Canovasen sistemaren krisia txandakatze sistemaren kontrako oposizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,75 KB

CANOVASEN SISTEMAREN KRISIA

Alderdi dinastiko konstituzionalak

Ezegonkortasun politikoa ekarri zuten, eta honen ondorioz sistemaren aurkako oposizio handia izan zen:

Alderdi kontserbadorearen buruzagitza Francisco Silvelak hartu zuen, Canovas hil zenean. Hauteskunde iruzurra eta jauntxokeria ezerezten saiatu zen, baina ez zion inork lagundu. Bere ondorengo Maurak hobekuntzak egin zituen gizartean. 

Alderdi liberalak Montero Riosen eta Moreten gidaritzapean eon zen. 1907an, zatiketa gertatu zen Alderdi Liberalean eta Alderdi Liberal Demokrata sortu zen, Canalejas buru zuena. Baina, 1912an hil egin zuten. 

Txandakatze sistemaren aurkako oposizioa

Txandakatzean oinarritutako erregimen konstituzionalaren kontrako oposizioa eraginkortasun gutxikoa izan zen. Nabarmentzekoak izan ziren errepublikar moderatuak eta Alderdi Errepublikar Erradikala. Kataluniar eta euskal nazionalismoek eta langile mugimenduek eta erregimenaren kontrako oposizioan jardun zuten.

KRISI SOZIAL ETA POLITIKOAK

Bartzelonako Aste Tragikoa

1909an izan zen indarkeria arrazoiak:

Marokoko koloniako gerraren kontrako protesta. Elizaren kontrako fanatismoa. Langile masek eta ezkerreko burgesek gero eta atxikimendu txikiagoa zioten kristautasunari, horregatik, sarraskitu eta erre zituzten hainbat eliza eta komentu.Indarkeriazko gertaera sozial gogorrenak Bartzelonan gertatu ziren. Manifestazio asko egin ziren. Mauraren gobernu kontserbadorearen errepresioaren ondorioz, hainbat pertsona hil eta atxilotu zuten. Espainiako eta nazioarteko iritzi publikoa Mauraren jokabidearen kontra jarri zen. Dimisioa aurkeztu behar izan zuen.

Alderdi Liberala jarri zen berriro agintean. 

1917ko krisia

Hiru protesta ezberdin izan ziren krisi honen eragileak:

Datorren gobernua Defentsako Batzorde Militarrak desegiten saiatu baina, militarren protestak egon ziren, azkenik onartu egin behar izan zuten, estatu kolpea emango zuten beldur. 

Parlamentarien Biltzarra Bartzelonan elkartu zen uztailean, Konstituzioaren erreforma bultzatzeko eta txandakatze sistema suntsitzeko. Katalanistek, errepublikarrek eta sozialistek hartu zuten parte

1917ko abuztuan, gebra orokorra egiteko deia zabaldu zuten sozialistek, CNTk eta UGTk herrialde guztian. Armadak zapaldu egin zuen mugimendu hura.

Marokoko hondamendia


Annual

Marokoko iparraldearen gaineko babesletza hasi zen 1912an. Baina eskualde hura ezin izan zuten espainiarrek menderatu 1927ra arte, eta bitarte hartan, babesletza horri eusteak galera handiak ekarri zizkion Espainiari, bai dirutan bai jendetan.

Entradas relacionadas: