Clara campoamor diputatuak gorte

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,52 KB

 

CLARA CAMPOAMOR

Sarrera

Aurrean daukagun testua Clara Campoamorrek 1931ko irailaren 1ean Espainiako Parlamentuko saioa batean bota zuen diskurtso batetik aterata dago, horregatik lehenengo mailako testu politikoa da. Errepublikaren konstituzioa eztabaidatzen eta idazten ari zela, diputatu Sozialista honek, emakumeen eskubideak eta bozkatzeko eskubidea konstituzioan onartu behar zirela defendatu zuen.

Laburpena

Lehenengo parrafoak lehendabizikoz Europa osoan konstituzio batek emakumeen ekubideak onartuko dutela dio; hau da, emakumeen sufragio-eskuidea. Une historikoa izan  zen. Alde batetik, Espainia “emakumearen askatasunaren bandera jaso duen herrialdea” izan zitekeela aipatzen da eta bestetik, zein nolako itxaropenez iritsi zen Errepublika.

Bigarren parrafoan, emakumeek izan dituzten eragozpenik gailentzeko Errepublikako Zuzenbidean euren eskubideak errespeta daitezen eskatzen du: “utzi ieazaiozue emakumeari Zuzenbidean aritzen.”

Testu iruzkina

Inguru historikoa

II Errepublikaren aldarrikapena 1931ko apirilaren 14ean ematen da Espainian. Honekin amaiera ematen zaio berrezarpen sistemari, eta lehenagotik Primo de Riveraren diktadurari esker eten izan zen 1876ko konstituzioari. Donostiako hitzarmena sinatu zenean eta hartatik Batzorde iraultzailea martxan jarri zenean eman zenean diktadoreak dimititu egin zuen.


Diktaduraren azken hilabeteetan, Damaso Berenguer eta Batzorde iraultzailea adostu egin zuten nolako prozedura erabili behar zen trantzizio politikoa aurrera eramateko, diktadura batetik sistema demokratikoraino. Lehenengo udal hauteskundeak eta hiru hilabete beranduago Konstituzioa egiteko Parlamenturako hauteskundeak.

1931ko Ekainaren 28an Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren eta alderdi errepublikanoak eta ezkerrekoak osatu zuten Kamarako gehiengoa. Eztabaida sakon eta luzeak egin eta gero, Kongresuak II Errepublikaren konstituzioa onartu zuen.

Hainbat borroka egin eta gero langileak, nekazariak, eta erdi mailako klaseak, justizian oinarritutako sistema politikoa martxan jartzen ari zela sinistu zuen.

Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak ekainaren 28an egin ziren eta inoiz baino jende gehiagok hartu zuten parte. Errepublikanoen eta sozialisten batasunak gehiengoa lortu zuen ia probintzia guztietan eta kongresuan ezkerreko joera nabarmendu zen.

Joera ezkertiarra eta errepublikanoa argi azaltzen dira konstituzioaren artikuluetan:


Inguru historikoa testuarekin erlazionatu

Testu horrek oso ondo adierazten du garai hartan Espainian Errepublikak gizartean sortarazi zuen itxaropena. Kongresuan uda eta udazkenean zehar Errepublikaren konstituzioa eztabaidatu zen eta oso sutsua eta polemikoa izan zen Emakumeen eskubideei buruzko eztabaida egin zen. Clara Campoamorrek sufragio unibertsalaren eskubide hau defendatu izan zuen.

Lehenengo paragrafoan lehendabizikoz Europa osoan konstituzio batek emakumeen eskubideak eztabaidatzen ari ziren Konstituzio horretan onartuko direla dio.


Balorazioa

Bigarren parrafoan hau adierazten da: emakumeek izan dituzten eragozpenik gailentzeko Errepublikako Zuzenbidean euren eskubideak errespeta daitezen eskatzen du.

Ondorioak

Gai honi buruzko jarrerak oso gogorrak izan ziren. Emakumeak joka zezaken lekua oso kontserbadorea eta tradizionala izan zen eskuin arlo politikoan. Euren eskubideak oso murriztuak jarraitzen ziren izaten eta gizonaren menpekoak.

Ezkerreko arlo politikoan parlamentario eta alderdi politiko guztien artean kontraesan asko eman ziren. Teorian, emakumeen eskubideak guztiak onartzeko prest zeuden; baina praktikan, denok ez zeuden ados. Errepublika eror zitekeelaren beldur ziren emakumeei botatzeko eskubidea ematen bazitzaien.

Garrantzi historikoa

Testu honek oso garrantzi handia du. Clara Campoamorrek defendatu zituen ideiak, onartutako konstituzioak bildu eta aldarrikatu zituen. Lehendabizikoz konstituzio batek emakumeen eskubideak onartu zituen eta hauen artean, botoa emateko eskubidea.

Zoritxarrez, eskubide hauen aldarrikapenaren aurka egon zirenak,eskuin alderdikoek, 1933an egindako hauteskundeetan irabazle izan ziren. Hau justifikatzeko emakumeen parte hartzea azpimarratu izan da, gehienak eskuin alderdiei bozkatu omen zietelako.

Konstituzio honen amaiera, 1936. Urtean etorri zen. Franko eta Mola prestatutako pronuntziamendu militarrak hiru urte iraungo zuen gerra zibilak martxan jarri zenean. Faxistek gerra irabazi zuten eta hemen bukatu zen Errepublika eta Konstituzioa.

Entradas relacionadas: