Diktadura frankista euskal herrian

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 37,77 KB

 

3.2 Meatzaritza eta Siderurgia


Penintsulan oso aberatsa da mineraletan, baina XIX. Mendean, portuetatik hurbil zeuder meategiak bakarrik ustiatzen ziren (Malaga, Kantabria eta Bizkaikoak, adibidez)

1868ko Mehategian Oinarrizko Legeak eta beste lege librekanbista batzuek mesede egin zioten mehatzaritzaritzari; eskaera handitu egin zen trenbideen eraikuntzagatik, burdinaren arkitekturagatik eta prozesu industrialen makanizazioagatik edo bigarren industriagatik

3.3 Garrantzi gutxiko beste industriak


Nekazaritzatik eratorritakoak beste industria batzuk (Oliba-olioarena, ardoa..)

Atzerriko inbertsioa oso garrantzitsua izan zen industrian hedatzeko→ Domecq, Osborne

1.2 Politika ekonomikoak


XIX mendearen amaierako gariaren krisiak, batetik, eta industriako sektore nagusiek -kotoiaren ehungintzak, Bizkaiko siderurgiak eta Asturiasko meatzaritzak- kanpoko lehia gero eta handiagoarengatik izandako arazoek bestetik, berekin ekarri zuen XX. Mendearen lehen herenean Espainiako politika ekonomikoak nazionalismo ekonomiko argi bateranzko joera hartzea

Politika hori bi mekanismotan gauzatu zen: → Kanpoko produktuen aurkako babess-neurrien ondorioz, 1906ko Muga Zergen Oinarrien Legea. Europako muga protekzionistarik zorrotzenak eraiki ziren → Estatuaren interbentzionismo, estatuarekiko kontratuen bitartez. Industria nazionala zuzenean sustatzeko politikan oinarritu zen. Interbentzionalismoa gorena Primo de Riveraren diktaduraren garaian: laguntza zuzenak eta zerga-abantailak ematen zituen industria-enpresen sorrera eta garapena sustatzeko. Politika protekzionista horrek industrializazioa bultzatu zuen, baina orduan prezioak igo egin ziren, kanpoko lehiarik ezaren ondorioz; horrek kontsumitzaileen erosahalmena mugatu zuen.

3.1 Industriaren hazkundea (258-260)

Industrian ekoizpenaren hazkundea neurritsua izan zen, gorabehera handikoa; Europako gainerako herrialdeetan ere ohikoa izan zen hori. Industriaren hazkundeak ezaugarri hauek izan zituen:

-Bigarren industria-iraultzako aldaketa teknikoak bereganatu zituen: elektrifikazioa, siderurgia modernoa (Bessemer bihurgaiko) eta industria kimikoa

-Oinarrizko industriak eta ekipamendu-ondasunen industriak hazi egin ziren

-Industria dibertsifikatu egin zen, beste industria mota batzuk sortu eta sendotu baitziren

-Dibertsifikatzeaz gain, industrializazioa beste gune batzuetara zabaldu zen, besteak beste Madrilera


→ INDUSTRIA TRADIZIONALAK:


Sektore tradizionalen artean, kotoiaren ehungintzak Espainiako garrantzitsuena izaten jarraitu zuen, Katalunian kontzentratua.

Siderurgia-ekoizpenak hazkunde nabarmena izan zuen. Oso kontzentratuta zegoen Bizkaian (egiten zen); burdinazko eta altzairuzko ekoizpen nazionalaren %50 Bizkaiari zegokion. Bizkaiko Labe Garaiei, sektorearen monopolioa baitzuen ia.

Industriaren dibertsifikazioa agerian geratu zen kontsumo-ondasunen beste industria batzuetan


OLIGOPOLIOAK????--> Produktu baten hornidura enpresa gutxi batzuen eskuetan dagoeneko merkatu-egoera da; egoera hori dela eta, enpresa horiek prezioetan eragiteko ahalmena dute.


→ INDUSTRIA BERRIAK:


Sektorerik dinamikoenetariko bat elektrizitatea izan zen. Bizkor sartu zen eta hazkunde handia izan zuen XX. Mendearen lehen hamarkadetan.

-Hidroelectrica Ibérica adibidez Bilbon sortua

Industria metalmekanikoek 1920ko hamarkadan izan zuten une gorena


Trenetarako eta trenbideetarako materialaren ekoizpenarena izan zen sektorerik indartsuenetako bat, mundu-gerran Europako eskaria handitu egin zelako, eta diktadurak material mugikorra berritzeko politika bat abiatu zuelako.

Estatuak itsasontziak eraikitzeko eta konpontzeko industriaren garapena sustatu zuen, enpresa nagusiak Euskalduna

Beste industria berri batzuk automobilgintzarena eta aeronautikoa, ez ziren beste herrialde batzuetako mailara iritsi. Espainiako enpresa bakarrak, Hispano-Suizak esportaziorako luxuzko autoak fabrikatu zituen.

INDUSTRIA KIMIKOAK→ garapen mugatua izan zuen→ Lehergaien fabrikazioa nabarmendu zen. Unión Española de Explosivos enpresak administratua.


→ INDUSTRIALIZAZIOAREN MUGAK:


-Nahiz eta industriak lorpen handiak eskuratu industralizazioak ez zuen lortu atzerapena gainditzea eta Europa industrialeko mailetara iristea.

-Bigarren industria-iraultzako industria berrien garapena kontinenteko beste herrialde batzuetakoa baino askoz murritzagoa izan zen.

-Enpresek, tamaina txiki samarra izaten jarraitu zuten, eta lehiakortasun urria. Barne-merkatura bideratu zuten ekoizpena. Ia berentzat erreserbatua zuten, eta uko egin zioten kanpo-merkatuan lehiatzeari.

-Protekzionismo zorrotzak industria-ekipamendurako inbertsioak gutxieneko mailara jaitsarazi zituen. Lanaren produktibitatea etengabe jaistearen beste arrazoietako bat izan zen hori.

6.GAIA

Langileen mugimendua eta nazionalismoa Euskal Herrian (1890-1923)



5.2 Euskal nazionalimoa (189)

Espainiar nazionalismoa iraultza liberalean eratu zen, eta proiektu nazional unitario bat bezala erregionalismo periferikoek errefusatu zutena

EUSKAL NAZIONALISMOA

Euskal nazionalismoa bi gertakaritatik JAIO zen: karlistaldiak-foruen abolizioa ekarri zuten- eta industrializazioa-Espainiatik immigranteak iristea eta euskal gizarte tradizionala azkar aldatzea eragin zuen-

Foruen auzia izan zen estatu liberalen eta euskal probintzien arteko gatazkaren ardatzetako bat. Literatura foruzaleak landagiroa idealizatzen zuen, eta mitoetan, kondairetan eta tradizioetan oinarrituta.

Errestaurazioa heldu→ Liberalismoa inposatu egiten da

1876an karlismoak porrot egin eta gero, foruzaleak bi talde politikotan banatu ziren: batzuek Euskadiren eta Nafarroaren batasuna defendatzen zuten foruak aldarrikatzeko; besteek, autonomismora eboluzionatu zuten. Burgesia industrialak, Cánovasen sitemaren alde egin zuen

Euskal nazionalismoaren lider nagusiak karlismotik zetozen. Sabin Arana izan zuen buru eta ideologo nagusia

1895ean, Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) sortu zuen


Aranak ideologia klerikala eta tradizionalista zuen, eta arraza, hizkuntza eta ohiturak aldarrikatu zituen modu xenofoboan eta arrazistan. Baretu egin zen 1898an probintziako diputatu hautatu zutenean, ideia moderatuera hurbildu zen. Azkar piztu zen eztabaida EAJren barruan, independentismoa eta autonomismoa defendatzen zutenen artean eta estatuaren barruan autonomiarako formula bal bilatzen zutenen artean.


7.3 Liberalismoa kapitalistaren kontrako ideologiak (214-215)

-Alderdi progresistak eta demokratak langileen eskaerak babestu zituzten BAINA 1874ra arte

-Ordutik aurrera, langileek desengainu handia hartu zuten politika tradizionalarrekin eta ideia iraultzaile anarkista eta sozialistetarantz jo zuten.

-Lehen gizarte-ideologia sozialismo utopikoa izan zen


MARXISMOA→ teoria sozialista garrantzitsuena da

-Teoria horren arabera, gizarte industrialetan klase- borroka bat dago burgesiaren eta langileen artean

-Langileek iraultza gehiago egin behar zuten (gehiago azaltzea (jabetza pribatua...))

Boterea eskuratzeko



ANARKISTAK→ estatuaren aurka zeuden, eta pertsonen arteko borondatezko elkarteen betetik ordezkatu nahi zuten


-Politika zein alderdi politikoak beztertzen zituzten, eta hauteskundeetan parte hartzearen kontra zeuden

-Espainiako langile-mugimendu hasiberriak anarkistarantz jo zuten. I. Internazionalaren eraginez


Espainiako lehen langile-biltzarra Bartzelonan egin zen, 1870 an


Biltzar horretatik Espainiako Eskualde Federazioa sortu zen


Parisko Komunaren porrotaren osteko erreprezioak FREri eragin zion. Desadostasunak izan ziren LNEko marxisten eta anarkisten artean


7.4 Langileen antolamendua berrezarkuntzan (216)

Berrezarkuntzaren garaian, anarkismoarekin batera langile-erakunde sozialistak sortu ziren. Paul Lafargue, Marxen suhia, Madrilen izan zen, eta han tipografo talde bat prestatu zuen. Pablo Iglesias zen talde sozialista horren buru, eta talde horretatik sortuko zen. 1879an, Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE)

Elkarteen Legeak askatasun sindikala aitortu zuen. Langileen Batasun Orokorra (UGT) erakunde sindikal sozialista sortu zen.

HELBURUAK hauek ziren:


-Gizartea iraultzaren bidez aldatzea

-Langile-klaseak boterea lortzea eta jabetza pribatua jabetza sozial bihurtzea. Sozialismoa oso poliki zabaldu zen, eta mendearen amaieran Madrilen, Bizkaian eta Asturiasen soilik zegoen indartsu.

Arrakasta handiagoa izan zuen ideia anarkisten hedapenak


BI eremu geografikotan zabaldu zen:


Alde batetik→ KATALUNIAN

Bestetik→ ANDALUZIAN

-Espainian, ideia anarkistak prentsaren eta liburuen bidez zabaldu ziren, bai eta ateneo libertarioen sorreraren bidez ere. Ateneo horietan, langileek eztabaidak izaten zituzten eta prestakuntza jasotzen zuten.


7.5 Sindikalismo katolikoa (217)

-Langileen eskakizunak bideratzeko hirugarren bidea sindikalismo katolikoa izan zen. Elizaren doktrina sozialean oinarritzen zen; doktrina hori Leon XII.A zabaldu zuen Rerum Novarum entziklikan.

-Sindikalismo katolikoarentzat, gizarte-desberdintasunak ukaezinak ziren, eta ezin ziren ezabatu. Mugimenduaren helburua langabeziaren nahiz greben ondorioak arintzea zen, bai eta langileen lan-baldintzak hobetzea ere, ugazabaren eta lagileen arteko harreman paternalista bultzatuz.


2.1 Errepublikanoak + sarrera (231)

Sistematik beztertutako alderdiek oso pisu txikia izan zuten Berrezarkuntzaren hasieratik, baina XX. Mendearen hasieran indar eta babes gehiago lortu zuten. Era berean, sindikalismoa eta langile-alderdiekin

ERREPUBLIKANOAK (pag 231)


XX. Mendeko lehen hamarkadetan, errepublikanismoa izan zen sistemaren oposizio garrantzitsuena; intelektualek eta erdi-mailako klaseko zenbait sektorek demokratizazio politikoa lortu nahi zuten, eta erregimen errepublikanoarekin identifikatzen zuten asmo hori. Errepublikanismoa ideologikoki berritu en liberalismoaren ildo berriaren doktrinak bere egin zituenean; ildo hori demokratikoa, laizista eta erreforma sozialen aldekoagoa zen. Euskal probintzietan, errepublikanoen betiko aldarrikapenez gain, foruak eta estatus ekonomiko berezi bat aldarrikatzen ziren.


2.2 Nazionalistak (232)

XX.Mendearen hasieran, 1903an Sabino Arana hil ostetik 1923an Primo de Riverak estatu-kolpea eman arte, nazionalismoak legez kanpoko elkarte txiki eta klandestino bat izateari utzi zion, eta masa-mugimendu bilakatu zen.

-Prentsa nazionalistak Aberri astekaria zuen: EAJren lehen egunkaria izan zen, eta alderdiko pertsona garrantzitsuek diruz lagunduta finantzatu zen. Mugimendu nazionalistaren hedapenean garrantzia zuen ikusita, egunkari bat sortu zuten probintzia penintsular bakoitzean

-Gainera PROPAGANDA (proselitismo-lan) handia egin zuten alderdi kulturalei eta folklorikoei buruzko kontzentrazioetan.

-1911n, Euzko Alderdi Jeltzalea parte-hartze politikoko alderdi gisa eratu zen

-Gainera, oinarri soziala handitu zuenez, burges txikien mugimendu izateari utzi zion, eta klasearteko mugimendu bilakatu zen.

Alde horretatik→ (ELA) sindikatu agertzen da


-1915ean, borroka gogor eta luzea piztu zen alderdiaren barruan:

Alde batetik, sektore erradikal, independentista eta Aranaren ideien defendatzailea zegoen eta bestetik, sektore moderatuagoa, liberala autonomia alde zegoena.

-Sektore moderatuaren eta autonomistaren estrategia berria hautatu zuen EAJk


2.3 Langile mugimendua (233)

XX. Mendearen hasieran, Espainiako langile-mugimenduak jarraitzaile gutxi zituen oraindik


Hogeiko hamarkadara arte, ez zen sortu benetako masa-sindikalismoa. Gainera, langile-mugimendua bi korrontetan banatuta zegoen: anarkista eta sozialista.

→ ANARKISMOA: CNT

Anarkismoak beti egin zion uko politikan parte hartzeari, eta ez zuen onartu erreformismo soziala. → Kataluniako baita Andaluziako eremuetan zegoen hartuta.

-Euskal probintzietan ez zuen ia eraginik izan

-Garai hartan, Frantziako sindikalismo iraultzailearen eragina hedatu zen; haren arabera, greba orokorra zen tresna iraultzaile eraginkorrena.


Kataluniako langile-elkarte anarkosindikalistek bultzatuta, (CNT) eratu zen 1910ean eta zuzeneko ekintza hartu zuen estrategiatzat biolentzia politikoa alde batera utzita.


→ SOZIALISMOA: UGT eta PSOE

XX. Mendearen hasieran, PSOE erakunde politiko txiki bat zen, eta mantso ari zen hazten; alderdiari estuki lotutako UGT sindikatuak, berriz, sekulako gorakada izan zuen.

-PSOEren buruak, Pablo Iglesiasek, hamarkada bat igaro ostean baino ez zuen onartu errepublikanismoarekin bat egitea erregimenaren demokratizazioaren aldeko borrokan, iraultza sozialari uko egin gabe.

-Estrategia-aldaketa hori Aste Tregikoaren ondoren gertatu zen (1909)


7.GAIA

2. Errepublika: 1931ko Konstituzioa eta erreformak (1931-1936)


1.1 Monarkiaren amaiera eta behin-behineko gobernua (272)

Apirilaren 12ko udal-hauteskundeetan, monarkikoek lortu zuten zinagotzi gehien, kazikeek kontrol handia baitzuten landa-eremuetan. Baina hiri handietan errepublikanoen eta sozialisten koalizioak irabazi zuen, horrek monakiaren babes falta utzi zuen agerian.


Euskal probintzietan, eskuineko blokeak- EAJk eta karlistek irabazi zuen zenbaketa orokorretan, baina ezkerreko blokeak- sozialistak eta errepublikanoak buru zituenak-lortu zuen garaipena udalerri jendetsuenetan. Bilbon, Donostian, Irunen.

1931ko apirilaren 14, Eibarrek Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen, eta hiru koloreko bandera zintzilikatu zuten Madrilen, Niceto Alcalá Zamorak aldarrikatu zuen, gobernu berriaren izenean. Erregea erbestera joan zen. Batzorde iraultzailea -errepublikako behin-behineko gobernu bihurtu zen.

Alderdi guztietako kideak izan zituen gobernuak: Alcalá Zamora


Gobernuak erdi mailako klase profesionalak, burgesia txikia eta langile-lider sozialistak ordezkatzen zituen


Espainiako Bigarren errepublika modu baketsuan eta jai-giroan iritsi zen. Biztanleriaren sektore askorentzat, erreforma politiko eta sozial sakonak egiteko asmoen sinboloa zen.


1.2 Berehalako erreformak (272-273)

Gobernuaren helburu nagusia gorte konstituziogileak osatzea zen. Hala ere, aurreneko hilabeteetan, berehalako zenbait erreformari heldu zien:

Lurralde-gaiei buruzko eztabida. Nazionalismoek segituan jarri zuten autonoia auzia errepublikaren mahai gainen. Gobernu errepublikanoak konpromiso bat lortu zuen, eta haren bidez, Generalitatea berrezarri zen Kataluniako gobernu autonomo giza, autonomia-estutua onartu bitartean. Estatuaren arazoa izan zen, eukaldunen kezka politiko nagusia. Estatu osoan, euskal probintzietan baino ez zuten lortu garaipena eskuineko alderdiek, eta beraz, ezkerreko indar errepublikanoek ez zuten, begi onez ikusten estatutuaren ekimena EAJren esku uztea; alderdi politiko horrek uko egin zion beste talde antidinastioekin batera aldaketa errepublikanoa ekartzearen alde lan egiteari. Hortaz, ezkerrak gobernatzen zituen erakundeetatik zuzendu nahi izan zuten prozesu autonomikoa, EAJk ez zezan.

. Nekazarrien miseria. Nekazarien egoera kaskarra arintzeko zenbait dekretu atera zituen gobernuak, eta horrek piztu zuen. Nahitaezko lur-lantzeari buruzko dekretuak lurrak landuta izatera behartzen zituen lur-jabeak. Udalerrien dekretuak nekazaritzako langabezia murriztea zuen helburu, eta horretarako, lehentasunez udalerriko bertako jornalariak kontratatzera behartzen zuen.

. Hezkuntza. Analfabetismoa desaerraraztea eta irakaskuntza likoa sustatzea ziren gorbernuaren helburu nagusiak, eta beste horrenbeste irakasle kontratatzea.

.Armadaren erreforma. Azaña Gerrako ministroak abiarazi zuen. Armada modernizatu eta eranginkorrago bihurtu nahi zuen ofizialen gehiegizko kopurua murriztuta, eta botere zibila nagusi zela ere xedatu zuen. Lehen-biziko dekretuak errepublikari fideltasuna zin egitera behartu zituen militarrak. Erretiroen dekretuarekin, borondatezko erretiroa eskaini zieten ofizialei, soldata osoa jasotzen jarraituta.


1.4 1931ko Konstituzioa (274-275)

Ekainaren 28an gorde konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren, errepublikaren konstituzioa idazteko. Gizonen sufragio unibertsalari eutsi zitzaion. Lehen aldiz Espainian, hauteskundeak benetan libreak eta garbiak izan ziren

Errepublikanoen eta sozialisten koalizioak gehiengoa eskuratu zuen


Errepublikaren aurkako alderdi eskuindarrek gutxiengo txiki bat baino ez zuten lortu


Euskal probintzietan, ordea, ezker errepublikano-sozialistak porrot galanta izan zuen. EAJk, Elkarte Tradizionalistarekin koalizioan.


1931 Konstituzioa

Gorte konstituziogileek Espainiaren historiako lehen konstituzioa onartu aurten. Sozialistek eta ezkerreko errepublikanoek errepublika demokratiko eta akonfesional bat ezartzeko konpromisoa hartu zuten, eta horren emaitza izan zen konstiuzio-proiektua.

Eskubide eta askatasun asko jasotzen zituen; adibidez, boto-eskubidea aitortzen zien amakumeei, ezkontza zibila eta dibortzioa.

Jabetza pribatua errepetatzen zuen, baina herrialdearen aberastasuna interes nazionalen menpe jarrita. Hortaz, jabetza pribatuak nahitaez desjabetu zitezkeen, interes orokorragatik, baina zegokien kalte-ordaina emanda. Ekonomiaren zenbait sektore nazionalizatzeko aukera sortu zuen.

. Gorteak -edo diputatuen kongresua-gabera bakarrekoak zire. Gaitasun handia zuten legeak egiteko, gobernua politikoki kontrolatzeko, eta errepublikako presidentea ere kargutik ken zezaketen.

. Errepublikako presidentea zen estatubura, eta gobernuko presidentea izendatzea eta kargugabetzea, legeak promulgatzea, eta gorteak desegitea ziren haren funtzio nagusiak. Gobernuek presidentearen konfiantze eta parlamentuaren gehiengoaren babesa izan behar zituzten.

. Auzitegien autonomia eta independentzia ziren justiziaren oinarria. Epaimahaiak ezarri ziren


Konstituzioaren arabera, (errepublika estatu bat da bere osotasunean, eta hori bateragarria da eskualdeen autonomiarekin. Hainbat probintzia eskualde autonomotan antola zitezkeen. Estatuaren eta eskualde autonomoen artean eskumenen banaketa egitean, estatuaren nagusitasuna lehenetsi zen, eta gorteek onartu behar zituzten autonomia-estutu guztiak.

Estatuaren akonfesionaltasuna, eta estatuaren eta Elizaren arteko banaeta ezarri ziren, eta Elizari estatutik jasotzen zuen finantzaketa kendu. Erlijio-kongregazioei hezkuntan, merkataritzan eta industrian aritzea debekatu zitzaien. Artikulu horiek eztabaida latzak eragin zituzten, eta oso ondorio larriak izan zituzten: Alcalá Zamorak dimititu egin zuten.


Adostasunik gabeko konstituzio bat

1931ko abenduan baina komenigarria izaten denaren kontra, indar politiko guztiak ados jarri gabe jaio zen


Konstituzioa onartu baino aste batzuk lehenago, gorteek Alfontso XIII.A epaitu zuten, Primo de Riveraren estutu-kolpean izandako erantzukizunagatik. Goi-mailako traizioa leporatu zioten, eta erruduntzat jo zutenez, ondasunak eta tituluak kendu zizkioten, eta betiko deserrian egotera kondenatu zuten.


8.GAIA

2. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)


Koadernilloa (4 orrialde)



Consecuencias de la guerra civil


ESTATUA ETA EUSKO JAURLARITZA


1936ko uztailan altxamendu militarra sortu zenean, nahasmen-aldia hasi zen Euskadin, eta presaka bilerak egin eta erabakiak hartu behar izan zituzten, egoera horrek Euskadiko etorkizuna baldintzatu zuen. Politika arloan EAJk izan zuen zeregin handiena, Euskal Probintzietako alderdi garrantzitsuena baitzen. Eskal nazionalistak (nahiko epel?) azaldu ziren erregimen errepublikanoarekiko, batez ere, erlijio-auziarengatik.


Eusko Alderdi Jeltzaleak Errepublikako gobernuarekin negoziatu zuen eta horrek bi ondorio izan zituen: alderdi nazionalistak errepublika babestea eta lehen euskal estatutua onartzea.1936ko urriaren 1ean, Madrilgo gorteek Euskal Autonomia Estatutua onartu zuen eta urriaren 7an, Jose Antonio Agirre, Gernikako Batzar etxean egindako zinaren bidez, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakaria bihurtu zen.


7.1 ESTATUTUA LORTZEKO URRATSAK


II. Errepublika aldarrikatu zenean, berehala jarri ziren abian berriro ere estatutuaren aldeko ekimenak. Eusko Jaurlaritzari proiektu bat lantzeko eskatu zioten eta aurkeztu zuen Euskal Estatutu Orokorra izenaz (Euskal Probintziak eta Nafarroa biltzen zuena). Geroago, Euskadiko eta Nafarroako udalak bildu ziren Lizarran eta gehiengo zabalaz onartu zuten Lizarrako Estatutua. Estatutu ezartzen zen Eusko Jaurlaritzak Vatikanoarekin harreman diplomatikoak ezartzeko ahala izan behar zuela, eta horrek eztabaida bizia sortu zuen alderdi errepublikanoak ez baitzeuden prest hori onartzeko. Espaniako Gorteetan aurkeztu zenean alderdi errepublikanoak erabat baztertu zuten.


Gorteek ezezkoa eman ostean, beste batzorde bat eratu zen beste proiektu bat egiteko. Hala ere, Nafarroako sektore karlistek eta tradizionalistek baztertu egin zuten proiektua bereizi egin nahi baitzuten. Azkenean bilera tirabiratsu batean aurkeztu zen eta Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako udaletako udaletako gehienek baiezkoa eman zuten, baina Nafarroako udaletakoek, aldiz, ezezkoa. Emaitzak ikusita, Estatutua hitu Euskal Probintzietara mugatuta geratu zen eta erreferendumerako deia egin zuten, herritarrek botoa eman zezaten. Hauteskundeak 1933an izan ziren  baina Araban gehienek ezezkoa eman zutenez lehengo autonomia estatutua onartzea lortzeko itxaropena bertan behera geratu zen. Urte horretan, hauteskunde orokorretan CEDA alderdia irabazle izan zenean.

1934tik 1936ra bitartean, CEDAk ezezkoa eman zion estatutua onartzeari beraz proiektua gelditu egin zuten eta EAJren eta gobernu zentralaren arteko harremanak gero eta tirabiratsuagoak izan ziren. Fronte Popularra boterera iritzi arte, autonomia-estatutuaren auzia ez zen berriro aztertu.


EUSKO JAURLARITZAREN JARDUERA


Agirrek Eusko Jaurlaritza eratu zuenean, egoera oso konplexua zen, Gerra Zibilaren Garaia baitzen. Araba eta Gipuzkoaren zatirik gehiena frankisten esku zeuden. Bizkaian soilik izan ziren eraginkorrak 1937an frankisten erasoa hasi arte. Denbora horretan alderdi guztiek izan zuten ordezkaritza gobernuan, edonola ere, nazionalisten esku zeuden sail garrantzitsuenak (Defentsa, Ogasuna…) eta orden publikoa zein ekonomikoa kontrolatzen zuten.Estatutua garatu zenean egoera hain berezia zenez, onartutako eskumenak gainditu egin zituen Eusko Jaurlaritzak eta ia estatu independiente bat bezala funtzionatu zuen.


Eusko Jaurlaritzak iraun zuen bederatzi hilabeteetan: kleroari ez zioten ia batere jazarri, erlijio-askatasuna onartu zen, ordea publikoari eutsi zioten, jabetza pribatua errespetatu zuten eta armada eratu zuen ordena publikoari eusteko (Ertzaña). Aldi honetan ez zen ia gerbarik/protestarik egon. Industria-arloan, Jaurlaritzak gabezia handiak izan zituen (industria ez zen gerrako beharretara moldatu) eta Euskal Unibertsitatea, Ospitale Zibileko Medikuntza Fakultatea, Lurralde Auzitegia eta Euskadiko Goi Auzitegi Ekonomiko Administratiboa sortu ziren.


1937ko apirilean Mola jeneralen erasoa hasi zenean, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna lurraldea defendatzea zen. Horregatik, borrokak oso latzak izan ziren, baina pixkanaka, tropa frankistek Bizkaia konkistatzea lortu zuten.


IPARRALDEKO FRONTEA


Iparraldeko fronteak 300 kilometro luzera zuen. Kantabriako eta Asturiasko armada autonomoak ez ziren ondo antolatu tropa frankistei aurre egiteko.


GERRAREN BILAKAERA


Eusko Jaurlaritzaren eta Iparraldeko Armadako buruaren arteko harremana tirabiratsua izan zen beraz, Eusko Jaurlaritzak armada nolabait autonomoa antolatzeko erabaki zuen. Helburua frankisten defentsa haustea eta Gazteizeraino iristea zen. Baina euskal tropak ez zeuden ondo prestatuta eta ez ziren ondo koordinatu, ondorioz porrot egin zuten. Ordutik ez zen mugimendu handirik izan frontean.


Iparraldeko operazioen buruak, Mola jeneralak, erasoari ekin zion eta aldi berean zibilen aurkako bonbardaketak hasi ziren Durangon. Apirilaren 26an, gerrako ekintzarik lazgarrienetariko bat izan zen, nazioartean ohiartzun handia izan zuena: Gernikako bonbardaketa, alemaniar indarrek erabat suntsitu zuten herria..


Data horietan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Armada Erregularra eratu zuen eta Defentsarako Sailak egin zituen izendapenak. Frankistek erasoka jarraitzen zuten eta zenbait egunez borroka gogorrak izan ostean, euskal batailoiek Sollube eta Bizkargi gainak galdu zituzten. Derio okupatu zuten, Bilboko zubia lehertzeko agindu zuten frankistak geldiarazteko baina ez zuten lortu. Frankoren tropek hiriburuan sartzea lortu zuten, ekainaren 19ko goizean. Ordurako euskal baitaloiek atzera egin zuten Santoñaraino (Kantabria).


GERRAREN ONDORIOAK


Lurraldea erabat suntsituta geratu zen. Herriak, errepideak eta azpiegiturak guztiz hondatuta geratu ziren, baina Bilbo izan zen salbuespena. Eusko Jaurlaritzak debekatu zuen industria nagusiak suntsitzea eta frankistek hori baliatu zuten armagintzarako.

Milaka borrokalari eta buruzagi politiko atxilotu eta zigortu zituzten. Haietako asko lan-batailoietara eraman zituzten eta beste asko espetxeratu eta hil zituzten (heriotza-zigorraren bidez).

Milaka pertsonen erbesteratzea, hau da, Euskaditik ihes egin zuten: Kantabriara, Frantziara edo Erresuma Batura. Bigarren Mundu Gerra sortu zenean Latinoamerikako herrialdeetara ihes egin behar izan zuten askok, batez ere, haurrak herrialdetik kanpo eramateko beharra zegoen (Frantziak, Belgikak eta SESBk hartu zituzten).

Bizkaiaren eta Gipuzkoaren aurkako zigorra: Frankok bi probintzia horietako Kontzertu Ekonomikoak deuseztatu zituen.

Entradas relacionadas: