Denbora geologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,43 KB

 

2.4 Historia geologikoa

Eskualde batean ikerketa estratigrafikoak egin ostean, geologia historikoak eskualde historia geologikoa berreraiki dezake; hots, eskualde horretan, prozesu geologikoak nola garatu ziren zehaztu dezake.

Era berean, paleontologiak (antzinako izaki bizidunak fosilen bidez aztertzeak) garai bakoitzeko ingurua eta biodibertsitatea berreraiki ditzake.

Hona hemen berreraikitze horiek egiteko prozesu zientifikoa:

-Datu estratigrafikoak biltzen dira; azalertazen direnean, harri-geruzak ikertuz lortzen dira datuok. Datu horiek mapa geologikoan irudikatu ohi dira.

-Eskualdearen ebaketa geologikoa egiten da, geruzen kokagunea zehazten saiatzeko.

-Geruzak antzinatasunaren arabera ordenatzen dira. Ordenatze horren ondorioak zutabe estratigrafiko deritzon grafiko batean irudikatzen dira.

-Jazotakogertaera geologikak anztematzen dira. Modelatzeak (higadurak, jalkitzeak..) edo prozesu endogenoak (tolesdurak, failek, magmatismoak edo metamorfismoak) eragin ditzakete.

-Gertaera geologikoen segida printzipioa aplikatzen da, gertaera bakoitza eta horren eragina jasotzen duten geruzak erlazionatzeko.

-Garai bakoitzeko klima, ingurune sedimentarioak, fauna eta landaredia berreraikitzen dira, fosiletatik eta beste datuetatik abiatuta. Halako informazioa ematen duten fosilei fazies-fosil deritze. Fosil horiek inguru jakin batzuetan baino bizi ezin diren organismoei dagozkie; horregatik, fosil horiek geruza batean egoteak adierazten du, geruza hori ertazen ari zen unean, eskualdean, inguru hori zela nagusi.

-Azkenik, eskualdearen historioa geologikoa idazten eta irudiztatzen da.







Entradas relacionadas: