Copia de Wittgenstein

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,29 KB

 
WITTGENSTEIN
1. ULERMENA
1.1. IDEIA NAGUSIAK
“Mundua izateak harritu egiten nau” esatea, gaizki esana dago.
Zerbaitek harritzen zaitu, lehen beste modu batekoa zela imajinatzen duzunean.
Zerk harritu gaitzaken adierazten digu W.-ek adibide batzuen bitartez.
Munduak harritzeak zentzugabea dela dio.
1.2. GAIA
Hizkuntzaren erabilera zuzenaz ari da, ez erabilera gramatikalaz, pragmatikoaz baizik.
1.2. AZPIMARRATUTAKO HITZAK
Mundua:

Zentzua: proposizio mota bat da, hain zuzen ere: zentzuz betetakoa (munduari buruzko egoera gerta daitezkeenak deskribatzen dituztenak) eta zentzuz hustutakoa (ez dute ezer esaten munduari buruz) daude. Baina azken hau­ek munduaren eta hizkuntzaren egitura logikoa erakusten dute eta logikaren proposizioak dira. Zentzugabeak edo sasi-proposizioak, esan ezin dena adierazi nahi dutenak. Hauek hizkuntzaren eta munduaren mugetatik kanpo dauden ideiak adierazi na­hi dituzte. Esanahia duten gauzak izango dute zentzua, hain zuzen ere.
Tautologia: Tautologia, hizkuntzaren analisi logikoaren ezaugarrietako bat da. Proposizio atomiko bat egiazkoa da pintatzen duen gertakaria errealitatean existitzen denean. Proposizio molekular bat, proposizio atomikoen egia funtzioa da. Egiazkoak diren proposizioak tautolo­ giak dira. Oinarrizko proposizi­oen egia aukera guztietarako faltsuak diren proposizioak kontraesanak dira. Tautologiak eta kontraesanak logikaren proposizioak dira, eta horien berezitasuna da zentzuz hustutako pro­posizioak direla, beren egiazkotasuna ala faltsutasuna “a priorizkoa” (=espe­rientziatik kanpo) delako.
2. TESTUINGURAKETA
2.1
W.-ek bi ikusmolde filosofiko sortu zituen. Wittgenstein lehenak, Russell-ek atomismo logikoari buruz egindako teo­ria osatu egin zuen. Bere lehen obran,
Tractatusean, egin zuen hau. Helburu nagusia da arazoak aztertu eta hizkuntza oker era­biltzeagatik sortu direla ohartzea. Wittgenstein bigarrenaren lan na­gusia Filosofia ikerketak da. Lan hone­tan hizkuntzak pentsamenduarekin eta adimen egoerekin duen harremana aztertu zuen.
Tractatus logico-philoso­phicus-ari dagokionez: Tractatus-a osatzen duten 20 mila hitzek. Paragrafoetan zatituta dago, non 1.1. 1. pa­ragrafoaren azalpentzat hartu behar den, eta 1.1.1. 1.1.-ena. Bi ospetsue­nak “Mundua kasua den oro da” eta “Hitz egin ezin dai­tekeenaz, hoberena isi/ik ego tea da” dira. Zazpi eskuizkributan idatzirikoa, behin eta berriz birfindu zuen funtsezko elementuetara bildu arte. Emaitza ede­rra da, baina atzemangaitza.

W.ek hizkuntza kasu honetan, pintura batekin alderatzen du, esanahiaren teoria piktoriko moduan.
Egia funtzioaren teorian dioen bezala, proposizio atomiko bat egiazkoa da pintatzen duen gertakaria errealitatean existitzen denean. Proposizio molekular bat, proposizio atomikoen egia .funtzioa da. Egiazkoak diren proposizioak tautolo­giak dira. Oinarrizko proposizi­oen egia aukera guztietarako faltsuak diren proposizioak, berriz, kontraesanak. Tautologiak eta kontraesanak logikaren proposizioak dira, eta berezitasuna zentzuz hustutako proposizioak direla da, beren egiazkotasuna ala faltsutasuna “a priorizkoa” (=esperientziatik kanpo) delako.
Natur Zientzia egiazko proposizioen osotasuna dela dio bestalde. Proposizioek erakutsi egiten dute, forma logikoaren jabe direla. Etika, Es­tetika eta Metafisikaren proposizioak gure hizkuntzaren logika gaizki ulertze­tik sortzen dira: ez dute esanahirik ze­ren hizkuntzaren eta munduaren mugak zeharkatzen dituzte. Esanahirik ez du­tenez, ez dute zentzurik: ezin dira ez egiazkoak ez faltsuak izan, baina espa­rru esanezin hau da garrantzizkoena.
Bi proposizio mota berizten ditu W.-ek: zentzuz betetakoak (munduari buruzko egoera gerta daitezkeenak deskribatzen dituzte) eta zentzuz hustutakoa (ez dute ezer esaten munduari buruz). Baina azken hau­ek munduaren eta hizkuntzaren egitura logikoa erakusten dute eta logikaren proposizioak dira. Zentzugabeak edo sasi-proposizioak, esan ezin dena adierazi nahi dutenak. Hauek hizkuntzaren eta munduaren mugetatik at dauden ideiak adierazi na­hi dituzte.

Filosofia jar­duera edo aktibitate bat da, proposizio­ak aztertu edo analizatzearena, beneta­ko proposizioak sasiproposizioetatik be­reiziz.
Hizkuntzaren analisi logikoa lortzea izango litzateke Filosofiaren funtzioa Wittgensteinen ustez.

Bestalde, hau guztiaz gain, hasieran esan bezala, bigarren W.ek Filosofia ikerketak egiten ditu: hau Wittgenstein bigarrenaren lan nagu­sia da. W.-ek hizkuntza nola erabiltzen den azter­tzen hasten da. Eskola-haurrei irakasten bizitako esperientziaren eragina na­bari da ikuspegi aldaketa honetan, haur bati hitz baten esanahia azaltzea hitz hori nola erabiltzen den irakastea baita.
Tractatusean terminoaren esanahia terminoak izendatzen duen objektua da, erreferentzia. Filosofia ikerke­tak-eko W.-entzat terminoaren esanahi­a terminoaren erabileran datza; batetik terminoaren erreferentzia ez baita nahikoa bere esanahia ulertzeko; eta bestetik, izen berezien erabilerak erakusten du esa­nahia eta erreferentzia ez direla gauza bera. Hizkuntza bat jakiten da bera osatzen duten hizkuntza jokoak ezagutzen direnean.
Hizkuntza jokoari dagokionez,e goera baten aurrean gaudenean, egoera horren arabera hizkuntza mota ezberdina erabiltzen dugula dio W.-ek. Hizkuntza edo hitz hauen esanahia hitz horren erabileran datza. Honela, hizkuntza erabilera ezberdin hauek, nibel berean daudela egiaztatzen digu, ulertzeko ahalmena dagoen bitartean.
Filosofiaren funtzioa proposizioak ulertzea da W.-en ustetan. Hala ere, filosofiaren zeregin orokorra zentzuaren mugak azaltzea da, esan daitekeena eta esan ezin daitekeena adieraziz.
Filosofiaren funtzioa da hutsegiteak hautematea hizkuntzan: esaldi batek noiz ez daukan zentzurik hizkuntza joko batean erakustea eta zein erabilerek desagerrarazten duten arazoa adieraz­tea. Beraz, filosofiaren funtzioa ez da hitzen funtzio sintaktikoa aztertzea, ho­rien funtzio pragmatikoa baizik.

Azkenik esan beharra dago, aztertutako testua etikaz egindako hitzaldi (
Hitzaldi bat Etikaz) batetako testuetako bat da. 1929ko azaroan W.ek Trac­tatus-aren itzultzailearen gonbidapena jaso zuen hi­tzaldi bat emateko Cambridge-ko elkarte batean. Bere bizitza osoan eman zuen hitzaldi ezagun bakarra da hau, 1930eko urtarrilaren 2an irakurri zuen eta etikaren izaera jorratu zu­en bertan. Etika on denaz egiten den ikerketa orokorra da, beste hainbat gauzekin batera. Proposizio guztiok bi zentzu desberdinetan era­bil daitezke: zentzu arrunt edo erlatiboan, eta zentzu etiko edo absolutuan. Etikak zentzu abso­lutuan egiten ditu adierazpenak.

Aztertuz gero hizkuntzaren erabilpen oker baten fruitu direla konturatzen gara, gure lengoaiaren zen­bait erabilera okerrek proposizio etiko eta erlijio­so guztiak zeharkatzen baitituzte. Proposizio hauek similak dirudite, baina simil batek zerbai­ten simila izan behar du, hots, egoera batena. Etikaren kasuan, similaren atzean ez dago egoera deskribagarririk. Ondorioz etikaren proposizioak zentzugabeak dira, mundutik urru­tiago joan nahi dutelako, lengoaiaren mugetatik kanpo. Beraz etika judizio absolutuetan etzaten den heinean, ezin da zientzia izan.

2.2
Ludwig Wittgenstein 1889ko apirila­ren 26an jaio zen Vienan. 1903-1906 artean Linz-eko
Rea/schu/en ikasi zuen. 1906-1908 artean Ber­lingo Goi Mailako Eskola Teknikoan ingenieritza mekanikoa ikasi eta 1908an Manchester-era joan zen inge­nieritza aeronautikoa ikastera. Baina Frege eta Russell-en lanak irakurri eta matematikaren oinarritze logikoaz interesatu zen. 1911an Cambridge-ra joan eta Russell­ekin bildu ondoren, zerbait idaz­teko eskatu zion. Honela, geroago Tri­nity Collegen onartzen dute Wittgenstein. Gainera, Zientzia Moralaren EIkarteko partaide egiten dute. 1913an aita hil zitzaion eta Norvegia-ra aldatu zen. 1914ko ekainean, berriz, Austriara itzuli eta 100.000 koroa artista pobreei ematea erabaki­tzen du. Abuztuan austriar ejertzitoan lerroka­tzen. Orduan, Tractatus-a idazteari ekiten dio, 1918an gerrarekin batera bukatzen duelarik. Bitartean frente desberdine­tan borrokatu zuen, berak zuen ausardia erakutsiz. 1918an italiarrek preso hartu zuten zazpi hilabetez. Bien ­bitartean Tractatatusa argitaratzen saiatzen da, baina ez zuen argitaratzailerik aurkitu. 1919an uko egin zion aitarengandik oinordetutako aberastasun guztiari eta bere anai-arre­ben esku uzten du dena. Bere egiteko filoso­fikoa amaitu orduko, magisteritza es­kolan matrikulatu zen. 1920an maisu la­na hasten du Tratteribach-en eta Alpeetako herrisketan geroago. 1921-22 bitartean, Tractatusa argita­ratzea lortzen du.

1924ean M. Schlick-ekin biltzen da,
Tractatusak sortutako interesagatik eta 1927tik aurrera astelehenero Vienako Zirkulua (Formazio zientifikoko jendea elkartzen zen tokia) osatzen zutenekin. 1926an maisu lanbidea utzi zuen Haidhauer ka­sua zela eta, eta lorezain hasi zen mo­nastegi batean. 1929­an Cambridge-ra bueltatzen da doktore titulua lortu ondoren. Hortaz, berriro filosofia lanei heltzen die baina ikuspegi berri bat hartuz. Gainera, Eskolak ematen hasten da. 1933-34 ikasturtean Koader­no urdiña eta Koaderno marroia zabal­tzen dira, ikasleek W.-en klaseetan hartutako apunteez osatuak. 1935ean Norvegia-ko bere etxera doa Filosofia ikerketak prestatzen hasteko. 1938an Alemaniak Austria anexio­natzen du bere probintzia bihurtuz. W.­ek hiritartasun britainiarra eskatzen du eta Cambridge-ra bueltatzen da non irakasle katedradun izendatzen duten. 1939an Bretainia Handiak gerra dekla­ratuko dio Alemaniari. 1941-44 artean erizain lanetan jardungo du Londres-en, eta laborategi laguntzaile lanetan New­castle-n. Gerra bukatzean Cambridge­ra itzuliko da non Zientzia Moralaren EI­karteko Lehendakari izendatzen duten. 1947an kate­drari uko egin eta Irlandara doa eta Dublin-en Filosofia ikerketak bukatuko duen. 1949ko udazkenean minbizia aurkitu zioten; honela, Cambridge-ra itzuli eta bertan, Bevan sendagilearen etxean, fi­losofian lanean, pasa zituen azken hila­beteak. Azkenik, 1951ko apirilaren 29an hil zen.

Bere bizitza alde batera utziz, bere garaiko egoeraz ere jardun beharko genuke, hobeto eta errazago ulertzeko bere filosofia.
Garaiko Viena, Austria-Hungariako Inperioaren hiriburua, gizarte kristaua eta plurinazio­nala zen, Habsburgotar Francisco Jose enperadorearen gobernaldipean. Euro­pear hirietatik Viena izan zen gehien kristaututako hiria, hiru arrazoiengatik: antisemitis (juduen aurkako sentimendua) moaren internazionalizazioagatik, gizar­te estatusa hobetzeagatik eta ezkontza legeengatik.

Mende hasieran ikuspegi kultural berria sortu zen. bertan, garai eta hiri honetan hauek bizi zi­ren:

-Ernst Mach fisikoa, izaki ezegonkor eta ezagutezinaren teorizatzailea.
-Sigmund Freud, psikoanalisiaren sor­tzailea eta inkontzientearen teorizatzailea
-Arnold Schonberg musikagilea.
-Arthur Schnitzler literaturgilea.
-Adolf Loos, arkitektoa.
-Qtto Weininger idazlea.
-Karl Kraus pentsalari eta politikoa.

Lehen Mundu Gerrak (1914-1917) Austria-Hungariako Inpe­rioaren desegitea eta Austriako Errepu­blikaren jaiotza, zeinak tolerantzia giroari amaiera eta antisemitismoaren indartzeari hasiera eman baitzizkion, eka­rriko ditu.

Zientziaren esparruan matematikarentzat
oinarri berriak bilatu nahiak
Filosofia Analitikoa sortu zuen. Honek metafisikaren eta espe­kulazio filosofikoaren ukapena, eta hiz­kuntzaren analisi logikoaren defentsa ekarri zituen. Maxwell eta Planck izan ziren garaiko kulturako aipagarrienak, hauekin batera Einstein ere.

Filosofiari dagokionez hiru izen berezi eta Eskola bat dira azpimarratu beharrekoak. Lehenik Gottlob FREGE (1848-1925) matematikako irakasle Jena-ko unibertsitatean eta logika modernoaren sortzailea. Bere lanaren helburu nagusia aritmetikari oinarri ematea izan zen logikaren printzipioeta­tik abiatuz. Horretarako hizkuntza arrunta formalizatu zuen proposizio al­dagaiak “p”, “q”, “r”, eta lokailu logikoak ”/\\”, “V”, “à” bereiziz. “Subjektu-predikatu” bereizketa “funtzio-­argudio” bereizketaz ordezkatu zuen. Honez gain ere, izen batek bere zentzua adierazten du eta bere erreferentzia denotatzen du.

Bigarrenik Bertrand RUSSELL
(1872-1970). Principia Mathematica idatzi zuen Whitehead-ekin batera, Fre­gek matematikaren oinarritze logikoaz hasitako lana osatuz. Russell-ek Ato­mismo logikoaren ikusmoldea sortu zuen zeinak hizkuntza perfektua sortu nahi baitzuen. Frege-ren sistema logikoak parado­xa bat zuela (“klaseen paradoxa”) fro­gatu zuen.

Hirugarrenik George E. MOORE (1873-1958) Cambridge-ko unibertsita­teko irakasle eta
Principia ethica lana­ren egilea. Moorek hizkuntza arrunta aztertu behar dela proposizio filosofiko­en kontzeptuak argitzeko, aldeztu zuen.

Azkenik Vienako Zirkulua azpima­rratu behar da, nagusiki formazio zientifikoko ki­deez osatua, 1929an
Vienako Zirkulua­ren ikuspuntu zientífikoaren Manifestua­rekin Eskola bihurtu eta Neopositibismo edo Positibismo Logikoaren sortzailea. Hizkuntza zientifikoaren analisiak bi proposizio-mota bereizten ditu: proposi­zio analitikoak, matematika eta logika­renak, zeinen egiazkotasuna sistema formala zuzentzen duten arauen menpe dagoen; eta proposizio enpirikoak, zientzienak, zeinen egiazkotasuna es­perientziaren menpe dagoen. Zirkulu­koek diote Filosofia ez dela zientzia, jarduera bat baizik, hizkuntza logikoki aztertzearena edota hitzak eta esaldiak azaltzearena, zentzurik ez daukatenak erakutsi eta ezabatzeko.

3. IRUZKIN KRITIKOA

Wittgensteinen Hitzaldi bat Etikaz-eko testuetako batean, hain zuzen ere guk aztertu dugunean, esaldi batek zentzua noiz izango duen eta noiz ez adierazten digu. Proposizio batek kasu honetan “Mundua izateak harritu egiten nau” esatea gaizki dagoela dio. Bere ustez honek ez du zentzurik, lehenago beste zerbait pentsatuko bagenu edo hau beste modu batetakoa izango zela uste izango bagenu besterik ez litzatekeelako izango harrigarria.

Zerk harritu gaitzakeen adibideen bitartez adierazten digu W.-ek. Proposizio batek logika duen hala ez jakitea izango litzateke w.-en ustez Filosofiaren eginbeharra. Proposizio batzuk zentzudunak izango diren adinean, beste batzuk zentzugabeak direla dio; hau da, proposizioak direla dirudi, baina egia esan ez dira. Hauek, Hizkuntzaren eta munduaren mugetatik kanpo dauden ideiak adierazi nahi dituzte eta hauetako proposizio bat izango litzateke berak testu honetan azaleratzen diguna.

Hau kontutan izanda, gaur egun ere honelako zentzugabeak diren proposizioak edo kontraesanak dituztenak ere nabariak dira. Adibide argi bat, egungo komunikabideetan ikus dezakegu. Egunero irrati, telebista nahiz egunkarietan, berri ugari azaltzen dira. Berri hauek, gai zientifiko/teknikoei buruz baino gehiago, arazo moralei buruz hitz egiten dute gehienbat. Gai zientifiko/teknikoak objetiboki ematen dituzte berriak; baina arazo moralak, berriz, askotan komunikabide batetik bestera edo komunikabide katearen arabera, gauzak asko aldatzen direla nabari da subjektiboki ematen baitituzte azken batean ideiak.

Aipatutako kasu hau oso nabaria da adibidez Euskal Herrian. Hemengo berriemaileek modu batetara ematen ari diren bitartean bertako berriak, beste herrialde, lurralde edo estatukoak beste nolabait, beren ikuspuntutik kontatzen dituztela nabari da. Gu etb-1 eko teleberria ikusten ari gara eta honen ostean, beste kate batean berriak ematen dituzte. Bi kateen artean ezberdintasun handia dagoela nabari da ia beti.

Hau gertatzen denean, jendeak ez daki askotan zeinek esaten duen egia eta zeinek ez. Kontraesan bat dago, hain zuzen ere, biak ez baitute informazio zehatza ematen, batek besterik ez du egia esango; baina zeinek daki nork esaten duen egia?

Hizkuntza eta proposizioak erabiltzeko moduaren arabera gauzak asko aldatzen dira. Esan bezala, guk gauza bat esan dezakegu, besteak berdina esatera doanean gertaera gehiago sakondu eta potoldu egiten duen bitartean.

Aipatutako arazo moralak, erlatiboak direla esango nuke. Norbere moralaren arabera erosiko luke adibidez pertsona bakoitzak egunkari bat edo beste. Egunkari bakoitzak bere ikuspuntua ematen du eta hortatik arazo edo hobeto esanda, balio moral bat lehenago esan bezala, modu batetara edo bestera kontatuko du.

MADDI EZKURDIA
2.B

Entradas relacionadas: