Cartílago

Enviado por ireber y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,15 KB

 

GILTZADURA SINOBIALAK
giltzadurako kapsula: periostioa giltzadura osatzen duten hezurren kanpoko geruza da, eta
kapsula hori mahukatxo itxurako periostioaren luzapena dugu. Hezurren inguruan zilindro baten
moduko bildukin oso bat osatzen du.
mintz sinobiala: giltzadurako kapsularen barruko azalera estaltzen duen mintz hezea da
(giltzadura osoa estaltzen du, giltzaduraren kartilagoa izan ezik). Bere funtzioa likido sinobial
deritzon likidoa sortzea eta jarioaraztea da. Likido horrek giltzaduren barne azalera lubrikatu eta
elikatu egiten du.
giltzadurako kartilagoa: hezurretako giltzaduren azalerak estaltzen eta kuxin-funtzioak dituen
kartilago hialinozko geruza fina da. Bere funtzioa hezurra babestea da, bai presiotik (batez ere,
beheko gorputz-erdian) bai hezurrak euren artean igurtzetik sortzen den marruskaduratik.
Kartilagoen lodiera bi gauzen araberakoa da, giltzadurak bere gain duen presioa eta mugitzeko
duen aukera. Adinak (artrosia) zein kirol-lesio askok kartilago hau mintzen dute.

giltzadurako barrunbea: giltzadurako hezurren giltzadura-aurpegien artean dagoen hutsune
txikia.

lotailuak: giltzaduren hezurrak elkartzen dituzten zuntz-ehunezko banda batzuk dira, horrela
hezurrak kapsularekin bakarrik egon litezkeena baino sendoago lotuta geratzen dira.
Mugimenduak mugatu egiten dituzte, eta behartuz gero kaltetuak izan daitezke (zaintiratuak
lotailuen lesioak dira).
- Aurretik esandakoaz gain, giltzadura sinobial batzuetan, hauxe ere topa dezakegu: meniskoak
(bi giltzadura-azalen arteko moldaera leuntzen eta errazten duten zuntz-kartilagoak dira), poltsak,
kapeteak

Entradas relacionadas: