Deskolonizazioaren kausak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,3 KB

SARRERA

XX.Mendeko lehenengo erdian, Europako inperio handien mende zegoen planetako lurraldeen zati handi bat. Gauzak aldatu egin ziren Bigarren Mundu Gerraren ostean. Lurralde kolonizatuetan, independentzia-
Nahia gero eta biziagoa zen. Bi faktore horien ondorioz, deskolonizazio-prozesu bat abiatu zen, 1945etik 1980 artean gertatu zen.


Deskolonizazioak berekin ekarri zuen estatu berrien sorrera. 1945ean, NBEren 45 herrialde zeuden, 1980an, berriz, kopuru hori 154ra igo zen. Oso prozesu desberdinen bidez lortu zuten koloniek independentzia. Oso arazo sozial, politiko eta ekonomiko larriei aurre egin behar izan zieten.


Deskolonizazioaren kontzeptua eta kausak

Deskolonizazioa
Europako inperioetako koloniek independentzia lortzeko prozesuari esaten zaio. Askotarikoak izan ziren deskolonizazioaren kausak, nazioarteko egoerak eta kolonietako eta haien metropolietako barne alderdiek eragin izan zuten kausa horietan.

  • Europaren ahultzea. II. Mundu Gerrak agerian utzi zuen Europako potentzia inperialaren ahulezia.

  • Inperioei eusteko kostuei gora egitea. II. Mundu Gerrak ahitu egin zituen Europako potentziak eta arazo ekonomiko eta militar larriak izan zituzten.

  • Mugimendu nazionalistak sortzea kolonietan. Mugimendu hauetan funtsezkoa izan zen tokiko lider batzuen eginkizuna, adibidez, Gandhi. Gainera, merkataritza eta administrazio burgesia zen talde independentisten gizarte oinarria.

  • Europako iritzi publikoan eta AEBetan eta SESBen kolonialismoa baztertzea.

  • Nazio Batuek lege laguntza ematea. 1941eko Atlantikoko Gutunean izenpetutakoarekin bat etorri ziren.

  • Bandungeko konferentzia (1955). Independentzia lortu berri zuten herrialdeak jarrera bateratuak hartzen saiatu ziren. 1955eko Bandungeko Konferentzia izan zen proiektu garrantzitsuena. Batzarrak areagotu zuen kolonialismoaren aurkako kontzientzia.

Bilakaera

India azpikontinentean hasi zen deskolonizazioa, Asiako gainerako lurraldeetara eta Afrikara zabaldu zen gero. Hiru etapa handi daude: Hasierako etapa 1945etik 1955era, Bigarren etapa 1955etik 1970era eta Hirugarren etapa 1970etik gaur egunera.

Asia

Asia izan zen II. Mundu Gerraren ostean deskolonizatu zen lehen kontinentea. Bi ereduri esker emantzipatu ziren koloniak: elkarrizketa eta hitzarmenak egin zituzten tokiko eliteekin eta borroka eta gerra kolonialak ekarri zituen.

Deskolonizazio prozesu adierazgarrienak hauek izan ziren: India britainiarra (1947), Zeilan, Birmania (1948), Malaysia (1957), Indonesia (1949) eta Iran (1979)

Ekialde Hurbila eta Magreb

Eskualde konplexua da politikoki. Han sortu dira azken urteetako nazioarteko gatazka nagusienetako batzuk. Hiru arrazoi hauengatik da gatazkatsua: Munduko petrolio erreserbarik handienak han daudelako, I. Mundu Gerraren ostean presaka zatikatu zuten inperio turkiarra lurralde bakoitzaren premiak kontuan eduki gabe eta potentzia horiek oligarkia ustelak ezarri zituzten boterean eta ordura arte arabiarrenak ziren lurraldeetan sortu zen Israelgo Estatua.

Deskolonizazio prozesu adierazgarrienak hauek izan ziren: Arabiarren eta Israeldarren arteko gatazka, Arabiar estatu berriak (Irak, Egipto, siria), monarkia teokratikoak eta Magreb.

Saharaz hegoaldeko Afrika

II. Mundu Gerra amaitu zenean, lau estatu independente soilik zeuden Afrikan, Egipto, Liberia, Etiopia eta Hegoafrikako Batasuna. 1955etik 1975era Afrikako kolonia guztiek lortu zuten independentzia, Namibiak izan ezik.

Deskolonizazio prozesuan lau eremu geografiko bereizten dira: Afrika beltz britainiarra, Afrika beltz frantsesa, Kongo belgikarra eta Afrika portugesa.


Ondorioak

Herrialde deskolonizatu berriek arazo ekonomiko eta politiko berri eta larriei aurre egin behar zieten.

  • Pobrezia eta neokolonialismoa: Deskolonizazioaren ostean, pobrezia ekonomikoa zen nagusi herrialde horietan.

  • Ezegonkortasun politikoa: Garai hartako eredu politiko nagusiak kopiatzen saiatu ziren.

  • Barne gatazkak: Heterogeneotasun etniko, erlijioso eta kultura handiko herrialdeak sortu ziren.

  • Desberdintasun sozial handiak: Gutxieneko txiki txiko batek bereganatu zuen aberastasunaren zati handiena

  • Nazioarteko gatazkak: Herrialdeen arteko mugen trazadurek metropolien interesak izan zituzten kontuan herrialde berrien errealitatea baino gehiago.

Entradas relacionadas: