Colioris efektua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 12,54 KB
Tweet |
Tenperatura:
Altitudearekin jaitsi. Altuera↑→presioa ↓→
Dentsitatea ↓→tenperatura ↓ Tenperatura inbertsioa: gau hotz eta izartsuetan
Lurrak igorritako beroak alde egin eta beheko aire masa hoztu. Gorago epelago.
Aireak ezin du igo. Eguzkiak berriro. Berotzean hausten da.
Atmosferaren dinamika orokorra:
Lurra biraka ari da, eta errotazio-
Mugimendu horrek Coriolis efektua sortzen du. Ondorioz, haizeak desbideratu
egiten dira eskubiruntz Ipar Hemisferioan eta ezkerrerantz Hego hemisferioan.Hemisferio bakoitzean 3
Zirkulazio-zelula sortzen dira.
1) Hadley
Zelulaà 0º eta
30º latitude artean. 0º latitudean edo Ekuatorean tenperatura ↑ da eta presioa ↓.
Airea goruntz eta eskubiruntz desplazatzen da eta 30º latitudean paraleloki
Mugitu, hoztu eta beherantz jaisten da Ekuatorerantz lurrazaletik alisio
Haizeak sortuz (Ekuatorean ekialdetik mendebaldera doazen aire iraunkorrak. 2) Konbekzio-zelula
Polarrakà poloetan
T↓ eta P ↑. Aire hotzak behetik edo lurrazaletik mendebalderantz doaz eta 60º
Latitudean eskubirantz desbideratu eta goitik itzultzen da poloetara. Poloetako
Haize hotzak eta tropikoko haize epelak talka egiten duten guneari fronte
Polarra deitu.
3)Ferrel zelulakà 30º latitudetik (P↑) 60º latitudera (P↓)
Aire hotza eskubiruntz doa lurrazaletik mendebaldeko haizeak edo westerlies
Deiturikoa sortuz. Ondoren, goitik mendebalderantz bueltatzen da.
Atmosferaren funtzioak:
Iragazki babesgarriaà Ionosferako H2 eta N2 –k x eta g izpiak zurgatzen dituzte eta ondorioz
Ionizatu egiten dira. Izpi horiek oso kaltegarriak dira bizidunentzat.
Estratosferako ozono geruzak izpi ultramoreetatik
Babesten gaitu (mutazio eragileak dira). Infragorriak ere xurgatzen ditu eta
Berotegi efektuan parte hartzen du.Klimaren
Erregulazioaà
1)Albedoaren eragina: Gure planetak islatzen duen eguzki-energiaren
Portzentajea da.Hodeiak, hautsa eta
Izotza zenbat eta gehiago, albedo handiagoa
. 2)
Berotegi efektu naturala: Zenbait gasek (CO2 , ur lurruna, metanoa
Eta oxido nitrosoa) Eguzkitik datorren argi ikusgaia pasatzen uzten dute baina
Lurrazalak igorritako izpi infragorriak ez. Ondorioz, tenperatura igotzen da
(batez bestekoa 15 ºC). Gizakiaren jardueren ondorioz, berotegi efektua
Areagotzen ari da, arazo larriak sortuz.
3)
Atmosferako airearen zirkulazioak banatu egiten du Lurrera iristen den
Eguzki-energia.
Ozeanoen dinamika: itsas korronteak
Itsas korronteak: ur-mugimendu etengabeak,
Noranzko batean eta nagusiki horizontalean gertatzen direnak. 3 eragile: Dentsitate-aldeak, Haizeak eta Coriolis
Efektua.Bi itsas korronte:
1) Azalekoakà ur-azalean uraren mugimendua haize
Nagusiek markatzen dute. Haizeak eragindakoak dira gehien bat, baina
Kontinenteen oztopoa eta Coriolis efektuarengatik, ur-zurrunbiloak sortzen dira.
Erlojuaren orratzen noranzkoan biratzen dute Ipar hemisferioan. GULF STREAM: Mexikoko
Golkotik Ipar Amerikara ur beroa darama. Honi esker Europako klima epelagoa da.
Mexiko eta Antilletan azpiko ura igotzen da, ondorioz, klima freskatu.
2)Sakonekoakà Dentsitate-aldeek eragindakoak dira. Ura
Zenbat eta hotzago eta gaziago, dentsoagoa izango da, ondorioz, beherantz joan
Eta korronteak sortu → korronte termohalinoak. Ozeanoetako ur sakonak, latitude
Altuetan eratzen dira. Korronte geldoak dira (ehunka urte pasa daitezke sakoneko
Ura berriro azaleratu arte). Ura azaleratzean nutriente ugari ekartzen ditu
Fitoplanktonaren ekoizpena bultzatuz, horrela, produktibitate handiko arrantza
Guneak sortu (Peru eta Angolako mendebaldeko kostaldean). Prozesu horri
Upwelling esan.
Foehn efektuaà
Prezipitazio orografikoak aire mendi
Baten gainetik pasatzen denean sortzen dira. Aire hezeak mendian gora egitean
Ur-lurruna kondentsatu egiten da eta hodeiak sortzen dira. Prezipitazioak
Haizealdeko mendi-hegaletan izaten dira. Beste aldeko hegaletik jaisten den
Airea epelagoa eta lehorragoa da eta euritik babestutako eskualdea sortzen da.
Tornadoakà hodeietatik lurzorura doan eta bere
Buruaz biratzen den haize zurrunbilo bortitza. (aldrebeseko kono itxura,
Iraupen laburra, gehienetan lur gainean, abiadura handiko haizeak,
Ezegonkortasunari loturiko fenomenoa meteorologiko ugari)
Urakanaà
27º baino tenperatura altuagoko itsas ur
Tropikaletan sortzen diren eta eguraldi txar eta bortitzeko guneak eratzen
Dituzten haize zurrunbilo bortitzak dira.
Desberdintasunakà u: Ozeanoen gainean sortu, 5º eta 15º
Latitudeetan, haizearen abiadura 120-240km/hkoa batzuetan 250 gainditu,
Diametroa 500-1800km, egun batzuk edo aste batzuk iraun, bere sorreran ez dago
Fronterik erlazionatuta. T: lur gainean, 20º-50º latitudean Ihemisferioan EEUU,
Abiadura handia 500km/hkoa baino handiagoa, diametroa 250km, min-h,
Ezegonkortasun atmosferikoa dagoen lekuetan sortu.
Galerna/enbataà
Kantauri itsasoaren kostaldean, egun bero
Eta bareetan bat-batean sortzen den haize bortitza, mendebalde edo
Ipar-mendebaldetik datorrena. Euria ekar dezake. Maiatza-urria bitartean. Iragartzen
Zailak: goizez oso tenperatura altuak (sargori) hego-haizerik gabe, Zerua
Garbi, Beroa astuna eta likatsua. Aldaketa hauek: haize ahula eta aldakorra
Izatetik Mra eta IMra aldatzen da, T bera egin eta hezetasunak eta P gora,
Itsasoa zakartu, denbora guxian gertatu. Ezaugarri nagusiak: Batez besteko haizea 80
Km/h. Haize boladak 100 km/h gora, Tenperatura 10-12 ºC jaitsi 20 min, eragin
Handiena kostaldean, Presio eta tenperatura gradienteak oso handiak, 2000 m-tik
Gora egoera normala, Itsasoa zakartu, 3-4 metroko olatuak.
Tanta hotzaà
Txorro-korrontea
Apurtu ondoren, depresio txiki eta hotz bat isolatuta gelditzen da eta orduan
Sortzen da tanta hotza. EZAUGARRIAK: depresio garaia, tenperatura minimoa, ez
Du fronterik lotuta eta ez da azaleko mapa meteorologikoetan agertzen, maila
Horretan egoera antiziklonikoa izaten baita. Uda amaieran eta udazkenaren hasieran sortzen den egoera
Meteorologikoa da. T altuek itsasoa lurruntzea eragiten dute eta aire-masa
Ber/hezeek gorantz egiten dute; aire hotzarekin topo egitean ur-lurruna azkar
Kondentsatzen da, eta ondorioz, ekaitzak sortzen dira. Ohikoa da Levanteko eta
Heko itsasertzeko eskualdeetan.
TXORRO POLARRA:
troposfera gainean lurra inguratzen duen haize korronte azkarra. (Mtik Era) 1) latitudez jaistean, hegoalderantz doan neurrian abiadura gutxitu Eta 2) uhinak eratzen hasten dira. 3) uhinak apurtu egiten dira eta 4) aire Boltsa hotz isolatu bat gertatzen da 900mra, aire beroz inguratua.
El niño/la niñaàaldaketa klimatikoak
Eragiten dituztenatmosfera
Oszilazioak gertatzen dira. Adb fenomeno hauek. Ozeano Barean gertatzen dira. A)
Egoera normalean, alisioek mendebalderantz eramaten dute azaleko ur beroa,
Ondorioz: Ozeano Barearen mendebaldean presioa baxuek gorantz daramate aire
Bero eta hezea, hodeiak sortuko dira, eta horiekin prezipitazio igari. Sakoneko
Urak gorantz egiten du ekialdean; ur hotzen igoerak gaineko airea hozten du eta
Presio altuak areagotu egiten dira. Ekialdean azaleratzen diren urek elikagai
Ugari daramate, orduan kostaldeko arrantza indartu egiten da. B) El Niño
Egoeran, alisio-haizeak baretu egiten dira. Ur beroa ez da mendebalderantz
Mugitzen eta ondorioz: prezipitazioak aldatu egiten dira, lehorteak Mn eta
Euriteak Ozeano Barearen inguruan. En, ur beroa azalean mantentzen da eta ez
Dira ur hotz eta aberatsak azaleratzen, beraz, elikagai-eskasiak eraginda
Arrantza murriztu. C) La Niña egoeran alisioak indartu egiten dira, ondorioz: Ur
Beroaren mugimendua handiagoa denez, prezipitazioak Mra lekualdatzen dira
(indiako monzoiak). Ur sakonen igoera nabarmenagoa da eta Peru aldean ia
Ur-azalera heltzen da eta horrek izugarrizko aberastasuna ekartzen dio
Arrantzari.
SMOGà hiri guztietako arazoa da. (smog= smoke +
Fog). Bi smog mota: Smog azidoa: kea lainoarekin nahastu. Laino trinko
Kutsatzailea sortu. Negu hotz eta lanbrotsuetan partikulak eta SO2 nahasten
Dira. Azido sulfurikoa sortzen da. Begien narritadura eta arnas aparatuko
Arazoak eragin. Smog fotokimikoa: eguzki erradiazioaren eraginez
Bigarren mailako kutsatzaileek eratzen duten laino arre eta mehea da. Antizikloi
Egoera, intsolazio handia eta haize ahulak. – Eraginak: arnas aparatuaren
Narritadura, buruko mina, ikusmen-arazoak, alergiak sortu. Landareetan kalte
Handiak. Eraikinen fatxadak kaltetu eta ikuspena murriztu.
Euri azidoaà
Euri arruntak izaera (pH=5,6) azidoa.
Sufre eta nitrogeno oxidoek urarekin nahastean azido sulfurikoa eta azido
Nitrikoa sortzen dira. Euriak 5,6 pH baino gutxiago eduki behar du azidotzat hartzeko.
Igorpentetik oso urrun garraia daitezke azido horiek (adb: Ingalaterra sortu
Eta Suedian erori). Bi eratara erori: – Deposizio hezea (prezipitazioekin) –
Pausatze lehorra (SO2 eta NOx zuzenean erori). ONDORIOAK: Uretako
Ekosistemen pH-a aldatu eta ondorioz espezieak desagertzea • Lurzoruaren pH-a
Aldatu eta emankortasuna galdu • Basoetan zuhaitzak hil • Hirietako eraikinak
Eta monumentuak kaltetu.
Ozono geruzaren urritzeaà
Estratosferan ozono geruza dago. Oxigeno Molekuletatik abiatuta sortzen da ozonoa, eguzki-izpi ultramoreak xurgatu Ondoren. Baina hainbat kutsatzailek ozonoarekin erreakziona dezakete eta bere Kontzentrazioa jaitsarazi. Osagaiak dira atmosferan oso bizitza luzea duten Klorofluorokarbonoak (CFCak). Horiek estratosferan apurtu egiten dira eta Kloroa askatzen dute. Kloroa eta ozono molekulak erreakzionatzean kloro Monoxidoa eta O molekula sortzen dira.
Berotegi efektuaà atmosferan dauden gas jakin batzuek Lurrak askatutako energiaren parte bat hartzen dutenean gertatzen den Tenperatura igoera da. Fenomeno naturala da, eta horri esker eusten zaio Lurrazaleko batez besteko tenperaturari. Hainbat giza jarduera gehiegi Ugaltzearen ondorioz sortutako osagai batzuek aldatu egiten dute Lurreko tenperaturaren Arteko oreka, eta Lurra gehiago berotzen da. Lurretik atmosferara igorritako Uhin luzeko energiaren xurgatze-efektu hori CO2ak eragiten du. Hura errekuntzen Ondorioz sortzen da. Metanoak, CFC gasek, ozonoak eta nitrogeno oxidoak ere Eragiten dute fenomeno horretan. 21.Mendearen erdialdera bikoiztu egingo Litzateke gaur egungo CO2aren kontzentrazioa, desorekak sortuko lirateke. ONDORIOAK: Glaziarrak urtzea eta itsas mailak gora egitea, kliman aldaketa nabarmenak, Haizeen eta itsas korronteen zirkulazioaren aldaketen ondorioz. Lehorte horien Ondorioz basamortu bihurtzeko arriskua, bioaniztasunaren galera, kostaldeko Akuiferoak gazitzea eta ur edangarriak gutxitzea. GIZARTE-ONDORIOAK: irla Asko desagertuko lirateke, kostaldeko eremu batzuk lurperatzea, laboreak Aldatu, eritasun batzuen eragina zabaldu