela frankismoak jarraitzea Francorik gabe.