Diktadura frankista euskal herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,11 KB

Diktaduraren ezarpena

Homogeneotasuna ezarri zen aspektu politiko (erregimenaren ezarpena eta sendotzea), sozialetan (etsai politikoen deuseztapena), ekonomikoetan (nazio buruaski eta autarkikoa) eta kulturaletan (ideologia eta erlijio homogeneotasuna).

Gerra ondoko krisi ekonomikoa

1990 arte egoera ekonomikoa ez zen hobetu, Espainiaren nazioarteko isolamenduarengatik sortutako politika autarkikoagatik.

Gerra ondoko krisiak ezberdin eragin zien gizarte talde desberdinei, baina populazioaren gehiengoak zailtasunak, oinarrizko produktuen salneurrien gorakada, soldata baxuak eta gosea pairatu zituzten. Kezkarik handiena, norberaren eta familiaren bizi iraupena zen.

Gerra ondoko krisi politikoa

Erregimen frankista ezartzea, erabat zentralizatua zegoen Estatu barnean. Heriotza zigorrak, erbesteratzeak, kartzelatzeak, isunak eta zailtasunak iragan nazionalista edo ezkertiarra zuten.

Nazionalismoaren aurkako errepresioa Euskal Herrian oso gogorra, EAJren izaera katolikoak zenbaitetan lagundu arren.

Gerra ondoko krisi kulturala

Espresioak irakaskuntzaren munduari ere eragin zion. Hezkuntzako irakasle euskaldunak modu gogorrean jazarriak izan ziren. Komunikabideek, erregimenaren aurkako taldeenak izan ziren eta guztiak itxi zituzten.

Euskara eta euskal kulturaren ezaugarri kultural eta sinbolikoak gogor zigortuak (diktaduraren batasunerako neurriek). Helburuak, euskal nazionalismoa zigortzea, Francoren erregimenak erregimen foralaren azken arrastoa baitzeukan.

Frankismoaren barne arazoak

Frankismoaren arazoak uste baino handiagoak izan ziren.
Frankista ordenak, benetan elkartzen zituena errepublika garaiak adierazten zuen guztiaren aurka joateko izpiritua zuelako.

Frankismoaren aurkako oposizioa

Herbesteko nahiz barneko antifrankistak diktaduraren sendotzea oztopatu eta erregimen demokratikoa ezartzen saiatu. Euskal Herriak, 1996 an onetsitako autonomia amaieraren nerrezarpenetik jarraitu beharra.

Eusko jaurlaritza erbestean

EHk Iraupen sendoari eutsi, erbestean mantendutako Eusko jaurlaritzan. Gobernuak ia alderdi gehienak bildu.

Iraupen honetan, EAJren sendotasun organiko eta Agirreren nortasuna erabakigarriak. Eusko jaurlaritzaren ospea gerra zibilaren amaierako uneetan eraiki zen.

Ezkerreko indarra

Sozialista eta komunistak erbestealdiaren lehenengo urteetan jokatzeko aukera gutxi. PSOE oso zatituta EH eta Espainian. PCEk gerra aurretik ere indar gutxi EHn

Baionako ituna

1945ko gerra bukatzear zela, EHko ia alderdi eta sindikatu guztiek Baionako ituna (Estatu eta Eusko Jaurlaritzaren alde) sinatu.

1946 an Frantziak, Britainiak eta AEBk Francoren erregimena gaitzetsi. Oposizio euskaldunaren gorengo unea 1947 eta 1951ko greba orokorrak izan zen.

1947ko deialdiaren aldean, 1951eko greba gehiago izan zen garestitzeagatik ekintza antifrankista bat baino. Urte hauetan gertatutako grebek Bizkaiko gune industrial osoa eta Gipuzkoako zati bat geldiarazi. 1951koa ez zen nahiko garrantzitsua izan.

Oposizioaren krisialdia

15 urteko diktaduraren ondoren, militante antifrankistak nekeak jota. Belaunaldi neke honekin batera, nazioarteko politika erabakigarria oposizio euskaldunaren krisian, Francok AEB eta Vatikanoarekin egindako hitzarmenarekin eta Espainiaren EBen sarrerarekin, erregimen nazioarteko isolamendu amaiera berbatua zegoelako.

Honen aurrean aukera bakarra, euskal erakundeak herbestean bizirik mantendu eta diktaduraren bukaera ekarriko zuten garai hobeen zain egotea. Krisialdiaren ikurra frantses erabaki judiziala izan zen, 1951n Eusko Jaurlaritzaren Parisko egoitza uztea behartu eta frankisten jabetza izatera pasa.

1956an Munduko Lehen kongresua (Parisen) izan, helburua Eusko Jaurlaritzaren 20. Urteurren ospatzea. EAJk kongresurako lehen txostena baztertu, PSOEk ekitaldiari uko ez egiteko.

Kongresuan zailtasunak antzeman: ETA azaleratu eta Airre hil zen 1960an, Leizaolak ordezkatu eta antifrankismoaren aldi berri baten hasiera osatu.

Garapen aroa eta oposizio berria

Garapen aroa

60ko hamarkadan, Euskal Herriak industrializazio prozesu berri eta azkarra izan zuen; eta honekin batera inmigranteak iritsi ziren. Garapen ekonomikoa aldaketa sozialari loturik eman zen; baina ez zuen aldaketa politikorik ekarri.

Oposizio berria

60ko hamarkadan, garapen ekonomikoaren ondorioz, frankismoak garai lasaia bizi izan zuen. Euskal gizarte gehiena frankismora moldaturik bizi zen.

40-50ko hamarkadetan baino seguruago sentitzen zenez, errepresioa arindu zuen. Baina diktadura amaieran ETArekin izandako arazoen ondorioz, ekintza errepresiboak ugaldu egin ziren. Aldi honetan gainera PSOEk bere egiturak berritu zituen eta lider berriak ezarri zituen: Nicolas Redondo eta Enrique Mugica.

60ko hamarkadan diktaduraren arazoak areagotu egin ziren Euskal Herrian, oposizio berriak agertu ziren: ikasleen eta langileen mugimenduak, kultura arloko erresistentzia, ikastolen sorrera… Honek guztiak eta ETAren agerpenak Leizaolaren gobernua baztertu eta honen gainbehera bultzatu zuen.

Langile mugimenduaren suspertzea:

1962tik aurrera grebak areagotu ziren, gehienetan errebindikazio laboralak. 1962-1967 artean, erregimenak greben aurrean jarrera jasanbera hartu zuen. 1967tik aurrera Bizkaian errepresioa areagotu zen. 1969an estatuan greba gehien Gipuzkoan egin ziren. 1974an Gipuzkoan sortutako LABek klase errebindikazioak eta Euskadiren Independentzia eskatzen zuen.

Frankismoaren urteetako probintzia gatazkatsuenak: Bizkaia, Gipuzkoa, Bartzelona, Madril eta Asturia; eta Nafarroa azken urteetan. Araban 1969 arte ia gatazkarik ez.

Kulturaren eraberritzea

Ekimen ugari sortu ziren, lan kulturala abiarazi zutenak: euskara batuaren garapena, euskarazko liburuen argitalpena, Euskaltzaindiaren suspertzea, euskararen presentzia komunikabideetan, ikastolen sorrera.

ETAren agerpena (1959)

ETAk tradiziozko nazionalismoarekin haustea ekarri zuen. 60ko hamarkada erditik aurrera oposizioko protagonista nagusia ETA izan zen. 1967tik aurrera ekintza armatuak areagotu zuen eta frankismoak errepresioaz erantzun zuen ETArekiko elkartasuna sendotuz.

1970ean Burgoseko Gerra Kontseilua zela eta, ETAko sei kide heriotza zigorrera kondenatu zituzten, nahiz eta gero Francok indultoa eman zien; edo geroago ETAko bi kideren fusilamendua 1975ean Franco hil baino lehenago.

ETA gero eta bideratuago zegoen bide armatura eta aktibismo iraultzailera. Adb: 1973ko Carrero Blancoren hilketa, Madrilen. Hurrengo urtean lehergailu bat jarri zuten Madrilgo kafetegi batean 13 pertsona hilez. Orduan eta bitan banatu zen: ETA militarra eta ETA politiko-militarra.

Entradas relacionadas: