Carlistas

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,96 KB

 

FRANTZIAKO IRAULTZAREN ERAGINA: CARLOS IV.a ETA ERREGIMEN ZAHARRAREN KRISIA XVIII. mendean Frantzian eta XX. Mendean Espainian krisialdia sortzen da. Horren ondorioz burgesiaren kritika eta mugimendu iraultzaileak sortu ziren. Ziklo berri bat zabaldu zen Europako historian, iraultza garaia. Gizarteak erabaki politikotan zuen partaidetza zabaldu egin zen. Espainian mugimendu liberalak kanpotik etorritako gertaerengaitik sortu ziren. FRANTZIAKO IRAULTZA (1789):  Frantzian erregimen liberala ezarri ondoren, botereak banatu, zapalkuntzari aurrera egitea…planteatu zen, jauntxoen erregimen laiko eta elizkoia indargabetuz.Carlos IV.aren erregetzaldiaren lehen urtean gauzatu zen. Espainian ere ideia iraultzaileak zabalduko ziren beldurrez eta antzerako gertakizunak errepikatzeko beldurrez erregeak, mugak itxiarazi zituen. Iraultzaren inguruko berriak argitaratzea debekatu zuen.Floridabalnca eta Arandano ministro izendatu zituen. FRANTZIAKO IRAULTZAREN ONDORIOAK:  1793an Frantziako Luis XVI.a gillotinatu zuten. Honek asaldura haundia ekarri zuen Europa osoan. Eta Floridablankak eta Arandanok ezin izan zuten iraultzaren eragina Espainian moztea, beraz Carlos IV.ak Mnuel Godoy egin zuen ministrari, eta diktadura moduko erregimena mantendu zuen.Espainia eta Frantziaren arteko gerra (konbentzio gerra) martxoan hasi zen.1794ean, Frantsesek Guipúzkoa hartu zuten, eta 1795ean Gastéis eta Bilbo ere erori ziren.Espainiaren porrota erabatekoa izan zen eta Basileako Pakea eman zion amaiera gerra honi.Hemendik aurrera, Espainiaren menpekotasuna Frantziarekiko erabatekoa izan zen, eta etengabeko gerra bat dago. FRANTZIA ALIATU: Carlos IV.ak San Idefonsoren ituna zinatu zuen Frantziarekin 1796an Britania Handiaren kontrako aliantza bat sortuz. Napoleonek, Britania Handia ekonomikoki itoarazteko, kontinenteez baliatuz herrialdea blokeatu nahi zuen. Godoyri eta Carlosi laguntza eskatu zien Portugal hartzeko. Laguntza hori 1807an Fontaneibleauko itunaren bidez gauzatu zen eta beraren bidez inbaditutako lurraldea Espainia eta Frantziaren artean banatzeko ere balio zuen.Baina Espainiar erregea eta herriak, Napoleón ez daela Espainian zeharkatzen bakarrik ari konturatzen dira, hau inbaditzen ari baizik. Orduan bi erreakzio gertatzen dira, alde batetik, Fernando printzea, Godoy eta erregearen arteko matxinada bultzatzen du eta bere aitari tronua kentzen dio. Bestale, herria altxatu egiten da, Madrilen hasi eta Espainia osora zabaltzen hazten da Frantziar tropei atzara eginez. Orduan Napoleón indarrez sartzen da Espainian. BAIONAKO BATZARRETATIK (1808) INDEPENDENTZIA GERRARA : Lehen esan bezela, Napoleón inderrez sartzen da Espainian.Fernando VII.a Napoleonekin hitz egiten sahiatzen da, baina alferrik. Familia erreala Baionara bialtzen du Napoleonek, eta independentzi gerra hasten da. Baionan Carlos IV.a eta Fernando VII.a enperadoreekin bildu ziren eta abdikazioa sinatzera behartu zituen Napoleonek. Biek beren errege eskubideak utzi eta 1808ko ekainean enperadoreak bere anaia, Jose Bonaparte, errege izendatu zuen. Napoleonek, espainiarekiko zekartzan egitasmoak aurrera eramateko beharrezkoa zuen dinastía aldaketa Jose anaiari erregeaulkia emanez eta kostituzio testu bat idaztea, frantsez legedi berrian oinarriturik. Baionan espainiar handikiekin batzarra biltzeko agindua eman zuen. Erregimen zaharra suntsitzeko lehenengo pausoa izan zen Baionako Estatutoa. Bertan, gizabanakoaren eskubide eta askatasun batzuk aitortzen ziren, baina errege-erregimen aginteari eta erligio katolikoaren nagusitasunari eusten dio.

Gerran agintari tradizionalak desagertu egin ziren eta herritik sortutako batzordetan antolatu ziren. Batzorde hauek batzorde probintzialetan antolatu ziren eta hauekin antolatu egin zen goren batzorde zentral bat. Honen porrotak ekarri zuen erregeordetza baten antolapena eta 1810ean Cadizko korteei deialdia egingo dute.

Gerra oso gogorra izan zen, Espainiako armada ezgauza agertu zen eta gerrilla gerra izan zen inadar gehiena izan zuena  ,………… bataila ostean. 1.000.000 hildako eta suntsiketak artisautzan, industrian, hiri eta herrietan… Arapineseko guda (1812) markatu egiten du gerraren norabidearen aldaketa. 1813an Gazteizko eta San Martzialeko batallen ondoren Frantses tropek penintsula utziko dute. 1813ko abenduan Ballençai-ko itunean bakea egingo da Frantzia eta Espainiaren artean.

 

INBASIOAREN AURREAN IZANDAKO JARRERA DESBERDINAK

Gerrak Espainian jarrera ideológiko eta polítiko desberdin ugari zegoela erakutsi zuen:

-Afrantsesatuak: Frantsesen inbadizioa ona dela uste dute, Espainiari aurrerapena ematen diolako. Napoleonen ideien aldekoak.

-Liberalak: ideología berriaren aldekoak, konstituzio bat ezinbestekoa ikusten zuten.

-Espainia tradizionalaren aldekoak: erregimen zaharrarekin identifikatzen ziren.

-Herritar mugimenduak: herri xehearen zatirik handiena frantziarren aurka altxatu zen. Gerrilletan antolatu ziren.

 

CADIZKO GORTEAK ETA 1812KO KONSTITUZIOA

 

Independentzia gerra martxan zegoela, Batzorde Zentral Gorenak Gorteak biltzeko deia egin zuen, erregea kanpoan zela herria nola gidatu erabaki ahal izateko. Probintzia bakoitzeko ordezkariez osatu zen. Gorteak Cadizen bildu ziren (1810), Cadiz baitzen ideia liberalen hiria eta gainera Britaniarrez babestuta zegoen. Bertan erdi mailako klaseak era intelektualak elkartu ziren nagusiki, baita kleroen era nobleen ordezkari batzuk.

Hasiera hasieratik erabakitzen da pertsonak duela botoa, ez estamentuak (iraultzailea).

Bi urte igarotzen dute eztabaidan.

Prosezu iraultzaile bat emango da, non erreginen zaharraren oinarriak suntsitu eta erregimen berria sortzen da, sistema liberala.

Bi urte hauetan hainbat dekretu aprobatzen dira, haien artean: jaun eskubideen desagerpena, barne arduren desagerpena, kontratazio librea, inkizizioa kendu…

San Jose egunean onartzen da konstituzio hau, horregaitik La Pepa deituko da.

Egitura aldetik, goi mailako kostituzioa izango da.

Konstituzioak ondorengo oinarriak edukiko ditu:

  • Subiranotasun nazionalaren eta norbanakoen eskubideen onarpena.
  • Sistema politikoa: monarkia moderatua egongo da.
  • Erregea: nahiz eta botere banaketa egon, botere betearazlea eta legegilea edukiko du.
  • Gobernua: gobernuaren helburua Nazioaren zoriontasuna izango da.
  • Gorteak: Nazioaren ordezkarien bilkura da. Herritarrek aukeratuak izango dira. Botere legegilea dute.
  • Sufragioa: gizoneskoen botoen bidez aukeratuko dira diputatuak.
  • Askatasun eta eskubideak: ideia politikoak idatzi, imprimatu eta argitaratzeko eskubidea. Etxabizitzaren bortxa ezina, jabego pribatuaren babesa, hezkuntza..
  • Eliza eta estatuaren arteko harremanak: erligio bakar bat, Katolikoa. Elizaren laguntza lortzeko egin zuten.
  • Udal erregimena: Alkateak egongo dira, hauteskundeetan aukeratuak.

 

FERNANDO VII.AREN ERREGEALDIA

 

1813an Valençaiko ituna sinatu, Napoleonek amore eman eta Fernando bueltatu zen 1814an. Cadizko gortetako diputatu talde batek dokumetu bat igortzen dio (Pertsiarren manifestua) absolutismoaren berrezarpena eskatuz, eta hala egiten du golpe estatu bat emanez. Heriotz zigorrera kondenatuz 12-ko konstituzioa defendatzen duen edonor.

-SEIURTEKO ABSOLUTISTA (1814-1820): erregeak estatu golpea jo zuen, konstituzioak eragindako lege guztiak baliogabetuz eta Erregimen Zaharreko ezaugarriak berrezarriz. Krisia geroz eta latzagoa zen, eta liberalak matxinatzen hasi ziren, azkenik erregimen konstituzionak ezarri zen. Rafael Riogo buru zen altxamenduaren arrakastari esker.

-HIRURTEKO LIBERALA (1820-1823): 1812-ko konstituzioa ezarriko den lehen aldia izango da. Jende arrunta, dakarren berrikuntzaz jabetzen da. Errregea pozik ez dagoenez, jarrera ostopatzailea erakusten du.

Liberaletan bi alderdi sortzen dira: asaldatuak (konstituzioa zuzenean aplikatu) eta moderatuak (konstituzio moderatua: bi ganbara sartu nobleentzako, erregeari botere gehiago eman, erritmo motela aldaketan..)

Eliza, konstituzioaren guztiz kontra dago.

Aliantza Santuak armada bat bialtzen du 1823an. San Luisen Ehun mila seme deituak eta absolutismoa berrezartzen dute.

-HAMARKADA ABSOLUTISTA (1823-1833): San Luisen Ehun Mila Semeek boterea bueltatu zioten Fernando VII.ari, eta honek absolutismoa berrezarri zuen. Ideia liberal guztien kontrako zapalkuntza lazgarria eragitea zen bere lehen zeregina. Berriro ezarri zituen absolutismoaren ezaugarriak. Boluntario erregezaleen partida armatuak sortzen hasi ziren.

Osasun arazoak okertu egin ziren. Ayacucho-ren gatazkan Ameriketako koloniak galdu zituen, eta honek kalte ekonomiko handa eragin zuen. Fernando VII.a, konpontzeko asmoz, autarkia ekonomikoa ezarri zuen, Madrileko burtsa sortu zuen, San Fernandoko bankua, lur berriak galdatu eta industria berriak sustatu zituen.

Absolutismo monarkikoa martxan zegoen arren bi bando sortu ziren:

-Monarkia absolutuaren aldekoak.

-Kutsu erreformista zutenak.

Fernandok ez zuen semerik, eta Lege Salikoa ezezteko, Berrespen Pragmatikoa atera zuen. Honela bere alaba Isabel izango zen tronuaren oinordeko. Baina Karlos Maria Isidro (Fernandoren anaia) honen aurka azaldu zen. Bi bando:

-Karlos Maria Isidroren aldekoak (absolutistak)

-Isabel adin-txikikoaren aldekoak (liberalak)

Fernando VII.a hil zenean (1833), karlistak matxinatu ziren

Entradas relacionadas: