Diktadura Frankista Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,1 KB

SARRERA

Frankismoak gogor egin zien eraso euskaldunei. Erregimenak estatuaren kontzeptua totalitarismoan oinarritu zuen.

Espainiak bakarra izan behar zuen, bereizketarik gabea eta diktadura pertsonalaren sisteman oinarrituta. Horregatik, giza eskubide politikoek ez ezik, hizkuntzak, ohiturek eta, oro har, euskal kulturak zapalkuntza handia jasan zuten eta debekatuak izan ziren maiz.

DIKTADURAREN EZARPENA

Euskaldunek gerra zibila galdu zuten, Bilbo erori zenean:

  • Orduan, bi bando bereizten ziren, irabazleena eta galtzaileena.

  • Euskal Herrian gehienak galtzaile ziren eta horregatik, gerraren ondoriorik latzenak jasan behar izan zituzten: epaiketak, fusilamenduak…

  • Errepresioa ez zen hain gogorra izan, gerrak euskal industria behar-beharrezkoa egin baitzuen.

  • 1939ko apirilaz geroztik, Euskal Herrian eskubide eta ideak zapaldu ziren gordinki eta euskal abertzaleak eta ezkertiar guztiek jasan zituzten horren ondorioak.

Egoera honetan ezarri zen Frankoren diktadura Euskal Herrian. Lehen frankismoaren ezaugarriak hauek izan ziren: homogeneotasuna ezarri zen:

  • Aspektu sozio-politikoetan erregimenaren ezarpena eta sendotzea eta bestalde etsai politikoen deuseztapena.

  • Aspektu ekonomikoetan: nazio buruaski eta autarkikoa.

  • Aspektu kulturaletan: ideologia eta erlijio homogeneotasuna.

GERRA ONDOKO KRISI EKONOMIKOA

Politika autarkikoaren eraginez, egoera ekonomikoa ez zen 1950 arte obetu.

Gerra ondoko krisiak modu desberdinetan eragin zien gizarte talde desberdinei, baina populazioaren gehiengoak hornidura zailtasunak, oinarrizko produktuen prezioen gorakada, soldata baxuak eta gosea pairatu zituzten.

GERRA ONDOKO KRISI KULTURALA

Errepresioak irakaskuntza munduari ere eragin zion. Erregimenaren aurkako irakasle euskaldunak mundu bereziki gogorrean jazarriak izan ziren.

  • Komunikabideei dagokienez, erregimenaren aurkakoa izan ziren guztiak itxi egin zituzten. Irratiko emisora guztiak espazio informatibo bakarra izatera behartu zituzten.
  • Euskararekiko muturreko neurriak ezarri zituzten:

- ezin zen euskaraz hitz egin

- ezin ziren euskarazko izenik erabili

Helburua euskal nazionalismoa suntsitzea zen.

FRANKISMOAREN AURKAKO OPOSIZIOA

Erregimena pixkanaka zituen zailtasunak eta nazioarteko isolamendua gainditzen saiatzen ari zen bitartean, Euskal Herrian erbesteko nahiz barneko oposizio antifrankista diktaduraren sendotzea oztopatzen eta erregimen demokratikoa berriz ezartzen saiatu zen.

3.1. EUSKO JAURLARITZA ERBESTEAN

Euskal Herriak erbestean mantendu zuen Eusko Jaurlaritza. Bigarren Mundu Gerran, aliatuek irabaz gero Espainiak erregimena kendu eta Errepublika ezarri zen eta 1936an euskal estatua berrekuratu zuten. Horregatik, erbestean zeuden euskaldunak diplomaziaren esparruan lan egin zuten gogotik eta aliatuengana hurbildu ziren. Eusko jaurlaritzaren ospea Gerra Zibilaren amaiera ondoko uneetan eraiki zen, errefuxiatuei zuzendutako laguntza lana abiaraztea lortu zuenean.

Entradas relacionadas: