Denbora historikoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,14 KB

NOLAKOA DA EZAGUTZA HISTORIKOA


Historian zehar izandako paradigma ezberdinen arabera, historiaren objektua ezberdina izan da. Tradizionalki Historiak, politikariak, errege eta gobernariak, boteredunak... Agintariak zituen protagonistatzat, gutxiengo ziren buruzagi taldea, alegia (Positibismoan adibidez).Annales eskolaren bidez (denominada así por la publicación de la revista francesa Annales d'histoire économique et sociale (1929). La escuela de los Annales se caracteriza por haber desarrollado una historia en la que se han incorporado otras ciencias sociales como la geografía, la sociología, la economía, la psicología social y la antropología, entre otras) historiaren objektua aldatu egin zen: historia gizarteko gizakiaz arduratzen hasi zen, denbora eta leku konkretuetan, gizartean zehazten den gizaki abstraktuaz.Ikuspegi aldaketa honetan ere eragin handia izan zuen Vilar irakasleak: “historiaren objektua giza-gizarteen dinamika da”, masen ekintzak (demografiarenak, ekonomiarenak, mentalitateenak), instituzioen ekintzak eta gertakariak.
Historiaren objektua, beraz, pixkanaka-pixkanaka zabaltzen joan da.

Nolakoa da ezagutza historikoa?

Zer egiten du historialari batek?Gaur egungo paradigmetan, edozein zientziaren ardatzak bi dira:a)Metodoa: ikerketa bidea, metodo historikoa.B)Ezagutza: ikerketa  metodoaren ondorioz sortutako emaitza, ezagutza historikoa.
METODOA  (eskema)
(ikerketa metodoa islatzen du ondorengo kontzeptu mapak)Historialaria informazio iturri desberdinetan oinarritzen da, iturri hauek lau motatakoak dira: 1.Idatzia: autobiografia, zentsuak...2.Ahozko testigantzak, historia garaikiderako eta eskolarako oso garrantzitsuak.3.Ikus testigantzak: argazkiak, marrazkiak, filmak ...4.Testigantza arkeologikoak, aztarnak eta artefaktuak: eskulturak, txaponak...

Hauek baliatuz historialariak hauxe egiten du:

1.Hipotesiak azaldu.2.Iturriak aztertu: eskaintzen diguten informazioa ere prozesatu egiten dugu, beti teoria batean oinarrituta eta fidagarritasunaren arabera. Paradigma historikoa izango da oinarria. 3.Gertaerak kokatu eta ordenatu.4.Iragana berpizteko historikoki imajinatuz.5.Garaiko ikuspuntua, sentimendu eta irudiak kontuan edukiz (Enpatia).6.Gertaerak izaeraren arabera sailkatu, berezko hiztegia erabiliz.7.Gertaerak komunikatu argibide marko batean, zergatiak azalduz. Esplikazioak ematerakoan 3 markotan eman behar ditugu:Egiturazkoan: antzekotasun eta desberdintasunak azalduz. Prozesuskoan: badaude lehendik datozkigun gauzak eta aldaketak.Jarraitasunarekin aztertzen dugu. Kausalitatean: gertakizunen jatorri eta ondorioak.Pausu hauek eginda, iragana ulertzen eta azaltzen saiatzen da historialaria, eta honek lagunduko dio, oraina ulertzen, gaur egungo zerbaitek kezkatzen duenean.(-)Ezagutza historikoaren OSAGAIAK:
EZAGUTZA (eskema)
Ezagutza historikoaren osagaiak lau dira:

1.Gertaerak, datuak eta kontzeptuak

Eskolan gehienetan hau soilik landu izan da, baina historia ulertzeko osagai guztiak dira beharrezkoak. Hauek, hiztegi historikoaren erabilera eta aplikazioa zuzena eskatzen dute.

2.Denboraren kategoriak (dimentsioak)

Historiaren ardatza. Bi dimentsio edo kategoria bereizten dira:

2.1Jarraikortasuna/aldiberekotasuna (diakronia/sinkronia)

Gertaera historikoak, bata bestearen atzetik edo aldi berean ematen dira. Batzuetan, bata bestearen atzetik gertatzen dira, eta ordena garrantzitsua da. Baina beste batzuetan, aldi berean ematen dira, batez ere bi leku desberdinetaz ari bagara. Hauei diakronia eta sinkronia deitzen zaie. Honek kronologia menperatzea eskatzen du, aldizkakotasuna eta giza konbentzioak.

2.2.Iraupena

Hasieratik amaiera bitartean igarotako denbora. Hiru iraupen mota bereizten dira historian Braudel-en arabera (Annales eskola)
, hiru tempo:

2.2.1.Laburra

Data zehatzak. Historia tradizionalean hauxe zen irakasten zena. Adib: Espainiako Gerra Zibilaren hasiera data, erregimen politiko baten erorketa data. Historia 3 geruzetan banatuko bagenu, hau azala litzateke. (Positibismoak hau bakarrik aztertzen zuen, ekintzak ordenan jartzera mugatzen zen).

2.2.2.Ertaina:

zikloena. Ziklo ekonomikoak, politikoak, agintaldi bat, krisialdi ekonomiko bat, diktadura bat... Aldi bat da, iraupen desberdina duena. Gehienez belaunaldi batek konpartituko denbora, 50 urte. Iragan edo etorkizunean gerta daitezkeenak.

2.2.3.Luzea

Egituren denbora. Egitura ekonomikoa (kapitalismoa...); egitura sozialak (gizarte esklabista, klasista...); mentalitate mailako egiturak (jarrera, ikusmolde kolektiboak), egitura erlijiosoa (heriotza, sexualitate, ezkontzaren... Aurrean); egitura familiarra (familia nuklearra, tradizionala...); folklore mailako egiturak; ... Gure bizitza baino askoz iraupen luzeagoa du eta ondorioz beste geruzetako gertaera askoren arrazoiak hemen bilatu beharko ditugu. Adib: palestinar-judutar gatazka: egunero gertakariak gertatzen dira eta zikloek ere eragina dute, baina gatazka ondo ulertzeko egitura beharrezko dugu.3 iraupen hauek, zergatiekin, kausa-ondorioekin loturik daude. Adib: Frantses Iraultza ulertzeko, epe laburrean, ertainean eta luzean bilatu behar ditugu zergatiak.3 iraupen mota hauek aldi berean ematen dira.3 iraupen hauen azaleratzea oso garrantzitsua da, denbora dimentsioa menperatzea ekarriko baitu.

3.Prozesuaren ideia:

historia prozesu bat da, jarraia da. Ideia honetaz jabetzeko konparaketak egin behar dira, erlazioak ezarri behar dira: -oraina/lehena-jarraikortasuna (aurreko herentziazko ezaugarriak)/aldaketa (ezaugarri berriak)

berdintasuna/desberdintasuna-gatazka/adostasuna-boterea/menpekotasuna

aurrerapena/atzerapena

..Honek estrategia kognitiboen erabilerara garamatza.

4.Azalpenak:

gertakarien esplikazioa. Honetarako gauza askori erreparatu behar zaio. Teoria edo paradigma batetik abiatzen gara. Paradigma horietatik abiatuta kausen azterketa egingo da eta erlazioak lortuko dira ondorengoen artean:

jatorriak eta kausak (materialak, sozialak, baloreak…)

teoriak (historialariaren aurrekoak)

metodoak (hipotesiak, egiaztatzeak...)

(-)

Ondoren (mapa mentalaren hurrengo maila):

giza ekintzen azalpenen jatorri eta ondorioak identifikatuko dira.

galderak sortuko dira.

ikerketa txikiak bultzatuko dira.

gaur egun gertatzen denaren azalpen hipotesiak proposatuko dira, antzina gertatutakoaren arabera da.

(-)

Honek estrategia kognitiboen erabilerara garamatza.
ONDORIO DIDAKTIKOAK (  eskema)
Historiaren ikaskuntzak beraz, estrategia kognitibo edo prozedura hauek eraikitzen lagun dezake:
1.Gertaera/datu/kontzeptuen inguruan:

Hiztegi historikoaren erabilera eta aplikazioa. Honekin lotzen da (Denboraren dimentsioak):

Denbora kategorien identifikazioa/irudikapena

Iraupen mailen identifikazio/azterketa

Erritmo historikoaren identifikazio/azterketa
2.Jarraikortasun edo prozesuaren ideiaren inguruan:

Informazio iturrien tratamendua

Jarraikortasunen eta aldaketen identifikazioa.
3.Azalpenen inguruan:

Azalpenen jatorri eta ondorioen erabilera/identifikazioa-Galderak sortzea-Ikerketa txikiak bultzatzea

Azalpen hipotesiak proposatzea lehenaldiko gertaeren arabera.

Entradas relacionadas: