Demokrazia DEFINIZIOA

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,56 KB

 

FILOSOFIA:


edozeri buruzko hausnarketaren jarduera da. Errealitateari buruzko hausnarketa

EZAUGARRIAK:-
Funtsa aurkitzen saiatzea: -Oinarria.Errotikoa-Nolakotasuna.-Zergatiak.-Jatorria.-Helburua

-Kritikoa izaten saiatzen da: -Aurreiritziak baztertzen.

-Arrazonamenduak erabiltzen saiatzen da.

EZAAUGARRIAK: Funtsezkoa, Errotikoa, Kritikoa, Orokorra, Kausala, Sinbolikoa, Razionala.

FILOSOFATU ZERGATIK? ZERTARAKO?: -Arrazionalki zein helburu har ditzakegun eta hartu behar ditugun argitzen saiatu.-Ondo bizitzeko behar duguna jakiteko.-Kritika arrazionala egiteko irizpideak eskuratzea, dogmei aurre egiteko.-Kritika egiteko argudiatu.-Filosofiak jakinduria bateratzailea ematen digu.

ZER DA EZAGUTZEA: Gauzen egoera geureganatzea, besteekin elkarbanatzeko.

EZAGUTZA MAILAK


-Iritzia: Subjetuak egiazkotzat jotzen du, erabat ziur egon gabe.

·Objetiboa: Besteek onartzeko justifikaziorik ez.

·Subjetiboa: Ez du ziurtzat hartzen (nire ustez...)

-Sinesmena: Erabat ziur. Ziurtasun objetiboa bakarrik. Justifikaziorik ez badu, hori egia dela sinesten du. Sinesten dugunak ez du justifikazio objetibo nahikoa izaten.

-Jakintza: Oinarri subjetibo eta objetiboa dituen iritzia da. Erabat ziur. Besteen aurrean horri buruzko arrazoiak emateko gai izatea da, zerbait jakitea.

EZAGUTZEKO AUKERA:


-DOGMATISMOA: Gu ezagutzeko gai gara. Ezagutzen dutela ziur dauden pertsonen sineskortasuna adierazten du.

-ESZEPTIZISMOA: Ez daude gauza fidagarririk, inoiz ez dago froga nahikorik zerbait egiaztatzeko.

-SUBJETIBISMOA: Ez dago egi unibertsalik. Egia subjetu bakoitzaren esku dago. Egia subjetu bakoitzaren esku.

ERLATIBISMOA: Ez dago egi unibertsalik. Egia edo gezurra kultura, garai edo giza talde bakoitzaren esku.

PRAGMATISMOA: Egiazkoa eta baliagarria parekatzen da.

KRITIZISMOA: Dogmatismoaren eta eszeptizismoaren artean. Egia lor daitke.

PERSPEKTIZISMOA: Errealitatea ezagutzea posiblea da ikuspegi guztiak batuz.

EGIA IRIZPIDEAK: Egiaren eta faltsuaren artean bereiztea edo zerbaitetaz ziur egotea ahalbidetzen digun ezaugarria edo prozesua.

-AUTORITATEA: Gai batez asko dakien norbaitek esandakoa denez, baieztapen bat egiazkotzat hartzen da.

-TRADIZIOA: Betidanik horrela izan den zerbait egiazkotzat.

-PENTSAMENDUAREN ETA ERREALITATEAREN ARTEKO ELKARREKIKOTASUNA: Zerbait egiazkoa dela pentsatu, gero frogatu eta egia dela ikusi.

-KOHERENTZIA LOGIKOA: Kontraesanik ez. Irizpide logiko-matematikoa da. Ezarritako printzipioetatik eratortzen dira azalpen horiek.

-ERABILGARRITASUNA: Azalpen bat egiazkoa da guretzako erabilgarria bada.

-EBIDENTZIA: Eztabaidaezina. Funtsezko irizpidea da. Intuizioz egiazkotzat hartzen dena, batzutan arrazoiketen bidez azaldu behar izaten da.

MYTHOS ETA LOGOS:


-MYTHOS: Alegiazko kontakizuna, kosmoaren sorrera eta erregulartasuna azaltzeko naturaz kanpoko indarrez baliatzen dira (jainkoa, izaki kosmikoak...). Inguruan ditugun fenomenoak azaltzen dituzte. Kondaira antzekoak dira, asmatutakoak.

-LOGOS: Egia aurkitzeko, eztabaidatzeko eta hiritar guztiei zabaldurik dagoen deliberazio publiko eta irekian erabiltzeko tresna. Azalpen logikoa, gauzen eta fenomenoen behaketan oinarritutako adierazpena.


GIZARTEA ANTOLATZEKO MODUAK

Gizarte bakoitzak gizarteko kideen arteko harremanak mugatzen dituen jokabide-arauak ditu, eta hori da antolaketa.

  1. Tribala: komunitate txikiak, familia loturetatik sortu,iraupeneko- ekonomia dute.
  2. Esklabista: tribalak baino handiagoak (hiriak, inperioak). Esklaboen esku dago ekoizpena.
  3. Feudala: Jauntxo feudalen eta buruzagi militar / politikoak kontrolatzen dituzte gizarte bateko orden politikoa eta babes militarra. Ekonomia nekazaritzakoa da,morrontza- harremanetan oinarrituta (besteen menpe lan egin).
  4. Modernoa: Estatu nazionalak kontrolatzen du gizarteko orden politikoa. Industriaren eta merkataritzaren garapenean oinarrituta.

GIZARTE- ARAUAK

Hiru motatako arauak ezartzen dizkiogu geure buruari gizartean dugun jokabidea bideratzeko.

Arau moralak:


gizakiok nola jokatu behar dugun adierazten dute gizaki bezala portatu nahi badugu.

Modu konsziente eta guztiz askean egin behar ditugu gureak. Gainera,kontzientzia- mailan agintzen dute. Adibideak: errespetu falta bat (gurasoak iraindu).

Zuzenbidezko arauak:


komunitate politiko bakoitzeko agintariek ezartzen dituzte eta biztanle guztiei zuzenduta daude. Botere politikoaren babesa dute,eta,behar izanez gero, indarkeria ere erabil dezakete.

Zuzenbidearen edo indarrean dagoen legearen barruan daude. Betetzen ez baditugu,legearen aurkako jarrera da. Adibidez: norbait hil,homizidioa.

Gizarte- usadioak:


ohiturak dira,ez daude arau moralen ez zuzenbidezko arauen mailan. Gizarte-usadio bat ez betetzea ez da legearen kontrakoa, eta ez da ez-morala, baina gizartean txarto ikusita dago. Adibidez: opariak,kortesia-arauak.


BOTERE POLITIKOA LEGITIMATZEKO ARGUDIOAK

Argudio teologikoak

Jainkoek nahi zutelako sortu zen botere politikoa,haiek finkatu zituzten hierarkiak gizartean,gutxi batzuek agindu eta gainerakoek esana bete behar zutela esaten zutenak.

-Argudio naturalistak: komunitateek agintariak izan behar dituzte derrigorrez, eta kideek agintarien esana bete behar dute.

-Argudio funtzionalistak (Hobbes,Weber…):
Botere politikoa gizarte gehienetan (ziurrenik guztietan) dago. Gizarteko kideentzat erabilgarria eta onuragarria da agintari politiko batek ordena soziala eta bizikidetza baketsua bermatzea.

DEMOKRAZIA ETA HAREN OINARRIAK

Oinarri errepublikanoa:


Gobernarien boterea guztien ongia lortu nahi duenean baino ezin da justifikatu, gobernarien boterea. Errepublika kontzeptua latinezko res publica hitzetik dator, eta gauza publikoa esan nahi du. Oinarrizko bi alderdi:

-Gobernu mistoa: Gizarteko taldeen ordezkariak egongo dira gobernu horretan, eta denen interesen arteko oreka lortuko da hórrela.

-Bertute publikoa: Herritarren osotasun morala, norberaren interesa guztien ongiarekin uztartzera eta norberaren interesa geroko uztera bultzatuko dituena.

Oinarri liberak:


Lehenengo demokrazia modernoak XIX.Mendean sortu ziren, konstituzionalismoarekin. Gizabanakoen eskubideak eta betebeharrak aldarrikatzen zituzten, botere-banaketa bultzatzen zuten eta ordezkaritza-printzipioa erabiltzen zuten. Berdintasun politikoa.

Greziako oinarria:


Herritar guztien esku zegoen gobernua Atenasen. Baina polisean jaiotako gizon askeak ziren herritarrak, eta hórrela izanda, esklaboak, emakumeak, atzerritarrak eta hogeita hamar urtez azpikoak talde horretatik kanpo gelditzen ziren. Asanblean biltzen ziren.


DEMOKRAZIA-EREDUAK

2.1.DEMOKRAZIA BABESA DA: Egile horien ustez, demokrazia da askatasuna ondoen babesten duen sistema politikoa

2.1.1Ordezkaritzako sistema: Lehenik, botere banaketa egin behar da, gizabanakoen askatasuna babesteko

-Sufragio unibertasala

-Botoa isilpean ematea.

-Aldizka hauteskundeak egitea.

-Lehia askea.

-Gehiengoen araua onartzea.

-Adierazpen, elkartze- eta prentsa askatasunik gabe.

2.2.DEMOKRAZIA GARAPENA DA: XIX. Mendeko eredua. Jean Jacques Rousseau eta John Stuart Mill nabarmendu behar ditugu. Bi egile horien ustez, demokrazia ezinbestekoa zen gizabanakoen garapen social eta moraletarako. Demokraziak gizarte-bizitza osoaz arduratu behar du, ez buruzagiak aukeratzeko prozeduraz soilik.

2.3.DEMOKRAZIA ELITISTA:
Demokrazia ez da herriaren gobernua, herriak nahi duen gobernua baizik. Lan horren bidez, batetik, demokraziari buruzko teoria zuzendu nahi izan zuen.

2.4.PARTAIDETZAKO DEMOKRAZIA: Ez dute ulertzen gure instituzioen benetako funtsa, ahaztu egiten dute egiazko demokraziak, ordena demokratikoaren instituzioez gain, beste zerbait ere hartzen dela barne. Gizakiak diren bezalakotzat hartzea gomendatzen du.

2.5.DELIBERAZIOA: Gai bakoitzean dauden aukeren alde onak eta alde txarrak publikoki aztertzea da deliberazioa. Deliberazioan parte hartzen dutenek, aukera bakoitzaren aldeko eta kontrako arrazoiak azaltzen dizkiete gainerakoei erabakiak hartu aurretik.


Gehiengoaren arauaren mugak:


Gizabanako guzti-guztiek bere bizimodua aukeratzeko eta gobernatzeko eskubideak izatea.

Kontzientzia-eragozpena norberaren kontzientziaren kontrako ekintza jakin batzuk ez egiteko eskubidea, nahiz eta legeak ekintza horiek betetzera behartu.

Indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila dugu lege jakin batzuk betetzeari uko egiteko beste modu bat. Legeak ez du onartzen desobedientzia zibila, baina indar moral handia izan dezake, eta lege bidegabeak zuzentzeko balio dezake.

Entradas relacionadas: