Diktadura frankistaren finkapena eta krisialdia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,69 KB

 

4. DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA ETA KRISIALDIA

4.1 Garapeneko Espainia:

.1.1 Irekiera ekonomikoa:

Errazionamendua ezabatzearekin batera, elikadura.Produktuen prezio, merkataritza eta zirkulazio-askatasuna ezartzeko dekretu bat aldarrikatu zen, eta horrek, nolabait ere, normalizatu egin zuen eguneroko bizitza.)

Aldaketaren faktoreak:

Ameriketako Estatu Batuen diru laguntzek industria hazkunde oso handiko eta iraunkorreko aldia ekarri zuen 50eko hamarkadan, baina, hala ere, Espainia gehienbat nekazaritza-estatua zen. Turismoare garapena fenomeno sozial eta ekonomiko harrigarri eta eraginkorrena izan zen. )

Egonkortze plana:

1957an, gutxi gorabehera, Estatu espainola porrot egiteko zorian zegoen. Francok teknokratak jarri zituen boterean, ekonomian modernoak eta politikan kontserbadoreak zirenak, eta, hauek, garapen-
Aroa ekarri zuten. Horretarako, lehenik Egonkortze Plana behar zuten, 1959ko uztailean martxan jarri zena.)

Defizita, nekazari-exodoa eta emigrazioa:

Egonkortze-programaren eraginak berehalakoak izan ziren, baina, soldatapekoen klaseari kalte egin zion. Aparte ordurik gabe utzi baitzituen. Uzta txar batek langabezia handitu eta espainol askok industria-zonetara emigratu behar izan zuten beste batzuk herrialdez aldatzen ziren bitartean.

.1.2 Garapen Planak:

Atzeraldi ekonomikoa gaindituta, frankismoak garapen-ideologikoko etapa hasi zuen. 1962tik 1975era, laurteko hiru Garapen Planek Espainia munduko hamargarren industria-potentzitzat jarri zuten. Planak Lopez Rodok sortu zituen. Obernuko teknokratek produktu nazionala haztea, enplegu betea, errentaren banaketa hobea eta Espainia munduko ekonomian sartzea nahi zuten. Ekimen pribatua bultzatzen zuten eta zazpi hiritan garapenguneak sortzea aurreikusten zuten: Burgos, Huelva, Vigo, Coruña, Valladolid, Zaragoza eta Sevilla.

.1.2.1 Aldaketak egitura ekonomikoan:

Helburu guztiak ez ziren lortu, baina, hori bai, munduko hazkunde-tasarik altuenetarikoa izan zuen.A- Sektore nagusiak: Produkzioaren tasak %10eko hazkundea izan zuen 1960tik 1973ra. Garapen handiena automobilek izan zuten etxetresna elektrikoen industria ere atzean geratzen ez zen arren. Espainiaren industrializaziorako ekipo-ondasunen eta teknologiaren inportazio handia egin behar izan zen.B- Garapen finantziazioa: 60 eta 70eko hamarkaden artean miloi bat langile espainolek emigratu egin zuten, batez ere, Frantzia eta Alemaniara. Atzerriko kapitalaren inbertsioan beharrezko lehengaiak erostea erraztu zuen, eta, aldi berean, esportazioen hazkundeak dibisa asko ekarri zituen, indutria garatzeko erabili zirenak.C- Kapital handiaren hobariak: Onuradun nagusiak banka eta industria talde handiak izan ziren estatuaren laguntza itzela jaso baitzuten.

4.1.2.2 Aldaketa gizartean eta kulturan:

A- Desorekak: Desoreka pertsonalak ez ezik, ekonomiaren lorpenen eskualde-banaketa txarrak ere eragiten zuen. Euskadi, Madril, Katalunia, Balearren eta Kanarien artean BPGren %46rano iritsi ziren.B- Nekazari-exodoa: 1962tik 1973ra lau milioi pertsonak euren herriak utzi eta Europara, Espainiako eskualde aberatsetara eta probintzietako hiriburuetara joan ziren. Industriguneetako hiri-garapenak ez zuen ekologia errespetatu eta hirietako habitata suntsitu zuen ingurumenean arazo larriak eragitearekin batera.C- Bizi mailako hobekuntzak:Turismoak, emigrazioak eta enpresa multinazionalak ezartzeak bizimodu ezberdinekin eta jokabide polotiko eta sozialeko modu berriekin kontaktuan jartzea ekarri zuten. Enplegua bazegoen, hezkuntza garatu zen eta soldatak igo ziren bizi baldintzak hobetuz.D- Aldaketak kulturan eta hezkuntzan: Gobernuak ezin izan zuen ekidin irekitze intelektuala eta aldizkariak sortu zuren, Villar Palasik sustaturiko Hezkuntzaren Lege Orokorretik irakaskuntzarako aurrekontua asko igo zen. Television Española sortu zen garai horretean.

4.1.3 Kanpo-harremanak: frankismoa Merkatu Batuko Europan:

Amerikako Estatu Batuekin egindako itun berriek amerikarrekin harremanak hobetu zituen eta arrakasta handia lortu zuen Espainiak 1967an NBEk Gibraltarri buruzko arrazoibide deskolonizatzaileei arrazoia eman zienean. Afrikako kolonialismoaren auzia konpondu beharra zegoen eta 1968an erregimenak independentzia ema zion Ekuatore Gineari.A- Lehenengo elkarrizketak EEErekin: 1957an Europako Ekonomia Erkidegoa(EEE) sortu zen. 1959tik aurrera Francok EEEn sartu nahi zuen baina ez zien sartzen utzi erregimenaren ezaugarrien ondorioz. 1962an, Municheko kontubernioan, Espainia EEEtik at uztea erabaki zuten.B- Lehentasunezko akordioa: 1970ean Lehentasunezko akordioa sinatu zen. Horri esker erraztu egiten zen Espainiaren eta Europako beste potentzien arteko merkantzia trukaketa. 1972an EB, Irlanda eta Danimarka sartzearekin batera, Merkatu Batua zabaldu eta indartu egin zen.

4.1.4 Gizarte mugimendu berriak eta erregimenaren aurkako oposizioa
a)

Oposizio “moderatua”:

1962an barruan zeuden eta erbestean zeuden ehun ordezkarik erregimenaren izaera antidemokratikoa salatu zuten Munichen, Espainiak EEEn sartzeko baimena eskatzearekin batera. Frankistak, kondenak izan zuen oihartzunaz kezkatuta, “manipulazio marxista” edo “elkarketa komunista” izan zela esan zuten.B)

PCEren protagonismoa: langile- eta unibertsitate-mugimendua:

Madrilen Julian Grimau hil zutenean 1963an, komunisten aurkako jazarpenak oihartzun handia izan zuen nazioartean. Erregimenak hiritarren adostasun pasiboa izanda ere, hirurogeiko hamarkadan gatazka handiak izan ziren langileekin, ikasleekin, eskualdeekin eta Elizarekin.

Entradas relacionadas: