Curriculuma

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,63 KB

 

Curriculuma, Oinarrizko kontzeptuak


Curriculuma irakaste-ikastearen prozesuaren edukia da, zertarako eta Zer irakatsi esaten diguna.

  • Curriculumak esanahi bat baino gehiago ditu:


1. IKASKETA PLANA EDO PROGRAMA izan daiteke: Ikasteko dauden irakasgai guztien multzo antolatua

2. LORTU NAHI DIREN EMAITZEN MULTZOA izan Daiteke: Curriculumean helburuak azaltzen dira

3. GARATZEKO PENTSATU DEN INSTRUKZIO-PLANA: Helburuak, edukiak, jarduerak eta ebaluaziorako estrategiak agertzen Dira.

4. GERTATZEN DIREN IKASKETA-ESPERIENTZIEN MULTZOA: eskolan gertatzen diren ikasteko aukera guztiak sartzen Dira. (planetatik errealitatera pasatzen da).

5. IRAKASKUNTZA PRAKTIKORAKO GIDA PLANIFIKATUTA ETA ARGUDIATUTA: zer irakatsi, nola irakatsi eta zer ebaluatu Galderei erantzuteko printzipioak azaltzen dira.

3 CURRICULUM MOTA DAUDE (ikasleek ikasten dutena irakasleek irakasten dutena baino zerbait Gehiago da eta alderantziz):

A) CURRICULUM ADIERAZIA: Idatzita adierazten den Plana

b) CURRICULUM EZKUTUA: Ez kontzienteki lantzen dena. Eskolako egoerako baldintzek eta hauen funtzionamenduak sortzen Dituen jokabide arauek osatzen dute.

C) CURRICULUM ABSENTEA: Landu barik uzten diren edukiak, Esperientziak


Curriculumaren Eta irakaskuntzaren oinarriak


1. ITURBURU SOZIOLOGIKOA

Curriculuma testuinguru batean garatzen denez, testuinguru horren Gizartea aztertzen duen disziplinan (Soziologian) oinarritu behar Gara gizartea hobeto ulertu eta ezagutu nahi badugu.

2. ITURBURU PSIKOLOGIKOA

Ps.An oinarritu behar gara gure ikasleen gaitasunak, interesak, Ikasteko erak, erlazionatzeko moduak,... Ulertu eta ezagutzeko.

3. ITURBURU EPISTEMOLOGIKOA

Irakatsi nahi duguna aztertzeko eta curriculuma haiei egokitzeko, Irakasten dugun disziplina bakoitzaren epistemologia (nolakoak diren, Ezagutzak, zientzilarien jarrerak,...) aztertu behar dugu

4. ITURBURU PEDAGOGIKOA

Irakaskuntza eta hezkuntzari buruzko teoriak eta esperientziak Ezagutu behar ditugu Curriculum egokia planteatzeko.

Curriculumaren Zehaztapen mailal. (3)


1. CURRICULUM OFIZIALA, 1.Go zehaztapen maila

  • Elementuak (konpetentziak, helburuak, edukiak, metodologia, Ebaluazioa) oso era orokorrean zehazten dira.

  • Egileak: Gobernuak eta hezkuntza-administrazioak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila)

  • Komunitate osorako egiten da. I.Publiko zein Kontzertatuak.

  • Dekretu batean islatuta agertzen da.

2.IKASTETXEAREN CURRICULUM PROIEKTUA (ICP), 2. Zehaztapen maila

  • Aurreko dekretu hauek ezin dituzte ikastetxeetan Dauden errealitate desberdinak aztertu, hau dela eta ICP-an Curriculuma osatzen duten elementu bakoitza tokian

  • tokiko inguru soziokulturala eta ikastetxearen Hezkuntza asmoak kontutan hartuz zehazten dira.

  • 3.IKASGELAKO CURRICULUM PLANGINTZA ETA CURRICULUM EGOKITZAPEN INDIBIDUALAK, 3. Zehaztapen maila

    • Elementuak zehaztuago agertzen dira.

    • Denboraketa kontutan hartzen da (zikloa, Ikasturtea, hamabostaldia,...)

    • Gaia, helburuak, edukiak, jarduerak eta ebaluazio sistema.

    • Egilea: Irakaslea edo irakasle taldea

    • Egokitzapenak: aholkularia, Berritzeguneen Laguntzaz.

Entradas relacionadas: