Deskartes

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

 
*Metodo: Erregela ziur eta errazen multzo gisa, zeinaren ikusketa zehatzak faltsua egiatzat eragozten baitu, eta behar ez diren saialdietan denborarik eman gabe eta bere zientzia poliki poliki igoaz, giza adimenari eskuragarri zaizkion gauza guztien egiazko ezagutzara eramatea behartzen du espiritua. *Arrazoia: Egia faltsutasunetik bereizteko ahalmena da. Deskartes matematikaz baliatzen da egiaren irizpidea bilatzeko. Horregaitik, deitzen zaio "arrazoiaren egia", ez dagoelako esperientziaren menpe, arrazoiarenean baizik. Bere arrazoiketen ziurtasuna eta nabaritasunagatik matematika atsegin duela dio. *Perfektua: Akatsik gabea, ezer falta ez duena. Baina, Deskartes bera ez da perfektua. Izaki perfektua izateko, bere existentzia bere esentziatik bana ezina izan behar da. Arrazoi horregaitik, kontraesanekoa izango litzateke izaki oso perfektua existentziarik gabe ulertzea. *Gainerako zientziak: Filosofiaren menpe daude, matematikaren eredua harturik. Ikasketek Deskartes engainatu egin zuten. Horregaitik, desengainu hura bere filñosofia sortzeko lehen urratsa izan zen, la fleche ikastetxetik atera zenean, han ikasitako guztiak ez zuela ezer balio zuelako, matematikak salbu. *Gorputza: Desakrtesek 3 errealitate bereizten ditu res extensa horietako bat da. Gorputzaren ezaugarriak honako hauek dira: hedadura eta mugimendua eta horiek matemizatu egin daitezkeen ezaugarriak dira. Badaude beste batzuk, kolorea, usainak, zaporeak baina ez dira objetiboak. Honi buruz 5 eta 6 kapituluan hitz egiten du. Mundua, gorputzak barne direlarik, makina bat bezala hartzen du eta honela ondo adierazten du garaiko espiritua. *Substantzia:  Latinez azpien dagoena esan nahi du. Zerbaiten azpian dagoena bere existentziari eusten, berez sutik dagoen beregaineko gauza. Deskartesek hiru subtantzia edo errealitate bereizten ditu: res cogitans (pentsamendua), res infinita (perfektotasuna) eta res extensa (hedadura). *Esentzia: Greziar filosofoek izakiaren aldaketaren barruan zirauena esentziatzat hartzen zuten, eta ousia hitzaren bitartez esentzia eta substantzia berdintzen zuten. Gauzen izaerari edo naturari deritzo. Beraz, gauzen baitan beren aldaketetan irauten duen hori esentzia da. Aldakeran gertatzen diren aldaketak, aldiz, akzidenteak. *Arima: Aristotelismo eta eskolastikan materiazko izaki bizidunei dagokien printzipio subtantziala. Bizitza ematen duen forma. Batez ere, gizakiaren kasuan, espirituala, materiarik gabekoa, bakuna eta hilezkorra. Deskartesentzat substantzia pentsatzailea. Bere existentzia pentsatzean datza, pentsatze ekintzak egiten egotea, hala nola: zalantzak egitea, nahi izatea, baieztatzea, ezeztatzea, sentitzea... Pentsatzeari uzten dionean existentziari ere utzi egiten dio. Espiritu bat denez gero, ez du materiarik behar existitzeko. Horregaitik, gorputzetik guztiz independentea da eta gorputza baino askoz errezago ezagutzen da.

Entradas relacionadas: