Determinismo zientifikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,28 KB

 

1. Jitea: Jaiotakoan dugun eta aldatzea oso zaila den berezko sentimendu eta grina multzoa da

2. Aldartea : behin behineko naturak eta gizarteak emandako eta geureganatutako izaera da

3. Bertutea


: ongi jokatzera bultzatzen gaituen portaera-ohitura da, ekintzak behin eta berriz norabide berean errepikatuz.

4. Bizioa


: gaizki jokatzera bultzatzen gaituen portaera-ohitura da, ekintzak behin eta berriz norabide berean errepikatuz.

5. Kontzientzia morala


: moralaren aldetik zer dagoen ongi eta zer gaizki bereizteko gaitasuna da. Funtzio autokritikoa dauka (epailerena eginez) eta erabakiak hartu baita beren ondorioak ere ulertzeko balio du.

6. Kanpoko askatasuna


: nahi den tokira joan eta egoki jokatzeko aukera izatea da, onartutako lege eta ohituren arabera.

7. Barneko askatasuna


: nahimenaren askatasuna eta nork bere erabakiak hartu ahal izatea da, gauza bat edo bestea nahi izateko askea izanda (askatasun morala).

8. Baldintzapena : erabateko askatasuna ez izatea da baina bai ekintzen erantzukizuna

9. Determinazioa : askatasunez jokatzeko aukera guztiak erabat ukatzea da

10. Determinismo kosmologikoa


: unibertsoa zuzentzen duen legea (patua) dagoela ustea da den dena halabeharrez gertatuz.

11. Determinismo teologikoa


: dena dakien eta gauza guztien kausa den Jainkoak dena determinatuta (predestinazioa, aukeramenik ez) dagoela ustea da, gizakia bere ekintzen erantzule eta askea den edo noraino planteatuz.

12. Determinismo zientifikoa, monismo fisikalista


: materia baino ez dagoela eta dena mugimendu mekanikoa dela ustea da.

13. Determinismo zientifikoa, fisiologikoa:


ekintza askeak erreflexu baldintzatuak eta oso landuak direla ustea da (Pavlov).

14. Determinismo zientifikoa, psikoanalitikoa:


giza ekintzak inkonszientearen eraginez egiten direla ustea da (Freud).

15

 

Determinismo zientifikoa, ekonomikoa:

azpiegitura ekonomikoak Historiako etapa guztiak (ekoizpen moduak) determinatzen dituela dioen teoria da, hala nola ekoizpen prozesuan gizabanako bakoitzak duen tokiak giza kontzientzia determinatzen du (K.Marx).

16. Determinismo zientifikoa, genetikoa


: norberen ekintzen kausa guztiak bakoitzaren ezaugarri genetikoan daudela ustea da.

17. Autonomia (Kant)


Bizitzaren helburuak hautatzeko geure baitatik - ez esperientziatik - ateratzen dugun berezko legea da. Askatasunarena edo lege morala dugu, ez naturala (gertakariena), eta askatasuna nahimenaren propietatea denez, ezin da zientifikoki azaldu.

18. Heldutasun morala, maila aurrekonbentzionala (Kohlberg)


: soilik norberaren interesak asetzeko eta arauak eteteagatik ondorioak kontuan hartuz (saria/zigorra) jokatzea da. Maila honetan, heldutasun txikiena azalduz, bulkada egoistagatik eta modu heteronomoan komenigarria dena bidezkoa dela uste da.

19

 

Heldutasun morala, maila konbentzionala (Kohlberg)

Norberaren gizarteko legeen arabera jokatzea da, alegia, modu heteronomo samarrean eta gizarteko arauetara moldatuz. Maila honetannormala dena bidezkoa da eta zenbait aurreiritzi egoten dira (arrazista, chauvinista edo sexista).

20

 

Heldutasun morala, maila postkonbentzionala (Kohlberg)

Printzipio moral unibertsalen arabera jokatzea da, alegia, norberaren kontzientziaren arabera modu autonomoan. Heldutasun moral handiena den maila honetan bidezkoa da diskriminazio oro gainditu, gizadiko kide sentitu eta duintasuna, giza eskubideak eta elkartasun globala bilatzea.

21. Uste osoaren etika (Weber)


: printzipio eta balioen arabera jokatzeko joera morala da, ekintzen izan ditzaketen ondorioez arduratu gabe. Kasu honetan egilea ez da erantzule sentitzen eta arriskua du jokabide intolerante eta totalitarioak izatea.

22. Erantzukizunaren etika (Weber)


: ekintzen ondorioetan enfasi osoa jartzeko joera morala da printzipio eta balioak 2.Mailan utziz. Kasu honetan egilea ondorioen erantzule sentitzen da baina batere eskrupulurik gabe jarduteko arriskua du.

23. Erantzukizun-printzipioa (Hans Jonas)


: gaur egun gure zibilizazioaren oinarria (aurrerapena) faltsua dela ustea da, lurreko baliabideak ustiatzen direlako edo lurra suntsitzen delako. Egia esan, ekintzen ondorioak arduraz gure gain hartzea aurrerapena da baina hurrengo balaunaldikoengan pentsatu behar dugu mundua guk geuk hartutakoa bezain egokia izan dadin.

Entradas relacionadas: