dase

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,2 KB

 

A.LANGILEEN MUGIMENDUA: 1. SOZIALISMOA: Langile mugimenduak sozialismoarekin zuen lotura izan zen bere ezaugarririk nagusiena.1880tik 1920-30 arte sozialistek izan zuten langileen ekintza politiko eta sindikalaren monopolioa. Joera hori azaltzeko :

-Enpresa handiak ehundaka langile biltzen zituzten, antolamendu eredu sendoak osatu beharra zekarren, ez anarkistek bezala

-Mugimendu sozialistaren oinarri soziala etorkinek osatzen zuten, eta sozialismoa ezartzea izan zen euskal gizartean integratzeko zuten bidea

-Faktore erabakigarria izan zen lehen lider sozialistaren eragina → FACUNDO PEREZAGUA

-Perezaguaren eskutik etorri zen euskal sozialismoaren lehen etapa

-Bi antolamendu sortu ziren sozialismoaren baitan:1.Talde sindikalak → UGT (langileen eskubideak bermatzea) 2.Erakunde politikoak → PSOEri atxikitako alderdi sozialistak (Euskal presoak)

Sozialismoaren aldi militantea (1890-1914):

1890eko greba eta sozialismoaren finkapena

(Facundo Perezagua) → Helburua: Langileen eskubideak bermatzea.

- 1890an, , Estatuan sufragio unibertsala ezarri eta munduan lehenengo Maiatzak 1 ospatu zen urtean, Bizkaian lehen lan gatazka “modernoa” gertatu zen: meatzarien greba (“GREBA HANDIA”).

- Greba lehertarazi zuena “Orconera”-ko 5 langile lanetik bidaltzea izan zen

- Baina arrazoi sakonak eros-ahalmenaren jeitsiera, lanaldi luzeak, somara lan egitea, barrakoietan bizitzeko eta enpresako dendetan erosteko obligazioaren aurreko protesta izan zen.

- Elkartasunez zabaldu eta gobernua gerra-egoera deklaratu zuen Bizkaian. “Loma Ituna”

dituriko akordioa ezarri zuen eta horrela langileek 10 orduko lanaldia ezartzeaz gain , barrakoietan

bizitzeko eta enpresako kantinetan erosteko obligazioa kendu zuten.

- 1890eko greba mugarri historikoa izan zen. Ikusarazi zuen bazirela presio bideak, eta llor zitezkeela haiekin

emaitza garrantzitsuak.

- 1893an “La lucha de clases” astekaria sortu zen.

Sozialismoa Gipuzkoan

Gune nagusia Eibar, Bilbo gunearekin lotura estua.

Bereizgarriak:

-Erlijioaren aurkako joera garbia

-Bizkaian ez bezala, euskal jatorriko langileek osatzen zuten,beren burua euskaldun sentitu arren, horren gainean klase-kontzientzia jarri zuten. Mitinetan eta bileretan euskara erabiltzen zuten.

Euskal sozialismoa XX. Mendean: PRIETISMOA

XX.Mendeko bigarren hamarkadan, euskal sozialismo joera politikoa eta estrategia aldatu ziren. Perezaguaren erradikalismoaren ondoan, moderantismo, eta pragmatismo politikora jo  zuen alderdiak. -Prietismo izeneko korronte estrategia nagusitu zen eta Perezagua alderditik bidali zuten. -Estrategia honek hauteskundeetan ondorio onuragarriak ekarri: Prieto gorteetako diputatu hautatu zuten 20 urtez 1918rarte (Gerra zibilerarte); Rufino Laiseca izan zen aurrenekoz Bilboko alkate.


1921 ean PSOE zatitu eta Espainiako Alderdi komunista sortu zen (PCE), protagonismo berezia izan zuten

euskal sozialista erradikalek (Facundo Perezagua, Pérez Solís, Dolores Ibarruri) → La pasionaria,

meatzarien ama, emaztea, Espainiako alderdi komunistako buru.



Entradas relacionadas: